Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2009ko urtarrilak 9, Ostirala

Harpidetu zaitez!

Oiartzun Autoeskolako Asier eta Aitziber Etxebeste eraginkorki gidatzeko ikastaroak ematen hasi dira. Udaletxeko langileak eta zenbait herritar izan dira lehenengo ikasleak.

Gutxiago eta gehiago

goiatz labandibar

Gutxiago kontsumitu, CO2 gutxiago jaulki, gidariaren erosotasuna gehitu eta segurtasuna gehitu errepidean. Horixe da eraginkorki gidatzea, Aitziber eta Asier Etxebeste Oiartzun Autoeskolako arduradunek definituta.

Euskadiko Plan Estrategikoaren baitan, profesionalei ikastaroak ematen hasi ziren, kontsumo eta kutsadura indizeak jaisteko.

Orain, profesionalen lana ikasitakoa herritarrei helaraztea da.

Kontzientzian eragin nahian

Udalarekin hitz egin ondoren, Agenda21ean kokatuta, eraginkorki gidatzeko ikastaroak ematen hasi dira.

«Jendearen kontzientzian eragin nahi da, eta zaila da askotan», aitortzen du Aitziberrek.

«Ohiturak aldatu behar dira», azpimarratu dute. «Ez diogu betiko gidatzeko modua txarra denik. Helburua ezberdina da».

Jakinaren gainean hitz eginez

Jakinaren gainean hitz egiten dute Etxebestetarrek. «Honela gidatzen hasi gara, eta nabaritzen da. 12-13 euro aurreztu ditzakezu bidaia batean», dio Asierrek.

Irakasteko orduan, «betiko moduan» erakusten dute autoeskolan. «Eraginkorki gidatzeko teknikak barneratzeko, autoa ezagutu behar da lehenengo», diote.

Ikastaro praktikoa

16 ikasle izan ditute Etxebeste anai-arrebek, udaletxeko langile eta partikularren artean.

Irailetik aurrera, ikastaroak ematen segituko dute.

Lau orduko ikastaroekin erakusten dute eraginkorki gidatzen. Teoria eta praktika uztartzen dituzte. Gainera, ikasle bakoitzari bere neurrira egindako aholkuak ematen dizkiete. «Ibilbide bat egiten dugu, bakoitzaren gidatzeko modua ikusteko», azaldu dute Oiartzun Autoeskolako arduradunek.

Interesatuek 943 494 095 telefonoan eman dezakete izena.

 

eraginkorki gidatzeko aholkuak



Martxa altuetan gidatu. Gehiegi erreboluzionatu gabe, gutxiago kontsumitzen dute ibilgailuek.

Inertziak aprobetxatu. Malda beherak... azeleragailutik hanka altxatzeko baliatu. «Belauntzi bat bagenu, motorrarekin ere ibil gintezke, baina egun haizetsuetan haize-ohiala erabiliko genuke. Ba gauza bera autoarekin ere», Asier Etxebestek dioen moduan.

Aurreikuspena. Biribilguneetan, distantzietan, inkorporazioetan...

Mantenu egokia. Pneumatikoen presioa hilean behin begiratu, filtroak, iragazkiak... Egoera onean badaude, gutxiago kontsumitzen da.

Arrazoizko erabilera. Beharrezko elementuak erabiltzeak kontsumoa murrizten du. Aire egokitua da gehien kontsumitzen duen elementuetako bat edota parrilla behar ez denean kentzea. Haizeari kontra egiten dioten elementuak beharrezko direnean bakarrik erabili.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

ekitaldiak

2009ko diru laguntzak eskatzeko deialdia
ERRENTERIA-ORERETA, Kapitain Etxean - 2009-01-02

deialdiak

Kale Ekintza
OIARTZUN, Aldeguna Elkartean - 2009-01-10

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa