Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2009ko urtarrilak 9, Ostirala

Harpidetu zaitez!

Telekomunikazio sareetako instalazio erradioelektrikoak arautzeko ordenantza onartu du Udalbatzak

Udala

Ezker abertzaleko zinegotziak eta EBkoak abstenitu egin ziren; hala ere, gehiengo osoz onartu zuten ordenantza

Alain maya

Opor aurreko azken udalbatzarra izan zen atzo. Bertan, besteak beste, azkenaldian hautsak harrotu dituen Niessen merkatal guneko antenaren gaia izan zuten eztabaidagai. Azkenean, ezker abertzaleko eta EB-Berdeen zinegotziak abstenitu egin baziren ere, gehiengo osoz atera zen aurrera telekomunikazio sareetako instalazio erradioleketrikoak arautzeko udal ordenantza.

Jose Manuel Ferradas EB-Berdeen bozeramailearen hitzetan, «Ordenantzako puntu batzuk zehaztu gabeak dira. Bestalde, herritarren parte-hartzea gehiago sustatu behar dela uste dut».

Iñaki Queralt ezker abertzaleko zinegotziak onartu zuen «araudia horrenbeste presaz onartu nahi izatea harritu zuela». Horrez gain, Ferradasek parte-hartzea bultzatu beharraren inguruan azaldutakoarekin ados azaldu zen, eta Gobernu Batzordeari hori ekidin nahi izatea egotzi zion, «bizilagunei Ingurumen Batzordean egotea eragotzita».

Queraltek, bestalde, araudia Donostiakoaren bera dela azaldu zuen, baina «eztabaidatu daitekeen puntu bakarra ebatsita. Ikastetxe bat antenatik 35 metro ingurura dagoelako». «Badakigu teknologia berriak garrantzitsuak direla, baina ezin da txeke txuri bat ordaindu», gaineratu zuen ezker abertzaleko zinegotziak.

Merino alkateak krontaesanak daudela erantzun zion. «Araurik ez zegoenean kexatu egiten zineten, eta orain badagoela, ere bai». Araudiaren inguruan honakoa esan zuen: «Araudi bat dago, bai, baina legea du gainetik, eta araundiak legea errespetatu behar du». Bestalde, EB-Berdeek eta ezker abertzaleko zinegotziek eskatutako epea luzatzea ez zuela beharrezko ikusten azaldu zuen Merinok. «Teknikarien informeak ez dela beharrezkoa dio. Bestalde, gaiaren inguruan zeozer esateko duten herritarrek eta politikariek alegazio bat aurkezteko aukera dute datozen bi hilabeteetan». Azkenean gehiengo osoz erabaki zen udalbatzarreko punturik eztabaidatsuena. Bukaeran, baina, bizilagun batek bere desadostasuna azaldu zion alkateari galderen eta eskaeren atalean.

Gainontzeko puntuak

Beste puntuak aho batez atera ziren aurrera. Hala nola, maiatzaren 30eko ohiko osoko bilkurari dagokion aktaren irakurketa eta onespena; posta, erabaki ofizialak, epaitegien epaiak eta lehendakaritzako kudeaketa; Añarbe onura publikoko mendian Jose Manuel Arbelaitz Mendiburu jaunarekin lur trukatzea eta Udalaren Araudi Organikoa aldatzea. Jesusen Bihotza Zahar Etxean barne-aldaketak egiten hasteko proposamenean, berriz, ezker abertzalea abstenitu egin zen.

Udalbatzarra hasi aurretik Errenteriako udaletxean 25 urte lanean daramatzaten, eta aurten erretiratu direnei oroigarri bana banatu zien Juan Carlos Merino alkateak.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

ekitaldiak

2009ko diru laguntzak eskatzeko deialdia
ERRENTERIA-ORERETA, Kapitain Etxean - 2009-01-02

deialdiak

Kale Ekintza
OIARTZUN, Aldeguna Elkartean - 2009-01-10

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa