Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2009ko urtarrilak 9, Ostirala

Harpidetu zaitez!

Hustu dituzte Karmengo Amako maisu maistren etxebizitzak

Trintxerpe

Hustutzeko prozesua behar bezala egin duela dio Udalak, eta bertan hamabi familia bizi zirela gezurtatu du

nagore vega

Trintxerpeko Karmengo Amako maisu maistren etxebizitzak hutsik daude dagoeneko. Atzo arratsaldeko 16:00ak aldera bizilagunak etxeetatik atera zituzten udaltzainek. Etxeak eraitsi ondoren, eskola berria eraikiko dute zonalde horretan.

Herenegun bizilagunek lanak geldiarazi ostean, Udaltzaingoa joan zen atzo goizean goiz maisu maistren etxeetara. Jadanik inor bizi ez diren etxeak hustutzen hasi ziren, baina langileek uko egin zioten lanean jarraitzeari, bertan oraindik hainbat bizilagun egonik.

Ander Poza eta Iñaki Garmendia zinegotziak eguerdi aldera iritsi ziren etxebizitzetara bizilagunekin hitz egiteko asmoz. Ez zen egoera erraza izan bi aldeentzat, eta ez ziren etxeak hustutzeko akordiora iritsi. Azkenean, 16:00ak aldera Udaltzaingoak etxe guztiak hustu zituen,Ertzaintzaren laguntzaz.

Prozedura, «behar bezala»

Pasaiako Udalak bizilagunek egindako hainbat adierazpen zuzendu edo argitu nahi ditu. Hasteko, bizilagunek diotenaren aurka, Udalak eman beharreko pauso guztiak eman dituela dio. Alegia, etxebizitzak husteko prozesua «behar bezala» egin duela.

Bizilagunek ukatu egin dute Udalarekin harremana izana, Udalak jaramonik ez ei die egin. «Bizilagunekin harreman handia izan dugu, hitz egin dugu eta informazio guztia zuten,» esan du Maider Ziganda alkateak, ordea.

Zigandak gogorarazi duenez, bizilagunek bazekiten uztailearen 21erako etxeak hustu behar zituztela eta «orain arte izan dute alegazioak aurkezteko denbora». Udalak beste etxebizitza bat izateko eskubidea aztertu duela ere nabarmendu du alkateak. Udaleko perituen arabera, bizilagunei ez dagokie beste etxebizitzarik.

Azkenik, hamabi familia kalean geldituko direla gezurtatu nahi izan du Zigandak: «Bertan ez ziren hamabi familia bizi. Gainera, azken egunetan gehienek alde egin dute. Batzuk ez dira atera, baina izan dute alegazioetarako aukera».

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

deialdiak

Intxixu eta sorginen festaren bilera
OIARTZUN, Manuel Lekuona bibliotekan - 2009-01-10

deialdiak

Kale Ekintza
OIARTZUN, Aldeguna Elkartean - 2009-01-10

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa