Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2009ko urtarrilak 9, Ostirala

Harpidetu zaitez!

Josetxo Etxandi Oroitaldirako izen-emate epea zabalik dago

Pilota

Haur, Gazte eta Heldu Mailako pilotariek hilaren 31ra arteko tartea izango dute txapelketan izena emateko

jon gonzalo

Josetxo Etxandi Eskuz Binakako Pilota Oroitaldiaren XXXIII. aldia abuztuaren lehenengo astean abiatuko da. Horiek horrela, txapelketan izena emateko deia egin du Allerru Elkarteak. Izan ere, Haur, Gazte eta Heldu Mailako pilotariek hilaren 31ra arteko epea izango dute izena emateko. Izen-ematea Txingurri tabernan egin behar da.

«Txapelketan parte hartu nahi duten pilotari guztiei izena emateko deia zabaldu nahi diegu. Gure asmoa ahalik eta pilotari gehien elkartzea baita», azaldu du Luis Santos Allerru Elkarteko kideak eta Oroitaldiko antolatzaileak.

Abuztuko lehenego astean 16 urtetik gorako pilotarien partidak hasiko dira. Afizionatuenak, berriz, hirugarren astetik aurrera jokatuko dira.

Iaz, 100 parte-hartzaile inguru izan ziren

Josetxo Etxandi Pilota Oroitaldia jende asko erakartzen duen txapelketa da. Iaz, 100 pilotari inguruk parte hartu zuten. Ikusleak, halaber, asko izan ziren. «Pilotalekua jendez gainezka ikustea normala izaten da, batez ere, finaletan», azpimarratu du Santosek.

Bekoerrrota kiroldegiko pilotalekuan

Josetxo Etxandi Oroitaldiko partida guztiak Bekoerrota kiroldegiko pilotalekuan jokatuko dira. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, partidak ikusteko sarrerak doan izango dira. Maila bakoitzeko txapelketako irabazleei txapelak eta oroigarriak emango dizkiete .

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

deialdiak

Kale Ekintza
OIARTZUN, Aldeguna Elkartean - 2009-01-10

Ikuskizunak

Maldito Parne antzezlana
ERRENTERIA-ORERETA, - 2009-01-11

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa