Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2009ko urtarrilak 9, Ostirala

Harpidetu zaitez!

Pildaineko Gizarte Zentroaren aurkako berraztertze helegitea onartu dute

Udala

EAE-ANVren babesa izan zuen diktamenak; PSE-EEk eta EAJk ezezkoa eman zuten eta EB abstenitu egin zen

jon gonzalo

Pildaineko Gizarte Zentroa eraikitzearen aurkako berraztertze helegitea onartu zuen herenegun Lezoko Udalbatzak. EAE-ANVren aldeko zazpi boto jaso zituen diktamenak. EAJk eta PSE-EEk ezezkoa eman zuten (guztira, 4 boto) eta EB-Berdeak koalizioa, berriz, (boto bat) abstenitu egin zen. Beraz, Udalbatzaren gehiengoarekin onartu zuten diktamena. EAE-ANV alderdiko Iñigo Esnaolak azaldu zuen Gobernu Taldearen iritzia :«Pildaineko proiektuak hainbat ziurgabetasun agerian utzi ditu, eta horren aurrean Gizarte Zentroa Auñamendin egitea egokiagoa iruditzen zaigu».

EAJko Kepa Garbizu ez zen iritzi horrekin ados azaldu: «Pildaineko Gizarte Zentroa oraindik ere posible dela uste dugu; Lezorentzako erabaki egokiena Pildaineko Gizarte Zentroa egitea da».

PSE-EEko Mikel Antxon Arrizabalagak, berriz, erabaki «politikotzat» jo zuen Pildaineko Gizarte Zentroaren aurkako berraztertze helegitea: «Makina bat urte daramatzagu Gizarte Zentroarekin eztabaidan, eta oraindik ez gara akordio batera iritsi. Berriro zerotik hastea ez zaigu ondo iruditzen; erabaki politiko bat da».

Ezker Batua-Berdeak koalizioko Roberto Sanchezek, azkenik, abstenitzea erabaki zuen: «Pildaineko kokagunea oso aproposa iruditzen zitzaigun, baina ez ginen zerbitzua pribatizatzearen alde. Beraz, abstenitu egingo gara».



Kreditu aldaketak

2008. urteko aurrekontuan kreditu aldaketak egitea onartu zuen Udalbatzak herenegungo saioan. Hain zuzen ere, 550.000 euroko kreditu aldaketak egingo dituzte. Horietatik 500.000 euro Gizarte Zentroaren proiektu berrirako bideratuko dituzte. EAE-ANVren aldeko zazpi botorekin eta gainontzeko alderdien ezezkoarekin onartu zuten diktamena.

Trafiko araudia

Lezoko trafiko araudia eguneratzea eta trafiko arloko isunen ordenantza berria indarrean jartzea ere onartu zuen herenegun Lezoko Udalbatzak.

«Lezok dituen trafiko arazoak konpontzeko zenbait neurri hartuko ditugu. Halaber, isunak eta arau-hausteak kudeatzen hasiko gara. Hori bai, isunak jartzeko garaian, Ertzaintzak baino zigor sozialagoak jartzeko ahalegina egingo dugu», azpimarratu zuen Jon Legorburu EAE-ANVko zinegotziak. Larritasunaren arabera, hiru mailatako isunak jarriko dituzte, 36, 92 eta 300 euro artekoak.

Diktamena EAE-ANV alderdiaren baiezko botoekin onartu zen. Gainontzeko alderdiak abstenitu egin ziren.

Jaizkibelgo lurren kudeaketaren helburuei buruzko udal akordioa eta Gipuzkoako Hiri Hondakinen Kudeaketa Planaren dokumentoari alegazioak jartzea ere onartu zuten heregungo udalbatzarrean.

Zinegotzi berria

EAJ alderdiko Enrique Figueroa Laboak zinegotzi karguari zin egin zion herenegungo saioan. Aurrerantzean hiru zinegotzi hauek izango ditu EAJk: Enrique Figueroa, Kepa Garbizu eta Jesus Maria Martiarena.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

ekitaldiak

2009ko diru laguntzak eskatzeko deialdia
ERRENTERIA-ORERETA, Kapitain Etxean - 2009-01-02

deialdiak

Intxixu eta sorginen festaren bilera
OIARTZUN, Manuel Lekuona bibliotekan - 2009-01-10

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa