Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2009ko urtarrilak 9, Ostirala

Harpidetu zaitez!

Sabecoko langileek greba egingo dute madalenetan ELAk eta LABek deituta

Lan mundua

Hilaren 21ean, 23an eta 24an egingo dituzte lanuzteak; borroka «gogor» egingo dutela iragarri dute

Alain maya

Sabecoko langileek, ELAk eta LABek greba egingo dute hilaren 21ean, 23an eta 24an. Hala, Auchan multinazionalarekin erabat blokeatuta dauden negoziazioak bultzatu nahi dituzte, lan baldintza berriak lortzeko bidean. Atzo ELAren egoitzan egindako agerraldian, gatazka gizarteratu egingo dutela azaldu zuten, herritar guztiek «errealitate gordina» jakin dezaten.

«Sabeco enpresak Espainia mailako Hitzarmen Kolektiboa ezartzean, Gipuzkoakoa aplikatu beharrean, sortu zen gatazka », azaldu zuten Iñigo Zubeldia eta Iker Callao ELAko eta LABeko zerbitzuetako arduradunek, hurrenez hurren. Sabecoko plantila osatzen duten 50 langileek hasieratik arbuiatzen zuten hitzarmen hori.

Hitzarmen hori ezarri izanak, langileek edukiko luketena baino % 25 eta % 30eko soldata txikiagoa izatea dakarrela adierazi zuten. «Horrez gain, astean 50 ordu gehiago egin behar dute lan Sabecoko langileek», gaineratu zuen Callaok.

«Zilegitasunik gabeko hitzarmena»

BM, Super Amara, Lidl, Eroski... eta gainontzeko supermerkatuekin alderatu zuen Collaok Sabecoko egoera. «Baldintza duinak dituzte Gipuzkoako Hitzarmena dutelako. Guri, berriz, inongo zilegitasunik ez duen hitzarmena aplikatu ziguten. Horri esker, ziur aski Gipuzkoako soldatarik baxuena izango dugu», azaldu zuten. «Badajozko Sabecoko langileek eta bertakoek soldata bera dute. Baina, etxebizitzak lau bider garestiagoak dira hemen. Bertako langileek ezin dute bakarrik bizi, ezin dituzte seme-alabak eduki... ia bazterketa sozial batera heltzen den egoera baten aurrean gaude», azaldu dute.

Kaleratuak izateko arriskuan

Ekintza horiek ekar ditzaketen ondorioen jabe direla azaldu zuten langileek. «Badakigu Sabecok ez duela inongo arazorik izango, behar izanez gero, 50 langile kaleratzeko. Baina ELAk eta LABek borrokan jarraituko dute», azaldu zuen Iñigo Zubeldia ELAko arduradunak.

«Oarsoaldeak gure egoeraren berri izan dezan nahi dugu; gatazka gizarteratu nahi dugu. Gainera, Errenteria-Orereta kontzientzia soziala duen herria da, eta gure egoera ulertuko duelakoan gaude», azaldu zuen ELAko kideak. Madalenetako greba egunez gain, beste zenbait ekintzetan ere hartuko dute parte Sabecoko langileek. «Elastikoak salduko ditugu, txupinazoan udaletxeko balkoian egongo gara... Kalean egingo dugu borroka gure eskubideen alde», gaineratu zuten. Bukatzeko,«prekaritate eta emakumearen aurkako gatazka» baten aurrean gaudela azaldu zuten. Baita negoziazioaren beharra azpimarratu ere.

 

udalak negoziatzeko eskatu die bi aldeei



Errenteriako Udalak idatzi baten bitartez Sabecoko langileei eta enpresari negoziatzeko eskatu die. Testua aho batez onartu dute Udalean ordezkaritzan duten alderdi politiko guztiek. «Elkarrizketaren bitartez bien arteko ezberdintasunak konpondu daitezke» dio idatziak. Horrez gain, idatzia langileei eta enpresari helarazteko asmoa dutela diote.

Bestalde, Sabecoko langileek, ELAk eta LABek eskainiko prentsaurrekoaeren bitartez Udalari «alde baten edo bestearen aldeko jarrera» hartzeko eskatu zioten.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

ekitaldiak

2009ko diru laguntzak eskatzeko deialdia
ERRENTERIA-ORERETA, Kapitain Etxean - 2009-01-02

deialdiak

Kale Ekintza
OIARTZUN, Aldeguna Elkartean - 2009-01-10

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa