Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2009ko urtarrilak 9, Ostirala

Harpidetu zaitez!

hasi besterik ez da egin

Madalenak

Jai giro aparta izan da Madalen Jaietako lehen egunean; gauez luze jo zuen festak, batzuk egunez bukatu zuten, eta egunez, ekitaldi guztietan jende andana bildu zen

alain maya / nahiara gago

Lehen egunean mila sentimendu bizi izan zituzten errenteriarrek: emozioa, poza, baita atsekaberen bat edo beste ere. Eguna bizia izan zen, ekitaldiz betea, eta eguraldi onak biribildu zuen lehen festa eguna. Jaiak hasi besterik ez dira, eta hori nabari zen atzo goizean. Jende asko zebilen kalean, batzuk esnatu berriak, beste batzuk, ordea, oheratu gabeak oraindik. Jaiak ez dira hasi besterik egin, baina topera aprobetxatu behar, konturatu orduko joaten baitira.

Goizean bi ekitaldi adierazgarri izan ziren. Prozesioa batetik, eta omenaldiak bestetik. Prozesio berezia izan zen atzokoa. Jasokundearen Amaren elizako lanak direla eta, Fatimako Elizara eraman zuten Madalena. Ohi bezala, bidean, Errenteriako Musika Kultur Elkarteak, Udal Txistu Taldea eta Ereintza Dantza Taldeko dantzariak izan zituen lagun. Horietako bat baino gehiago ere, lotara joan gabe oraindik. Beste berrikuntzen artean, lehen aldiz mutilekin batera neskek Santisimoa dantzatu ziotela gurdi gainean zeramaten Madalenari.

Eguerdian omenaldien txanda izan zen: Maddalen Sariak, Madalen Jaietako Kartel Lehiaketa, eta Reyes Carrere eta Maria Jesus Fonbellida Tatus. Jaietako bi protagonista nagusiak oso hunkituta egon ziren Juan Carlos Merino alkatearen eskutik oroigarria jaso zutenean.

Horiez gain, ekitaldi mordoa: herri kirolak, haurrentzako jolasak, kontzertuak... Gaur, beste hainbeste, eta koadrilen eguna izanik ziur gazteek herriko kaleak hankaz gora jarriko dituztela.

 

LABAIN ERASOAK GERTATU DIRA ERRENTERIA-ORERETAKO TABERNA BATEAN



Udaltzaingoak jakinarazi duenez, Biteri Tabernan labainekin erasoak egon ziren atzo gauean. Istiluak 01:00etan hasi ziren, bi pertsona beraien artean borrokatzen hasi ziren, eta labainak atera zituzten elkar erasotzeko. Ez zen zauriturik izan eta biak Ertzaintzarengana eraman zituzten deklaratzera.

Tamalez, beste borroka bat ere egon zen, bi mutilen artean, Biteri Kalean ere bai. Bi gazteek zauriak egin zituzten aurpegian.

Istilu hauez gain, Udaltzaingoak egindako alkoholemiaren kontrako kontroletan bi pertsonek eman zuten positibo. Ertzaintzaren esku utzi zituen Errenteriako Udaltzaingoak proban alkohol maila gainditu zuten bi pertsonak.



 

egitaraua

Gaur



06:00. Txantxangorri txarangarekin diana.

07:30. Sokamuturra Herriko Plazan.

08:30. Zezen bolaztatuak Gaztañoko zezen plazan.

11:00. Meza Nagusia Madalena Donearen elizan.

11:00. Haur jolas parkea Musika Plazan.

11:00. Idi-demak: XXX. Madalen Saria Pontikan.

11:00. Kaldereteen prestaketa Agirre Lehendaariaren plazan.

11:30. Buruhandi eta erraldoiak herriko kaleetan barrena.

12:30. Urrezko ezteiak ospatzen dituzten herriko senar-emazteei omenaldia, Errenteria Hiria Kulturgunean.

14:00. Bazkaria eta kalderete irabazlearen hautaketa Agirre Lehendakariaren plazan.

16:00. Haur jolas parkea, Musika plazan.

16:00. Sari banaketa eta Las Angeles de Properli ikuskizuna, txosnetan.

16:30. Antzerkia Lady taldearen eskutik eta Bakarrizketak Agirre Lehendakariaren plazan.

17:00. Pilota partidak Fanderiako udal pilotalekuan.

18:00. Idi-demak: XXX. Madalen Sariaren jarraipena, Pontikan.

18:00. Poteoa herriko tabernetatik, Txortains taldearen animazioarekin.

19:00. Kalejira, La Gran Familia taldearen eskutik. Biterin emango zaio hasiera.

19:00. Zezen bolaztatuak; ondoren, plazatik jaitsiera.

19:00. Buruhandi eta erraldoiak ibiliko dira Iztietako kaleetatik barrena.

19:30. Dantza latino, tango, sabel dantza... ikuskizuna Gamon Zumardian.

20:00. Maialen Abesbatzaren kontzertua Madalena Donearen elizan.

20:30. Fidelen Neskak antzerki obra Errenteria Hiria Kulturgunean.

21:00. Pil pil eta bakailu lehiaketa Euskaldarrak Elkartean.

22:00. Girotzeko musika Xabier Olaskoaga plazan.

23:00. Zinea Musika Plazan.

23:00. Los del Gasen kontzertua Xabier Olaskoaga plazan.

23:00. Properlisen DJ saioa Agirre Lehendakariaren plazan.

23:30. Yanicet & Santiago Habana kubako taldearen kontzertua Diputazio plazan.

23:30. Los Olvidados eta Casual Bluesen Rock & Blues kontzertua Maria Lezo kalean.

00:00. Tsunami taldearekin dantzaldia Gamon zumardian.

00:00. Lagun txaranga kaleetan zehar.

00:00. Harrika eta Beste Bat taldeen kontzertua Panierrekan.

01:00. Diskomobila DJ Bengoarekin Xabier Olaskoaga plazan.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

deialdiak

Intxixu eta sorginen festaren bilera
OIARTZUN, Manuel Lekuona bibliotekan - 2009-01-10

deialdiak

Kale Ekintza
OIARTZUN, Aldeguna Elkartean - 2009-01-10

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa