
Maitane Azpeitiak Gipuzkoako marka hobetu du
Atletismoa
Jauzi hirukoitzean 13 metroko jauzia egin du Bartzelonako parte-hartze libreko proba batean
goiatz labandibar
Maitane Azpeitia atletak jauzi hirukoitzeko Gipuzkoako Gazte Mailako errekorra hobetu zuen herenegun, 13 metroko jauzia eginez.
Egun batzuk lehenago, hilaren 9an, Gipuzkoako marka berdintzea lortu zuen, 12,90 metroko jauzia eginez. Egun gutxi behar izan ditu 10 zentimetro gehiagoko jauzia egiteko.
Marka berdindu eta hobetu, biak, Bartzelonan egin ditu 19 urteko atletak, parte-hartze libreko probetan. «Kontrol antzekoak dira, baina markak kontuan hartzen dituzte».
«Nire jauzirik handiena»
Azpeitiarentzako sorpresa izan da errekorra hobetu duela jakitea. «Badakit inoizko jauzirik handiena egin dudala, nire markarik onena, baina ez nekien Gipuzkoako errekorra hobetuko nuenik», azaldu du kirolari gazteak.
«Pozik» dago, hala ere, errekorra berea dela jakinda.
Espainiako Absolutu Mailako Txapelketarako helburuak
Ostiral honetan bertan, beste proba batean parte hartuko du, baita ere Bartzelonan.
Ondoren, Kanariar Uharteetara doa Espainiako Txapelketan parte hartzeko, Absolutu Mailan. «Hirugarren urtez parte hartuko dut maila honetan, eta dominarekin itzuli nahiko nuke», esan du Azpeitiak.
Absolutu Mailan, pista estalian parte hartu zuen neguan, eta domina bat eskuratu zuen. «Maila honetan dagoeneko domina lortu badut, berriz ere lortu dezaket», azaldu du Azpeitiak.
Tenerifeko atletismo proba, estadio irekian jokatuko dute atletek.
Marokora Espainiako selekzioarekin
Tenerifetik itzulitakoan, abuztuaren 2an Marokorako bidea hartuko du Maitane Azpeitiak, Gazte Mailako Espainiako selekzioarekin batera.
Frantziako, Italiako, Aljeriako, Marokoko eta Espainiako selekzioek topaketak egingo dituzte. «Duela lau urte hasi nintzen Espainiako selekzioarekin probetan parte hartzen, nire mailan, Gazte Mailan».
Selekzioen arteko topaketa bi egunetakoa izango da.
Urtebete Bartzelonan
Maitane Azpeitiak urtebete darama Bartzelonako Errendimendu Altuko Zentruan (CAR) entrenatzen.
Urtebete honen balantze «oso positiboa» egiten du atleta gazteak. Atletismoa, hala ere, ekonomiako ikasketekin partekatzen ditu, «ondo moldatu naiz bi gauzekin».
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
ekitaldiak
2009ko diru laguntzak eskatzeko deialdia
ERRENTERIA-ORERETA, Kapitain Etxean - 2009-01-02
deialdiak
Intxixu eta sorginen festaren bilera
OIARTZUN, Manuel Lekuona bibliotekan - 2009-01-10
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.