Edizio jarraia, Oarsoaldeko hitza Oarsoaldeko hitzako azken ordua. eu Fri, 04 Jul 2008 13:49:02 +0200 5 Edizio jarraia, Oarsoaldeko hitza http://www.oarsoaldekohitza.info/rss/logo.gif http://www.oarsoaldekohitza.info Manuel Intxauspe 'Txoko' presoa herrira ekarriko dute gaur http://www.oarsoaldekohitza.info/albisteak/8661/Manuel_Intxauspe_Txoko_presoa_herrira_ekarriko_dute_gaur.htm Manuel Intxauspe ’Txoko’ presoa herrira ekarriko dute gaur, bere aita Manuelen hileta elizkizunetan egon dadin. Atzo hil zen Intxausperen aita.
Txoko joan den azaroaren bukaeraz geroztik dago preso, 18/98 auzia dela eta. Abenduaren erdikaldean eman zuen epaia Espainiako Auzitegi Nazionalak: bederatzi urteko kartzela zigorra ezarri zioten Intxausperi, "erakunde terroristarekin kolaboratzea" egotzita.
Fri, 04 Jul 2008 13:11:11 +0200 Presoak
Bakailao Pintxoen Aste Nagusia egingo dute lehen aldiz astelehenetik aurrera http://www.oarsoaldekohitza.info/albisteak/8662/Bakailao_Pintxoen_Aste_Nagusia_egingo_dute_lehen_aldiz_astelehenetik_aurrera.htm Errenteria-Oreretako tabernariek ekimen aintzindaria jarriko dute martxan datorren astean: Bakailao Pintxoen Aste Nagusia. Herriko hamaika tabernek parte hartuko dute ekimenan, eta bakoitzak pintxo bana egingo du bakailaoa oinarritzat hartuta.
Astelehenetik hilaren 13ra arteko astean parte hartuko duten tabernen zerrenda honako hau da: Maite; Aikar ; Leku Zaharra; Kasikesi; Juli; La Cepa; Zuketz; Batzoki; Txikote; Buxan eta Lapiko.
Fri, 04 Jul 2008 13:49:02 +0200