Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2009ko urtarrilak 9, Ostirala

Harpidetu zaitez!

Erakutsiz, ikasiz, joan da ikasturtea

Euskara

Pasaiako Mintzalaguna taldekoek hamaika irteera egin dituzte aurten, guztiak lagunarteko giroan, eta noski, euskaraz

olatz mitxelena

Mintzalaguna egitasmoan biltzen diren pasaitarrak, oporretan daude orain, baina ondo gogoan dituzte ikasturtea bitartean egin dituzten hamaika irteera, guztietan primerako giroan ibili baitira, gustuko dituzten horiek egiten.

Jakina denez, euskaldun berri eta zaharren topaleku da Mintzalaguna. Egitasmoan parte hartzen duten kideek, haien ekimenez hitzartzen dituzte ekintza motak, ordutegiak eta egin nahi dituzten gainontzeko guztiak, beti ere helburu nagusi bat gogoan: euskara ikasten ari direnei mintzapraktikarako aukera eskaintzea.

Pasaian, irteera asko egin dituzte aurten; Aralarren izan ziren, elurretan mendi buelta egiten, baita Baliarrainen ere, asteburuko barnetegia. Eguraldiak ez zien gehiegi lagundu orduko hartan, baina, besteak beste, abarkak eskuz nola egiten dituzten ikasteko aukera izan zuten.

Euskal itsas ondarea babestea helburu duen Albaola elkarte pasaitarrarekin izan ziren baita ere. Euskadiko Batel Txapelketa Pasaian lehiatzen zen egun berean hitzordua jarri, eta Ontziola bisitatzeaz gain, badian zehar arraun egiteko aukera izan zuten.

Ikasturte bukaeran kantu afaria egin zuten, Trintxerpen. Afaldu ondoren, eztarriak urratu arte aritu ziren euskal kantak abesten.

Oporretan, blog bidez

Orain udako oporretarako tartea hartu dute, baina harremana ez dute erabat etengo, horretarako baitute bloga, nonahi daudela elkarren berri eduki ahal izateko, www.trintxerpeneuskaraz.blogspot.com helbidean.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

deialdiak

Intxixu eta sorginen festaren bilera
OIARTZUN, Manuel Lekuona bibliotekan - 2009-01-10

deialdiak

Kale Ekintza
OIARTZUN, Aldeguna Elkartean - 2009-01-10

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa