
'Oarso' urtekariaren azken alea kalean da jada
Kultura
Lehenengo aldiz aldizkari guztia koloretan izango da; euskarazko testuen kopuruak ere gora egin du
alain maya
Oarso urtekariaren aurtengo alea kalean da jada. 288 orrialdeko aldizkari mardula prestatu dute aurtengoan argitalpenaren arduradunek, eta, urtero legez, madalenak hasi baino egun batzuk lehenago kaleratu dute. Erreportajeak, elkarrizketak, iritzi-artikuluak... «Herritar guztiak aldizkaria argitaratzearen zain izaten gara», azaldu zuen atzoko aurkezpenean Juan Carlos Merino alkateak.
67 artikulok osatzen dute 2008ko alea: horietatik 22 euskaraz idatzita daude, eta 45 gazteleraz. «Oraindik gaztelerazko testuak ugariagoak dira, baina apurka-apurka euskarazko testuen kopurua handitzen doa, eta pozgarria da hori», azaldu zuen Merino alkateak.
Aurtengo diseinuak aldaketa txiki batzuk jasan ditu. «Lehen aldiz, orrialde guztiak koloretan izango dira. Honek aldizkaria askoz ere dinamikoagoa egingo du. Horrez gain, orrialdeek ez dute lehengo dizdira, izan ere, irakurleek irakurtzeko deserosoa zela esan baitziguren», azaldu zuten Oarso aldizkariko arduradunek.
6 eurotan salgai ohiko lekuetan
2008ko Oarso urtekaria 6 eurotan jarri dute salgai, eta ohiko salmenta puntuetan eskuratu ahal izango da: Herriko Enparantza; Biteri kalea; Gamon Zumardia; Iztieta; Olibet; Fanderia eta Beraunen. 1.600 ale argitaratu dituzte.
Gaiei dagokionez «aniztasuna» dagoela azaldu zuten aldizkariko arduradunek. «Azpimarragarriak dira toponimo zaharren inguruko erreportajea, Lekuona okindegiaren ingurukoa edo Independentzia Gerraren ingurukoa».
Horrez gain, Ereintzaren inguruko hiru artikulu daude. «50 urte betetzen ditu herriko elkarte garrantzitsu honek. Mende erdiko historiaren argazki erakusketa bat ere sartu dugu», azaldu zuten arduradunek.
Bestalde, Merino alkateak borondatez lan egiten duten norbanakoen lana goraipatu nahi izan zuen, eta, bide batez, herritar guztiak «aldizkari interesgarri hau» irakurtzera animatu.
ezaugarriak
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
ekitaldiak
2009ko diru laguntzak eskatzeko deialdia
ERRENTERIA-ORERETA, Kapitain Etxean - 2009-01-02
Ikuskizunak
Maldito Parne antzezlana
ERRENTERIA-ORERETA, - 2009-01-11
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.