Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2009ko urtarrilak 9, Ostirala

Harpidetu zaitez!

Herriko trafiko araudia eguneratzeko hainbat neurri hartuko ditu Udalak

Lezo

Trafikoa hobetzeko hainbat neurri aztertzen ari dira; isunak eta arau-hausteak kudeatzeko ordenatza berria onartu dute

jon gonzalo

Lezoko trafiko araudia eguneratzeko diktamena onartu du Lezoko Udalbatzak. Joan den osteguneko saioan hartu zuten erabakia, EAE-ANVren aldeko zazpi botorekin eta gainontzeko alderdien abstentzioarekin.

«Lezoko trafikoaren araudia eguneratzea beharrezkoa da. Gaur egungo legedira egokituko dugu. Halaber, trafikoa hobetzeko hainbat neurri hartuko ditugu», azpimarratu du Jon Legorburu zinegotziak.

Herriko trafikoa hobetzeko hainbat neurri hartuko ditu Lezoko Udalak. Udaltzaigotik jakinarazi dutenez, Altamira auzoko aparkaleku gabeziarekin bukatzeko neurriak edo erdiguneko trafikoa beste era bateko antolatzeko proposamenak aztertzen ari dira, besteak beste.

Isunen arloko ordenantza berria

Trafiko araudia berritzeaz eta eguneratzeaz gain, isunen arloko ordenatza berria onartu du Lezoko Udalbatzak.

«Isunak eta arau-hausteak kudeatzen hasiko gara. Hori bai, isunak jartzeko garaian, Ertzaintzak baino zigor sozialagoak jartzeko ahalegina egingo dugu», azpimarratu du Jon Legorburu EAE-ANVko zinegotziak.

Larritasunaren arabera, hiru mailatako isunak jarriko dituzte, 36 (arinak), 92 (larriak) eta 300 (oso larriak) eurokoak. Nolanahi ere, isunak jasotzen dituzten herritarrek deskontuez baliatu ahal izango dute.

«Isuna jaso eta hiru egun pasatu baino lehen ordaintzen dutenek %50ko deskontua izango dute. Alegia, isunaren erdia aurrezteko aukera emango diegu», azaldu dute Udaltzaingotik.

Izan ere, Lezoko Udalaren isunen arloko ordenantza berriaren helburua ez da jendea zigortzea, herritarren artean trafiko arloko hezkuntza sustatzea baizik.

«Neurri hauek guztiak herritar guztien trafiko hezkuntza hobetzeko baliagarriak izango dira», azpimarratu du Jon Legorburuk zinegotziak.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

deialdiak

Kale Ekintza
OIARTZUN, Aldeguna Elkartean - 2009-01-10

Ikuskizunak

Maldito Parne antzezlana
ERRENTERIA-ORERETA, - 2009-01-11

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa