
Santioak hasi dituzte Donibanen
Jaiak
Herriko helduenek lehertarazi zuten txupina 20:00etan; aurretik haurren txanda izan zen, puzgarri eta erraldoi eta buruhandiekin
nagore vega
Urtero legez, eta udan bigarren aldiz, jaiak hasi dituzte Donibanen. Oraingo honetan, sanjoanen atzetik, Santioak iritsi dira barrutira. Atzoko 20:00etan egin zuen eztanda txupinak. 88 urteko Luisita Oterok eta 86ko Antonio Franquetek lehertarazi zuten, helduenen izenean, alegia, Donibaneko aiton-amonen izenean. Zazpi egunez festa izango da nagusi Donibaneko txoko guztietan.
Ofizialki, jaiak 20:00etan hasi baziren ere, ordu batzuk lehenago etxeko txikienak giroaz gozatzen hasi ziren. Meipiko parkean puzgarriak izan ziren haur eta gaztetxoentzat. Gogoz gozatu zuten.
19:00etan ere haur eta gazteen txanda izan zen. Erraldoiak eta buruhandiak ibili ziren Meipitik plazara. Bai bidean eta baita plazan ere ederki astindu zituzten ihes egiten saiatu zirenen ipurdiak. Musikaz lagundurik ibili ziren erraldoiak eta buruhandiak; txistularien laguntza izan zuten.
Txupinaren ostean, Erlaxi taldearekin dantzaldia iragarrita zegoen jaietako programan, goizeko ordu txikiak arte. Zortea izan zuten Donibanen, eguraldiak ateri eutsi baitzuen eta ez zuen jaietako lehen eguna zapuztu.
Jai Batzordearen mezua
Jai Batzordeak, nola ez, ahalik eta jairik onenak pasatzea desio die Donibaneko bizilagunei, eta kaiak euskaraz bizitzera animatu ditu. Herritik urrun dauden arrantzaleak; gaixoak; langileak; preso eta iheslari politikoak, eta atzerrian daudenak gogoan izan dituzte.
gaurko egitaraua
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
deialdiak
Intxixu eta sorginen festaren bilera
OIARTZUN, Manuel Lekuona bibliotekan - 2009-01-10
deialdiak
Kale Ekintza
OIARTZUN, Aldeguna Elkartean - 2009-01-10
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.