
Skate pista berria egingo du Udalak irailaren bukaerarako
Lezo
Kiroldegia eta Herri Eskolaren arteko orubean egingo dute; Tit Top enpresa arduratuko da lanak egiteaz
j. gonzalo
Herriko skate zaleak pozik uzteko moduko albistea eman zuen atzo Lezoko Udalak. Irailaren bukaerarako skate pista berria egingo dute kiroldegiaren eta herri eskolaren arteko orubean.
Hiru enpresekin hitz egin ondoren, skate pista berria egiteko lanak Tip Top enpresari esleitzea erabaki dute Udaleko arduradunek. Irailaren hasieran ekingo diote skate pista berria egiteko lanei, eta lauzpabost asteetan bukatzea espero dute.
Skate pista berria egiteko Izartu programaren dirulaguntza jasoko du Lezoko Udalak. Guztira, 120.000 euro jasoko dituzte. «Herriko gazteekin hitz egin ondoren, herriak skate pista bat behar duela erabaki dugu. Kirol honekiko afizio handia dago Lezon, eta skate zaleek dituzten beharrei erantzuten saiatuko gara», azpimarratu zuen Jon Legorburu zinegotziak.
Iaz abiaturiko proiektua
Skate pistaren proiektua 2007ko bilera batean jaio zen. Herriko hainbat gazte eta Udaleko ordezkariak elkartu ziren bilera hartan, eta skate pista bat egiteko ideia atera zen mahai gainera.
«Gazteekin hitz egin ondoren, harrituta gelditu ginen. Skate egitera Hondarribiara, Donostiara eta Bilbora joaten zirela esan ziguten. Egoera hori aldatu beharra zegoela pentsatu genuen, eta horrela egin dugu. Aurrerantzean, skatean aritzeko ez dute herritik atera beharko», azaldu du Legorburuk.
Skate pistaren funtzionamenduaren nondik norakoak azaltzeko Lezoko Udalak eta herriko gazteek bilera bat egingo dute irailaren hasieran.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
ekitaldiak
2009ko diru laguntzak eskatzeko deialdia
ERRENTERIA-ORERETA, Kapitain Etxean - 2009-01-02
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.