
Kukai Dantza Konpainia Mexikoko Arte Eszenikoen Erakusketan ariko da
Kultura
'Hnuy illa...' eta 'Taupadak' lanak emango dituzte; Kepa Junkerak eta 'El florido pensilek' osatuko dute euskal ordezkaritza
erredakzioa
Kukai Dantza Konpainiak bere azken bi ikuskizunak emango ditu Mexikon datorren astean. Mexiko Hiriko Arte Eszenikoen III. Erakusketaren baitan lau emanaldi egingo dituzte Kukaikoek. Herriko taldearen azken bi lanak izango dira, hain zuzen, Mexikon ikusteko aukera izango direnak: Hnuy illa... eta Taupadak.
Mexiko Hiriko Arte Eszenikoen jaialdian Euskal Herria gonbidatu berezia izango da. Erakusketa azaroaren 1ean hasi zen, eta euskal plataforma eszenikoak, datorren astelehentik igandera bitartean, lau ikuskizun eskainiko ditu: Errenteria-Oreretako Kukai Dantza Konpainiak Tanttaka Teatroarekin elkarlanean egindako Hnuy illa...; Kukaik berak, Logela Multimedia taldearekin sortutako Taupadak; eta horrez gain, Tanttakaren El florido pensil antzezlanak eta Kepa Junkerak osatuko dute euskal eskaintza.
Lau emanaldi
Kukaiko partaideak hilaren 22an hartuko dute Mexikorako bidea, eta 30ean itzuliko dira. Hilaren 24an eta 25ean Hnuy illa... eemango dute, eta 26an eta 27an Taupadak.
Hnuy illa... Kukairen azken ikuskizuna da. Joseba Sarrionandiaren poemetan oinarritutako dantza ikuskizuna da, eta Euskal Herriko zenbait antzokitan eskaini ondoren, Ameriketara egingo du jauzia. Taupadak-ek badu esperientzia atzerrian, Valladoliden estreinatu zuten, eta iaz Kolonbian eman zuten Logela Multimediarekin elkarlanean eskainitako lan hau.
Ez da Kukai Dantza Konpainiak egiten duen lehen irteera, ezta gutxiagorik ere. Taldea 2001ean sortu zenetik Argetinan; Txilen; Uruguain; Venezuelan; Kolonbian edo AEBetan izan da, besteak beste.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
deialdiak
Trintxerpeko liburutegiaren udako ordutegia
PASAIA, - 2009-07-01
Musika
Udako kontzertua
OIARTZUN, Herri Musikaren Txokoan - 2009-07-04
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.