
Karmengo Ama ikastetxeko
maisu maistren etxebizitzak eraisten hasi dira
Gizartea
Etxebizitzak beteta egonda lanak hasteagatik, bizilagunek salaketa jarri dute Udalaren aurka
nagore vega
Apirilaren 29ko udalbatzarrean onartu bezala, Trintxerpeko maisu maistren etxebizitzen eraiste lanak hasi zituzten atzo. Bizilagunak lanak gelditzen saiatu ziren, eta salaketa jarri zuten Udalaren aurka, baina Udalak lanek aurrera egin behar zutela erabaki zuen.
Goizeko 08:00etan mazoaren soinuak esnatu zituen bizilagunak; hutsik zeuden etxeak eraisten hasita zeuden. Aztoratuta kalera irten ziren gertatzen ari zenaz ohartuta. Maisu maistren etxeetako bizilagunek bazekiten atzorako etxeak libre egon behar zutela, eta etxebizitza batzuk hutsik zeuden; baina beste hainbat bizilagun ez daude prest, nora joan eduki gabe, euren etxeak uzteko: «Bi urte daramatzagu beste bizitoki baterako eskubidea aldarrikatzen, baina ez digute irtenbiderik eman».
Bizilagunak bertan zeudela lanak hasteagatik, Udalaren aurkako salaketa jarri zuten goizean bertan. Langileek lanak gelditu zituzten, baldintza horietan lanik ezin zutela egin ikusita. Bizilagunetako bat ia zauritu zuten etxetik irteterakoan, hirugarren pisuko leihotik ate bat bota ostean. Ez zen ezbeharrik gertatu.
Udalaren eta eraikuntza enpresaren buruaren aginduz lanak aurrera jarraitu behar zuten. Arratsaldean ordea, langileak geldirik egon ziren. Gaur Udalaren salaketa enpresari ere zabalduko diote bizilagunek, agindurik gabe etxeetan sartu eta eraisten hasteagatik.
12 familia kalean
Maisu maistren etxebizitzetan 12 familia bizi izan dira, eta horietako batzuk 20 urtetik gora egin dituzte bertan bizitzen. Eraiste lanetarako ezarritako data baino lehen handik irten dira batzuk. Horixe da Galiziara itzuli den bizilagun baten kasua. «Bere borondatearen aurka eta egoera kaskarrean alde egin behar izan du», dio Mikel Alvarez bizilagunen ordezkariak.
Marina Valdesek etxean gelditu behar izan du: «Ama etxean daukat aldaka hautsita, nire ahizpa minusbaliatu psikikoa da, semeak haur eskizofrenia dauka... Zer egingo dut?»
Axier | 2008-07-22
Okupazioa eskubidea da, bai. Baina zuetako batzuk etxebizitzak edo lurrak dituzue Zoazte zuen etxeetara. Zertara dator zirko hau? Pasaiak fundamentuzko eskola publikoa merezi du. Eta ez orain arte bezala Bidebietarekin konpartitua. Zoazte! Ez duzue arrazoirik. Eta bozeramailea papera hartu duen jetosoari zera esan nahi diot, bere pisukide, bikote edo dena delakoak baduela etxea Trintxerpen bertan eta azken urteetan ez dutela ez erabili ez alokatu eta ez ostiyik egin. Gero esan etxe hutsak daudela. Ke jeta!
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
ekitaldiak
2009ko diru laguntzak eskatzeko deialdia
ERRENTERIA-ORERETA, Kapitain Etxean - 2009-01-02
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.