
Santiyorik luzeenak hasiko dira gaurtik aurrera
Oiartzun
Iturriotz auzoan sei egunetan ospatuko dituzte jaiak; Santiyo bezperan hasi eta San Inaziotan bukatuko dira
goiatz labandibar
Gaur hasiko dira Santiyoak Iturriotz auzoan. Beti bezala, Santiyotan hasi eta San Inaziotan bukatuko dira festak, baina aurten sekulan baino egun gehiago dituzte jaiak ospatzeko.
Guztira, sei egunetan izango dute zer gozatu iturrioztarrek eta oiartzuarrek orokorrean. Xanistebanek baino jai egun gehiago izango dituzte Santiyoek.
Paellada erraldoia
Soroa eta Iturri Berri Elkartea izango dira jaien gune nagusienak. Hala ere, auzoko toki gehiagotara ere zabalduko da, bai kronoeskaladarekin edota bizikleta martxarekin, adibidez.
Auzo bazkarirako txartela aldez aurretik erosi behar da Gure Txoko tabernan, Garmendi txokolategian, Pottoko dendan, Herkuden ileapaindegian edo Martin harategian. Bazkaritarako, paella erraldoia izango dute. Arkaitz Oiartzabal eta Julen Zelaieta, Nafarroako Txapelduna, ariko dira bertsotan bazkal-ondorenean.
Belaunaldi berria
Iturriozko Jai Batzordea gaztetu egin zen duela urte parte bat, auzotarren belaunaldi berria hasi baitzen jaiak antolatzen.
Gazteek lan mordoa egin dute jaiak antolatzeko orduan, eta gaurtik aurrera ere, lanean aritu beharko dute.
egitaraua
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
ekitaldiak
2009ko diru laguntzak eskatzeko deialdia
ERRENTERIA-ORERETA, Kapitain Etxean - 2009-01-02
Ikuskizunak
Maldito Parne antzezlana
ERRENTERIA-ORERETA, - 2009-01-11
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.