Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2009ko urtarrilak 9, Ostirala

Harpidetu zaitez!

Alkartasunako kideek Portugalen dantzatuko dute

Antxo

Barcelos herriko Nazioarteko Folklore Jaialdira gonbidatu dituzte Alkartasuna taldeko dantzariak

olatz mitxelena

Alkartasuna Euskal Dantza Taldeko kideak Portugalera doaz aste honetan. Hilaren 24an irtengo dira Antxotik Portugalgo Barcelos herrira bidean, autobusez, han egitekoa den Nazioarteko Folklore Jaialdian parte hartzera.

Hango talde baten gonbidapena jaso dute Alkartasunako kideek, eta, trukea egin asmo dute. Beraz, datorren urtean portugaldarrak herrian dantzan ikusteko aukera izango da. Oraindik, hala ere, ez dute hitzartu noiz etorriko diren portugaldarrak Antxora.

Alkartasuna taldeko dantzari Eneko Lillyk azaldu du bidaiaren helburua: «Euskal Herria eta Pasaia nazioartean ezagutarazi nahi dugu, gure kultura, dantza eta tradizioen bidez».

Nazioarteko dantzarien topagune

Alkartasunako kideak, Senegalgo, Kroaziako eta Venezuelako taldeekin batera arituko dira dantzan Portugalen. Hilaren 26an dute lehen emanaldia, Barcelos herrian. Hilaren 28an, gainontzeko dantza taldeekin batera, Galiziako Vigora joango dira, Coruxo herrira. Han dantzatuko dute bigarrenez Alkartasunakoek. Hilaren 29an, Portugalgo Barcelos herrian izango dira berriro eta beste emanaldi bat eskainiko dute Nazioarteko Folklore Jaialdiaren baitan. Abuztuaren 1ean bukatzen da jaialdia, eta egun horretan dantza herrikoiak aurkeztuko dituzte Alkartasunakoek.

Dantza eta irteera turistikoak uztartuko dituzte, eta abuztuaren 1ean itzuliko dira etxerantz.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

deialdiak

Intxixu eta sorginen festaren bilera
OIARTZUN, Manuel Lekuona bibliotekan - 2009-01-10

deialdiak

Kale Ekintza
OIARTZUN, Aldeguna Elkartean - 2009-01-10

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa