
Oiartzungo bertsolariek hendaiarrei irabazi diete GR16ko saioan
Oiartzun
Mirari Martiarena, Aitor Errazkin, Maialen Arzallus eta Odei Barroso aritu dira bertsotan Makutxon
erredakzioa
Oiartzunek irabazi zuen herenegun iluntzean Makutxo tabernan jokatu zen GR-16ko bertso saioa, boto bakar bateko aldeaz.
Oiartzun ordezkatzen, Mirari Martiarena eta Aitor Errazkin aritu ziren, eta, hendaiarren izenean, Maialen Arzallusek eta Odei Barrosok bota zituzten bertsoak.
Lagun koadrila polita bildu zen bertso saioa entzutera, eta, han izan zen Ander Lizarraldek kontatu duenez, bertsolariek «saio polita eta bizia» osatu zuten.
Saioa bukatzean, entzuleek beren botoen bidez iritzia eman eta oiartzuarrak hobeto aritu zirela erabaki zuten.
Bigarren garaipena
Fin dabiltza oiartzuarrak GR-16ko ibilbidean. Oiartzunen jokatu zen lehen saioan, lehengo ekainean, goierritarrak izan zituzten parez pare eta orduko hartan oiartzuarrek irabazi zuten baita ere. Jon Iragorrik, Manu Goioganak eta Arkaitz Oiartzabal Xamoak osatu zuten goierritarren kontra aritu zen taldea.
Hurrena Hernaniren kontra
GR-16ko hurrengo saioan Hernanikoen kontra aritu beharko dira bertsolari oiartzuarrak. Izan ere, aurten, GR-16a, lau multzotan ari da jokatzen, eta multzo bakoitzeko lau herri ari dira parte hartzen. Oiartzuarren talde berean, hendaiarrak, goierritarrak eta hernaniarrak ari dira parte hartzen.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
ekitaldiak
2009ko diru laguntzak eskatzeko deialdia
ERRENTERIA-ORERETA, Kapitain Etxean - 2009-01-02
deialdiak
Kale Ekintza
OIARTZUN, Aldeguna Elkartean - 2009-01-10
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.