
Herri dantzen festa handia etzidamu, hamargarrenez, Ereintzaren eskutik
Kultura
«Dantzaz gozatzeko» Erromeria Eguna antolatu dute; festa handi bat izan dadin osagai guztiak ditu egitarauak
Alain maya
Hamar urte dira jada Ereintza Dantza Taldea herria dantzan jatzen hasi zela Erromeria Egunaren bitartez. Garapen bat izan du egunak, baina aldatu ez den osagaiak badira: giro paregabea eta festaren arrakasta. Aurten ere dantzazaleek ohiko hitzordua izango dute larunbatean, eta antolatzaileek egitarau oparoa prestatu dute.
«Herri dantzei eta erromeria giroari bultzada bat emateko beharra ikusi genuen. Gaur egun, helburu hori lortu dugulakoan gaude», azaldu zuen Jon Mayak, atzo, Megadendan emandako prentsaurrekoan. «Ereintzak makina bat ekintza antolatzen zituen urtean zehar aurretik ere, baina herritarrek ikusle rola zuten. Erromeriarekin dantzan jarri ditugu herritarrak», gaineratu zuen Mayak.
Horretarako, Euskal Herriko zenbait herritan herri dantzen ikastaroak jarri ziren martxan. Ondoren, herri bakoitzak hartu zuen horien ardura. Herrian, Ereintza bera arduratzen da ikastaroez, eta 60 lagun inguru dira gaur egun ikastaroak jasotzen dituztenak.
Goiz-goizetik girotuko dira kaleak. 10:00etan hasi eta 14:30ak bitarte oinak astintzeko aukera izango dute dantzazaleek. Jarraian, bazkari herrikoia izango da Kiroldegian, 500 pertsonarentzako, Intxaurrondoko Gastronomia Elkarteak egina. Txartelak Ereintza Elkartean eta Belen gozotegian daude salgai dagoeneko 14 eurotan helduentzako, eta 10 euro gaztetxoentzat.
Arratsaldeko saioari hasiera Txirri, Mirri eta Txiribiton juniorrek emango diote. Arratsaldeko 18:00etatik aurrera, hiru gunetan izango da festa: Zumardian, Xabier Olaskoaga plazan eta Leku Zarran. Iluntzean, aurten ez da dantzaldirik izango, baina Erromeria ez dela bukatuko azaldu zuen Mayak. «Madalenak hortxe ditugu, eta herria jai giroan murgilduko da larunbatetik. Txosna batzordeak adibidez, zenbait ekitaldi prestatu ditu».
Aiko taldea, eta lagunak
egitaraua
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
ekitaldiak
2009ko diru laguntzak eskatzeko deialdia
ERRENTERIA-ORERETA, Kapitain Etxean - 2009-01-02
deialdiak
Intxixu eta sorginen festaren bilera
OIARTZUN, Manuel Lekuona bibliotekan - 2009-01-10
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.