Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2009ko urtarrilak 9, Ostirala

Harpidetu zaitez!

Astelehen lasaia izan dute Trintxerpen, Karmengo Amaren Egunaren zain

Jaiak

Goizean atseden hartu zuten bizilagunek; arratsaldean, jende dezente bildu zen patata tortilla lehiaketan

nagore vegA

Asteburuko neketik errekuperatzeko, egun lasaia izan zuten atzo Trintxerpen. Goiza lo egiteko baliatu zuten trintxerpetarrek, ez baitzegoen ekitaldirik aurreikusita. Arratsaldean, berriz, iragarrita zeuden hiru jardueretan hainbat jende bildu zen.

Siesta egiteko denbora izan zuten etxeko txikienek 18:00etan Azkuenen bildu baino lehen. Haurrentzako tailerrak izan ziren bertan, eta ederto pasatu zuten.

19:30ean elizan bildu ziren adin guztietako bizilagunak. Karmengo Amaren Hirurrena egin zuten bertan. Karmengo Amaren Kofradiak eskaini zuen.

Ordu berean izan zen, baita ere, jende gehientsuena bildu zuen patata tortilla lehiaketa. Gernika plazan hainbat parte-hartzaile bildu ziren tortilla goxoena nork egin zuen erabakitzeko.

Tortilla lehiaketa

Aurretik, 19:15etik 19:30era bildu zituzten antolatzaileek parte hartzaileek egindako tortillak, plazako oholtzan. Parte hartzeko nahikoa izan zen tortilla eraman eta gutunazal batean tortilla egin zuenaren datuak sartzea. Anonimotasuna gordetze aldera, bai tortillari eta baita gutunazalari ere zenbakia jarri zieten Jai Batzordeko kideek.

Parte hartzeko gutunazala eta tortilla eramatearekin bakarrik nahikoa bazen ere, tortillek hainbat baldintza bete behar zituzten. Batetik, tortillak gutxienez arrautzak eta patatak izan behar zituzten, noski. Ohiko gozagarriak, tipula eta piperra alegia, onartu zituzten, baina ez beste osagairen bat zutenak.

Epaimahaia Arzakek eta jaietako alkateek osatu zuten. Aurkeztutako tortillak baloratu eta hiru sari eman zituzten. Epaimahaiak tortillak baloratu eta erabakia jakinarazi ostean, Jai Batzordeak pintxoak egin zituen tortillekin, eta salgai jarri zituzten.

Erromeria, tortilla jaisteko

Tripa gustura bete ostean, parte hartzaileek, zein tortillak probatzera joan zirenek, kirol pixka bat egiteko aukera ere izan zuten; Laja II taldearekin erromeria izan zen plazan bertan.

 

Etxeko txikienak izango dira eguneko protagonistak gaur

Jaiak

Betizu taldeak ikuskizun berria aurkeztuko du, lehen aldiz eskualdean: 'Betizu eta oilarraren kukurrukua'

n. vega



Etxeko txikienak jaietako edozein egunetan baino gehiago gozatuko dute gaur, ziurrenik. Hainbat ekintza antolatu dituzte Jai Batzordekoek haurrentzat. Goizetik hasita, Betizuak, tailerrak eta jolasak izango dira, besteak beste.

Eguna 12:00etan hasiko dute txikiek, Gernika plazan. Betizu taldeak ikuskizun berria aurkeztuko du lehen aldiz eskualdean. Betizu eta oilarraren kukurrukua izena du behien lan berriak.

Siestaren ostean, berriz ere, Gernika plazan bilduko dira haurrak. 17:00etan erraldoiak eta buruhandiak ibiliko dira bertan, trikitixaren eta panderoen musikak lagunduta.

Tailerrak eta herri kirolak

Ordu erdi beranduago, 17:30ean, haurrentzako tailerrak izango dira plazan bertan. Atzo, Ekaitza aisialdi taldeak antolatuta tatuajeak, buztina, tiza, eta marrazkiak izan ziren. Gaur, Boveda Aisialdi Taldeak hartuko du tailerren ardura, eta marrazki onena nork egin lehiatuko dira haurrak.

Tailerrak bukatu ostean, 18:30ean, bertan gelditzea besterik ez dute izango haurrek. Herri kirolak egingo dituzte; txinga, zaku lasterketak, sokatira...

gaurko egitaraua



12:00. Betizuk ikuskizun berria aurkeztuko du Gernika plazan; Betizu eta oilarraren kukurrukua.

17:30. Haurrentzako tailerrak, erraldoiak eta buruhandiak, Gernika plazan.18:30. Haurrentzako herri kirolak, Gernika plazan.

19:30. Karmengo Amaren Hirurrena, Elizan. Hirurrena Itxas-Alde Marinelen Emazteen Elkarteak egingo du.

20:00. Trintxerpeko musika bandaren kontzertua, Serafin Esnaola plazan.21:00. Familia danborrada. Serafin Esnaola plazatik abiatuta. Gudarien Plaza; Euskadi Etorbidea; Jaizkibel; Ulia Etorbidea; Euskadi Etorbidea eta Serafin Esnaola plaza zeharkatuko dituzte.

22:30. Kanta herrikoien dantzarako bertsioak, Txortains taldearen eskutik. Azkuenetik abiatuko dira, eta Euskadi Etorbidea eta Serafin Esnaola zeharkatuko dituzte.

23:30. Erromeria Erlasi taldearekin, Gernika plazan.

Oharra. Barraketan prezio merkeak izango dira.

 


 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

ekitaldiak

2009ko diru laguntzak eskatzeko deialdia
ERRENTERIA-ORERETA, Kapitain Etxean - 2009-01-02

Ikuskizunak

Maldito Parne antzezlana
ERRENTERIA-ORERETA, - 2009-01-11

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa