
eztanda eta festara
Madalenak
19:00etan puntu-puntuan suziriak eztanda egin ondoren, Zentenario pasodoblearekin iritsi da eromena Errenteria-Oreretara; madalenak hemen dira jada, bost eguneko etengabeko festa
alain maya / nahiara gago
Ohiko kantuak. Ohiko xanpain botilen hustutzea. Ohiko omenduen urduritasuna eta emozioa. Ohiko suziria 19:00etan. Ohiko pasodoblea Errenteriako Musika Kultur Elkartekoen eskutik. Ohiko zirrara. Erraldoi eta buruhandien, txistularien eta musika bandaren ohiko ibilaldia herriko kaleetan zehar. Txupinazoa ohikotasunean bizi da, baina ohikotasun horrek badu magia. Eztanda batek herri osoa dantzan eta hankaz gora jartzen duen magia.
Atzoko txupinazoak ez zuen ohikotasuna eta magia galdu, eta eguraldia lagun 18:15ean lehen koadrilak biltzen hasi ziren Herriko Enparantzan. Udaltzainek ingurua zaintzen zuten jendeak arrautzak botatzea ekiditeko. Ordurako inguruko supermerkatuen apalak hustu zituzten. Eta makina bat gazte ikusten zen herriko kaleetan xanpainez eta gaseosaz betetako poltsekin.
Beste batzuk, ordea, kanpoaldeaz gain barruak ere berotu zituzten poteoan. 18:00etan Agirre Lehendakariaren plazatik abiatuta kalejira koloretsua izan zen. Maialen maskota sorbalda gainean hartu eta batera eta bestera ibili ziren berarekin. Helduagoek goiz hartu zuten elizako eskaileretan lekua.
Txupineroak, hunkituak
Reyes Carrere eta Maria Jesus Fonbellida Tatus izan dira aurten jaiak piztu dituztenak. 19:00ak jotzeko minutu batzuk falta zirela pleno aretoan zeuden, momentu handiaren zain. «Herritar batentzako dagoen gauzarik handienetarikoa da hau», zioten biek. Noizbehinka leihora hurbildu eta kanpoko iskanbila ikusita are eta urduriago jartzen ziren.
Heldu ziren 19:00ak, eta eztandak eromena sortu zuen. Zentenarioa-ren doinupean jauzika hasi ziren Herriko Enparantza bete zuten herritarrak. Aldarrikapenerako tartea ere izan zen; bai plazan, baita udaletxean ere: presoak, Sabecoko langileen egoera...
Istiluak izan ziren txupinazoa bota aurretik
18:50ak inguruan, txupinazoa izan aurretik, istiluak izan ziren Herriko Enparantzan udaltzainen eta herritarren artean. Izan ere, zenbait pertsona udaletxeko balkoian herrian azken hilabeteetan izan diren gazteen atxiloketen kontrako pankarta jarri nahi zuten. Udaltzaingoak pankarta jarri nahi zutenei aurre egin zien, pankarta jartzea eragotziz.
Hala ere, udaletxeko balkoian zeudenei pankarta gora bota zieten, eta azkenean aldarrikapen pankarta jartzea lortu zuten. Herritarrek, udaltzainek izandako jarreraren kontra protesta egin zuten, hauen kontrako mezuekin.
jaiei hasiera emateko txistulari kontzertua
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
ekitaldiak
2009ko diru laguntzak eskatzeko deialdia
ERRENTERIA-ORERETA, Kapitain Etxean - 2009-01-02
deialdiak
Intxixu eta sorginen festaren bilera
OIARTZUN, Manuel Lekuona bibliotekan - 2009-01-10
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.