
Etxeko txikienak pozik karmenetan
Karmenak
Trintxerpeko jaietan haurrak izan ziren protagonista; eguraldia lagun, eurentzako prestatutako ekitaldietara bildu ziren txikiak
nagore vega
Atzoko eguraldia ikusita, barrutiko haurrek igerilekura, hondartzara edo errekara joateko aukera bazuten. Ziurrenik, hainbat joango ziren, baina gehienek Trintxerpeko karmenetan gelditzea erabaki zuten. Izan ere, Jai Batzordeak etxeko txikienentzako antolatutako ekitaldiak haurrez lepo egon ziren.
Goiz jaiki beharrik izan gabe, eguna ederki aprobetxatu zuten. Gehienek barraketatik bueltatxoa eman zuten guraso edo aiton-amonekin, Betizuak ikustera gerturatu aurretik. 12:00etan puntuan hasi zen Betizuen Betizu eta oilarraren kukurrukua lana. Oso harrera ona izan zuen. Helduek zein txikiek ikuskizunarekin gozatu zuten.
Bazkalostean deskantsatu egin behar izan zuten txikiek, goizeko neketik errekuperatu eta arratsalderako indarrak hartzeko. 17:00etan erraldoien eta buruhandien aurretik lasterka aritu ziren. Ondoren, 17:30ean, lasaiago, Boveda Aisialdi Taldeak antolatutako marrazki txapelketan parte hartzeko aukera izan zuten, eta, azkenik, herri kiroletan aritzera animatu ziren horretarako indarrik bazutenak. Egun guztian zehar egindako gauzekin, ziur gurasoek ez zutela atzo gauean haurren kexarik izan, berehala lo hartuko baitzuten.
Helduen ordua
Helduentzako ekitaldiak arrats partean hasi baziren ere, egunean zehar asko ibili ziren postuetan zehar, zer erosi begira. Kalea jendez lepo zegoen, baina gehienak gerizpean gelditu ziren tragoska fresko bat hartzen.
19:30ean fresko asko egon ziren elizara hurbildu zirenak. Bertan, Karmengo Amaren Hirurrena eskaini zuen Itxaso-Alde Marinelen Emazteen Elkarteak.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
deialdiak
Intxixu eta sorginen festaren bilera
OIARTZUN, Manuel Lekuona bibliotekan - 2009-01-10
deialdiak
Kale Ekintza
OIARTZUN, Aldeguna Elkartean - 2009-01-10
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.