Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2009ko urtarrilak 9, Ostirala

Harpidetu zaitez!

Arrantzale giroan, agur karmenei

Karmenak

Barrutiko apaiz Javier Berzosari omenaldia egin zioten atzo eliztarrek eta buruhandien eta erraldoein konpartsak

o. mitxelena

Bukatu dira karmenak. Atzo gauerdian agurtu zituzten festak trintxerpetarrek, datorren urtera arte, zezensuzkoarekin. Hala ere, jaietako azken eguna izateko, ekitaldiak ez ziren falta izan, aurten jaietako egun handiak eta azkenak bat egin baitute denboran.

Karmengo Amaren egunez, urtero gertatu ohi den legez, eliza leporaino bete zen eguerdiko meza nagusiaren orduan. Marinelen omenez egiten dute meza Trintxerpen, eta arrantzaleek beren eguna dutenez, sekula ez dute huts egiten Karmengo Amaren eguneko mezara.

Bero sapa egiten zuen atzo eguerdian, eta elizako irteeran emakumezko asko abanikoak eskutan ikus zitezkeen, eliz barruan pasatu zuten beroaren seinale.

Meza bukatu bezain laster, baina, jai giroa nagusitu zen elizaren kanpoaldean. Ur-Gaiñ elkartekoei esker, txanpaina, olibak eta patatak dastatu ahal izan zituzten fededunek, doan.

Elizako atarian, bestalde, Pasaiako erraldoiak zeuden zain. Izan ere, Iñudea eta Mikeletea, barrutiko apaiz Javier Berzosaren zain izan ziren. Berzosak auto istripua izan zuen lehengo apirilean, eta ordutik osatze bidean da. Atzo bere eliztarren ondoan egon nahi izan zuen, eta herritarrek omenaldi xumearekin eta hunkigarriarekin eskertu zioten bere jarduna.

Esker onez azaldu zen Berzosa konpartsaren oparia jasotzerakoan, eta gogoratu zuen, berak batailatu zituela orain dela urte batzuk erraldoiak. Azaldu zuenez, Iñudeak Karmele izena du, Karmengo Amaren omenez; Mikeleteak Mikel izena duela esan zuen, eta bion semea, Inazio, Loiolako San Inaziori gorazarre egiteko.

Danborrada, badian barrena

Arratsaldean, Ama Birjina itsasoratu zuten, arrantzaleen aldeko lore eskaintza egiteko. Bitartean, danborrada kaian egon zen, Karmengo Ama berriro noiz lehorreratuko zain. Ehunka lagun izan ziren kaian, lore eskaintza ikusten, danbor hotsak lagunduta.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa