Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2009ko uztailak 4, Larunbata

Harpidetu zaitez!

Kukai Dantza Konpainia «gustura» itzuli dira Mexikon izandako harrerarekin; 'Hnuy illa...' eta 'Taupadak' ikuskizunek arrakasta itzela izan zuten, eta zenbait programatzaileren interesa piztu zuten

Mexikon, eman eta jaso

erredakzioa

Kukai Dantza Konpainia arrakasta handia lortuta itzuli da Mexikotik. Herriko dantza konpainiak bere azken bi ikuskizunak eman ditu Mexiko Hiriko III. Arte Eszenikoen Erakustaldian: Hnuy illa... eta Taupadak.

Bi ikuskizunek harrera beroa izan zuten ikusle mexikarren artean, baita Kukairen jarduna ikustera joan ziren Amerikako beste herrialdetako programatzaileen eta zenbait jaialdiren antolatzaileen artean ere. Kukairen azken lanak Mexikoko, Brasilgo, Argentinako edo Peruko programatzaileen interesa piztu zuen. Guztiek ikuskizunaren kalitatea, orijinaltasuna eta hunkigarritasuna nabarmendu zuten.

Hnuy illa... hilaren 25ean eta 26an eman zuen Kukaik Teatro de la Ciudad Mexiko hiriko antzoki ikusgarrian. Hilaren 27an eta 28an, berriz, Bellas Arteseko Zumardi ezagunean Taupadak eman zuen. Bertan bildutako ikusleek, gazteak gehienak, indarrez txalotu zuten herriko taldearen lana.

Hurrengo zitak

Amerikako osteratxoak jarraipena izan dezake Kukairentzako, Mexikon izandako arrakasta dela eta. Orain, Euskal Herriko birarekin jarraituko dute. Hurrengo bi zitak honakoak izango dira. Datorren astean, Jorge Oteizaren jaiotzaren mendeurrena ospatzen ari direla eta, Burlatan (Nafarroa) Otehitzari Biraka ikuskizuna eemango dute. Urtarrilaren 10ean eta 11n, ordea, Donostiako Victoria Eugenia antzokian Hnuy illa... ikuskizuna emango dute. Sarrerak eskuragarri daude jada.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

Lege Informazioa