Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2009ko uztailak 4, Larunbata

Harpidetu zaitez!

Kukairen 'Hnuy illa'-k, Ikuslearen Saria jaso du Azpeitian

Kultura

600 euroko diru saria jasoko du herriko dantza konpainiak hilaren 21ean Azpeitiako udaletxean

A. maya

Kukai eta Tanttaka konpainiek, azaroaren 14ean, Hnuy illa ikuskizunarekin abiatu zituzten aurtengo Azpeitiako Antzerki Topaketak. Horrez geroztik, hamazazpi ikuskizun antzeztu dira Izarraitz pilotalekuan. Guztien artean ikusleek Kukai eta Tanttaka elkarlanean egindako Hnuy illa izan dela onena erabaki dute.

Horrenbestez, Kukai Dantza Konpainiak, abenduaren 21ean, Azpeitiako Udalak eskainitako sari hori jasoko du. Sariaren balio sinbolikoaz gain, 600 euroko diru saria izango du.

Kukaiko zuzendaria den Jon Maya pozik agertu da sari honen aurrean: «Atzo arratsaldean jakin genuen sariaren berri, eta beti ere poztekoa da ikuskizun baten bidea sari baten bidez apur bat gehiago finkatzea».

Ez da Kukairen ikuskizun batek sari bat eskuratzen duen lehenengo aldia. 2003. urtean 1937, gogoaren bidezidorretatik lanarekin Donostia Antzerki Saria jaso zuten, eta Max Sarietarako izendatuak ere izan ziren. Dena den, «sari hau ezberdina da. Guztiak ondo daude, baina erabakia ikusleek hartzen dutenean oraindik eta balio gehiago hartzen du sariak. Izan ere, kaleko jendeak, ikusle arruntak, erabaki du saria ematea, eta hori pozgarria da beti ere», dio Mayak.

Hnuy illa ikusteko hurrengo aukera etxetik gertu izango da. Urtarrilaren 10ean eta 11n Donostiako Victoria Eugenian izango da ikusgai, eta sarrerak dagoeneko salgai daude.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

Lege Informazioa