
Oiartzunen eta Hendaiaren arteko lehia GRan, etzi
Bertsolaritza
Makutxo tabernan izango da bi taldeen arteko norgehiagoka; bigarren saioa da Oiartzunentzat
goiatz labandibar
Etzi, GRko bigarren saioa jokatuko dute aurtengo txapelketan Oiartzungo bertsolariek.
Makutxo tabernan izango da saioa 22:30ean, Hendaiako taldearen kontra.
Beraz, bigarren saioa ere etxean jokatuko dute oiartzuarrek. Dagoeneko, laukotea osatzen duten bi talderen kontra lehiatuko dira oiartzuarrak, honenbestez.
Hala ere, etxetik kanpoko saio guztiak oraindik jokatu behar dituzte hiru aurkarien etxeetan.
Tamainako aurkaria
Oiartzungo taldea zein bertsolarik osatuko duten oraindik ez dute zehaztu Bertso Eskolako kideek.
Hala ere, lasai daude. Oiartzungo taldearen iritziz, Hendaia ez da aurkarien arteko talderik gogorrena, «baina inoiz ez da jakiten».
Entzuleak, garrantzitsuak
Ohi bezala, entzuleek ere izango dute zeresana. Izan ere, GRko berezitasuna da entzuleak direla botoa ematen dutenak, eta ez epaileak.
Lehen saioan, Oiartzunek irabazi zuen etxean, Goierriko bertsolarien kontra.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
deialdiak
Intxixu eta sorginen festaren bilera
OIARTZUN, Manuel Lekuona bibliotekan - 2009-01-10
Ikuskizunak
Maldito Parne antzezlana
ERRENTERIA-ORERETA, - 2009-01-11
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.