
Arditurrin indusketak egiteko eta erakusteko hitzarmena sinatu dute
Turismoa
Arkeolan duela hiru aste hasi zen erromatar garaiko aztarnak aurkitzen meategien bigarren solairuan
goiAtz labandibar
Arditurriko meategiak oraindik gehiago ezagutzeko aukera ireki da Udalaren, Gipuzkoak Foru Aldundiaren eta Arkeolanen bidez.
Hiru urterako hitzarmena sinatu dute OTASAk eta Arkeolanek meategietan indusketak egiteko eta erromatarren garaiko aztarnak aurkitzeko.
Duela hiru aste hasi ziren indusketak egiten Arkeolango kideak.
400 metro gehiago
Arkeologia eta espeleologia lanak gizarteratzea «garrantzitsua» dela azpimarratu zuen Mertxe Urteaga Arkeolango adituak.
Ekaina hasieratik ikusgai zeuden 200 metroko galeriez gain, orain, beste 400 metro ikus daitezke.
25 metro lurpean jaitsi ahal izango da Arkeolani esker. Bertan egiten ari diren indusketak ikusteko aukera ere badago.
Aurkikuntzak
Urteagak azaldu zuenez, «uste baino emaitza gehiago lortu ditugu hiru astetan». Hasiera batean uste baino garrantzitsuagoa izan zela Arditurriko meategia ere baieztatu dute. «Iberiar penintsulako bigarren meategi erromatar garrantzitsuena da», gehitu du Uriak.
Erromatar garaiko anfora eta kriseilu zatiak, egurra, ikatza edota animalien hezurrak topatu dituzte oraingoz.
Arkeologia lanak eta gizarteratzea, batera
Bigarren zati honetara bisita gidatuak ere martxan daude dagoeneko.
«Interes berezia duen jendeak bisitatu ahal izango du», azaldu zuen Aitor Etxeberria Oiartzungo alkateak.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Ondare Kulturalaren zuzendari Pilar Azurmendi ere bertan izan zen. «Lehenengo aldia izango da indusketak eta gizarteratzea denbora berean egingo direnak, eta hori oso garrantzitsua da», esan zuen.
692.000 euroko aurrekontua
Proiektuaren aurrekontua 692.493 eurokoa da. Ia herena Gipuzkoako Foru Aldundiak jarri du. Gainontzekoa, Oiartzungo Udalak, Behemendik eta Eusko Jaurlaritzak jarriko dute.
Bisita gidatuak egiteko, aurretik eskatu beharko da ordua Turismo Bulegoan.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
ekitaldiak
2009ko diru laguntzak eskatzeko deialdia
ERRENTERIA-ORERETA, Kapitain Etxean - 2009-01-02
deialdiak
Intxixu eta sorginen festaren bilera
OIARTZUN, Manuel Lekuona bibliotekan - 2009-01-10
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.