
36ko Gerrari buruzko erakusketa irekiko dute bihar
Gizartea
Abuztuaren 10a arte egongo da ikusgai erakusketa udaletxeko areto nagusian, goizez eta arratsaldez
goiatz labandibar
Bihartik aurrera, 36ko Gerrari buruzko erakusketa egongo da ikusgai udaletxeko areto nagusian, abuztuaren 10a arte.
Kattin-Ttiki Elkarteak antolatu du erakusketa. Helburua, «36ko Gerra eta errepresioa Oiartzunen zer izan ziren herritarrei erakustea» izango da.
Erakusketa 19:00etan irekiko da bihar. Aurrerantzean, ordutegia 11:00etatik 14:00etara izango da goizez eta 17:00etatik 21:00etara, arratsaldez.
Testigantzak, armak...
Oiartzuarren testigantzak entzuteko aukera, gerraren kronologia eta mapak ikustekoa, garai hartako arma eta Gudarien jantziak... egongo dira ikusgai.
Honez gain, iaz Iragorriko kanposantuko hobi komunetik ateratako objektuak eta hezurrak ere ikusteko moduan egongo dira.
Egun seinalatuak
Memoria historikoaren aldeko taldeak herritar guztiei erakusketara joateko deia ere luzatu die.
Data esanguratsua aukeratu dute erakusketari hasiera emateko: uztailaren 18a, Francisco Francoren tropak Errepublikaren kontra altxa ziren eguna.
Honez gain, Oiartzun frankisten esku gelditu zen egunean, hilaren 27an, Iragorriko kanposantua inauguratuko du taldeak.
Iragorriko hobi komuneko gorpuzkiak identifikatzen ari dira
Gizartea
Fusilatutako bost lagunetako bat emakumezkoa zen eta beste bat, milizianoa, Aranzadiren arabera
g. labandibar
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
deialdiak
Kale Ekintza
OIARTZUN, Aldeguna Elkartean - 2009-01-10
Ikuskizunak
Maldito Parne antzezlana
ERRENTERIA-ORERETA, - 2009-01-11
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.