Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2009ko urtarrilak 9, Ostirala

Harpidetu zaitez!

Astelehenetik ostiralera, uztaileko goiz guztietan, udalekuez gozatzeko aukera paregabea dute hiru eta hamar urte bitarteko neska-mutil lezoarrek. Ongi pasatzeaz gain, lagun berriak egiten dituzte.

'Udan, jostatzera'

iker vidal

Goizeko 09:30ak dira eta egunero bezala haur mordoa dago Lezo Herri Eskolako sarreran. Gehienak gurasoekin edota aiton-amonekin iritsi dira. Batzuk erdi lo daude oraindik, beste asko, ordea, nahikoa aztoratuta. Seme-alabak edo bilobak ate aurrean agurtu, eta betikoa, «ondo pasa eta txintxo portatu bale? Gero etorriko naiz zure bila».

Adin ezberdinetako haurrak dira, 220 guztira. Hiru taldetan banatzen dituzte. Hiru, lau eta bost urteko txikiak daude alde batetik. Gero tarteko taldea, sei eta zazpi urtekoena. Azkenik helduenen taldea dago, zortzi, bederatzi eta hamar urteko haurrena, eta nola ez, ume guzti hauek zaintzeko ardura duten 22 begiraleen taldea dago bestalde.

Eguraldia lagun

Zorte ona izan zuten atzo, eguraldi bikaina egin zuelako. Txarra egiten duenean eskolan gelditu behar izaten dira, eskulanak edo jokuak egiten, hori bai, beti giro onean.

Txikienak igerilekura joan ziren. Begiraleak soka gogor heldu zuen, eta igerilekurantz joan ziren, poliki-poliki. Bati baino gehiagoagori primeran etorri zitzaion uretan sartzea, pixka bat esnatzeko.

Helduenen taldeak, herri kirolez gozatzeko aukera izan zuen. Baserritarrez jantzita joan ziren, soka-tiran, pilotan, lokotxekin eta txingekin behar bezala aritzeko.

Tarteko taldea, aldiz, herritik zehar ibiliko zen. Lehenengo, eskolan gelditu ziren, jolasean. Begiraleek musika jarri zieten, goiza alaitzeko. Ondoren eskola ondoan dagoen Euskal Herria plazara eraman zituzten haurrak. Batzuk marrazkiak egiten aritu ziren, beste batzuk kolunpiotan jolasten eta beste asko, futbolean. Enara begiraleak zioen bezala «hauek baloi batekin munduko haur zoriontsuenak dira».

Beste haur asko, aldiz, ez dira behar bezala portatzen. Anek, beste begirale batek, mutil bat zigortu behar izan zuen atzo, gaiztakerietan zebilelako, «beti berdin dabil». Orokorrean ongi portatzen direla azaldu dute begiraleek, baina salbuespenak daude.

Hamaiketakoa eta gero, jolasean gustora zeuden arren, Pisbeko plazarantz joango ziren. Haur guztiak behar bezala kontatu, ilara bat egin, eta Pisbera. Joku dinamikoak egin zituzten, eta aurpegia pintatu zieten txikiei. Primeran pasatu zuten goiza, baita Enara, Ane, Leire, Naroa, Aitor, Izaskun, Oihane eta Irati begiraleek ere, lanean zeuden arren.



Ekintza ugari

Atzo, joko dinamikoak egin zituzte herriko plazan, baina beste egunetan ekintza ugari egin dituzte eta beste hainbat geratzen zaizkie oraindik egiteko.

Atzo altxorraren bila aritu ziren herritik. Altxorra, guztientzako askari zoragarria izan zen. Bihar uraren eguna daukate. Astean behin, talde bakoitza, igerilekura joaten da kamixeta naranja eta guzti. Ostiralero eskurtsioa egiten dute.

Ikus daitekeenez, Lezoko haurrek, udaraz gozatzeko ekintza ugari dauzkate. Horrela segi dezatela, udara jostatzeko izaten dela esaten baitute.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

ekitaldiak

2009ko diru laguntzak eskatzeko deialdia
ERRENTERIA-ORERETA, Kapitain Etxean - 2009-01-02

Ikuskizunak

Maldito Parne antzezlana
ERRENTERIA-ORERETA, - 2009-01-11

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa