
Bulgariako Dorkovo hirian ospatuko den Nazioarteko X. Folklore jaialdian Euskal Herriko ordezkari bakarra izango da Alkarkide dantza taldea.
Euskal dantzak etxetik 2.700 kilometrora
nagore vega
Bulgariako Dorkovo herrian alajaina! Etxetik 2.700 kilometrora dantzan. Dorkovo hiria, Sofia hiriburuaren hegoaldean dago, 170 kilometrora, eta, esan bezala, Pasaiatik 2.700era. Etzi abiatuko dira bertara Alkarkide Alkartasunako Dantzari Ohiak. Nazioarteko X. Folklore Jaialdian parte hartuko dute.
Dorkovon hilaren 24rako egon behar du Alkarkidek, Euskal Herriaren ordezkari. Euskal Herriko folklorearen ordezkari, «kultura euskaldunaren eta herrikoiaren zati handi bat erakusteko».
Bidaia luzea izanik ere, autobusean egingo dute joan-etorria. Baina dena ez da lana izango, noski. Dorkoveko jaialdia lau egunekoa da, eta hainbat herrialdek hartuko du parte bertan. Jaialdia bukatuta, beste bost egun izango dituzte Alkarkidekoek Bulgariako txokoak ezagutzeko.
Denborarik ez
Hainbat jaialdiren artean Bulgariakoa aukeratu behar izan du Alkarkidek, eskaintza gehiago izan bazituzten arren. Egun faltagatik datorren urterako utzi dituzte beste jaialdi batzuetako gonbitak, hala nola, Errumaniakoa eta Normandiakoa.
Aurreko esperientziak
Euskal Herriko kultura zabaltzeko munduan zehar dantzan aritu izan dira lehen ere Alkarkide dantza taldeko kideak. Duela bi urte, esaterako, Istanbuleko (Turkia) V. Folklore Jaialdian hartu zuten parte. Istanbulen ere Euskal Herriko ordezkari bakarrak izan ziren.
Dantzari eta musikari artean, denera, 35 lagun joan zirenTurkia aldera. Guztien artean Gipuzkoako dantzak, Bizkaiakoak, Arrantzaleak, Katxarranka, Urdiain, Jaurrieta eta bestelako dantzak plazaratu zituzten. Turkiaraino joateko aukera 2005. urtean sortu zitzaien Alkarkidekoei. Izan ere, 2005. urteko uztailean Sarajevoko (Bosnia-Hertzegovina) VIII. Nazioarteko Folklore Jaialdian izan ziren, eta han egindako lan onaren ondorioz izandako harremanengatik jaso zuten gonbidapena.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
deialdiak
Kale Ekintza
OIARTZUN, Aldeguna Elkartean - 2009-01-10
Ikuskizunak
Maldito Parne antzezlana
ERRENTERIA-ORERETA, - 2009-01-11
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.