Errenteria-orereta, Oarsoaldeko hitza http://www.oarsoaldekohitza.info hitzako albiste zerrenda errenteria-orereta eu Sun, 06 Jul 2008 00:14:08 +0200 60 Errenteria-orereta, Oarsoaldeko hitza http://www.oarsoaldekohitza.info/rss/logo.gif http://www.oarsoaldekohitza.info Donosti Cup-eko partidak etzi hasiko dira Fanderian eta Beraunen http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-05/p00002006/Donosti_Cup-eko_partidak_etzi_hasiko_dira_Fanderian_eta_Beraunen.htm Donosti Cup futbol txapelketaren 17. aldia etzi abiatuko da, eta hurrengo egunotan hainbat futbol partida ikus ahal izango dira Gipuzkoako futbol zelaietan. Errenteria-Oreretari dagokionez, Fanderiako eta Beraungo futbol zelaietan jokatuko dira Donosti Cup-eko partidak. 10:00etan hasi eta 20:00ak bitartean etengabe izango da Haur eta Gazte Mailako partidak ikusteko aukera. Errenteriako Kirol Patronatutik jakinarazi dutenez, partida guztiak ikusteko sarrera doan izango da. 200 talde baino gehiago Aurtengo Donosti Cup txapelketan munduko hainbat herrialdetako 200 talde baino gehiagok parte hartuko dute. Besteak beste, Frantzia; Espainia; Portugal; Israel; Senegal; Peru; Maroko eta Amerikako Estatu Batuetako jokalariak etorriko dira. Antolatzaileek 11 mailetan banatu dituzte parte hartzaileak (zazpi gizonezkoak eta lau emakumezkoak). Halaber, inoiz baino emakume gehiagok parte hartuko dute: 840. ... Sat, 05 Jul 2008 01:00:00 +0200 ERRENTERIA-ORERETA Emakumeen garapena bultzatzeko programa sarituko du Udalak http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-05/p00002007/Emakumeen_garapena_bultzatzeko_programa_sarituko_du_Udalak.htm Errenteriako Udaleko GizarteZerbitzuetarako Sailak Emakumea: topaketak eta parte-hartze soziala ekimena sortu zuen orain dela 25 urte. Urte hauetan guztietan lan handia egin dute, eta lan horregatik omenaldi bat egitea erabaki du Errenteriako Udalak. Hilaren 21ean, Madalen Egunaren bezperan, izango da omenaldia Reina aretoan. 12:00etan hasiko da ekitaldia, eta bertan Errenteriako Udalbatza osatzen duten alderdi politikoetako kideek programaren sortzaileak eta bultzatzaileak omenduko dituzte. 1.040 emakume Emakumea: topaketak eta parte-hartze soziala programaren barruan hamaika talde parte hartzen ari dira uneotan, guztira, 1.040 emakume. Ekimenaren 25. urteurrena ospatzeko urtean zehar ekitaldi gehiago egingo dituztela iragarri dute. Sat, 05 Jul 2008 01:00:00 +0200 ERRENTERIA-ORERETA Bakailao Pintxoen Aste Nagusia egingo dute lehen aldiz etzitik aurrera http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-05/p00002008/Bakailao_Pintxoen_Aste_Nagusia_egingo_dute_lehen_aldiz_etzitik_aurrera.htm Errenteria-Oreretako tabernariek ekimen aintzindaria jarriko dute martxan datorren astean: Bakailao Pintxoen Aste Nagusia. Herriko hamaika tabernek parte hartuko dute ekimenean, eta bakoitzak pintxo bana egingo du bakailaoa oinarritzat hartuta. Etzitik hilaren 13ra arteko astean parte hartuko duten tabernen zerrenda honako hau da: Maite; Aikar; Leku Zaharra; Kasikesi; Juli; La Cepa; Zuketz; Batzoki; Txikote; Buxan eta Lapiko. «Gipuzkoako Pintxo Lehiaketan herriko zenbait tabernari elkartu ginen. Maila ona genuela ikusi genuen, eta herrian aste honen antzeko zerbait antolatu behar zela erabaki genuen», azaldu zuen atzoko agerraldian La Cepa tabernako arduradunak. Herritarrentzako sariak Bakailao Pintxoen Aste Nagusian parte hartzen duten herritarrentzako hainbat sari prestatu dituzte antolatzaileek , besteak beste, bi lagunentzako 10 afari, Paterninako Upeldegiak bisitatzeko 50 bidai, dozenaka ardo botila eta San Ferminetako hainbat kamiseta. ... Sat, 05 Jul 2008 01:00:00 +0200 ERRENTERIA-ORERETA Joakin Etxeberria Oroitaldia finalerdietara iritsi da http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-05/p00003008/Joakin_Etxeberria_Oroitaldia_finalerdietara_iritsi_da.htm Joakin Etxeberria Pala Oroitaldiaren XV. aldia azkeneko txanpan sartu da. Aste honetan jokatu dira ligaxkako azken partidak, eta txapelketa bukatzeko finalerdiak eta finala besterik ez dira falta. Aste honetako partiden emaitzak honako hauek izan dira: larruzko pilotarekin jokaturiko partidan, Eskisabel-Moreno 35, Garikano-Etxeberria 27. Pala motzean, berriz, Altuna-Andonegi 40, Aierbe-Mena 35; Arrieta-Navarro 31, Antxin-Oiartzabal 40; Astigarraga-Otero 30, Aierbe-Mena 40. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, finalerdietarako partiden ordutegia zehaztu gabe dago oraindik. Hori bai, txapelketa guztian bezala Fanderiako pilotalekuan jokaturiko dira partidak. Sarrera doan izango da. Sat, 05 Jul 2008 01:00:00 +0200 ERRENTERIA-ORERETA Maria Lezoko tabernek jaietako ekimenak antolatu dituzte http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-05/p00003010/Maria_Lezoko_tabernek_jaietako_ekimenak_antolatu_dituzte.htm Maria Lezo kaleko lau tabernek madalenetarako egitaraua antolatu dute. Musika kontzertuak izango dira egitarauaren ardatza, baina bestelako jarduerak ere izango dira. Kale horretako Landare, Maiaritz, Aker eta Aratz tabernek antolatu dituzte hilaren 21etik 24ra egingo diren ekimenak. «Maria Lezo kalearen ingurua jaiaren beste gune bat izan dadila nahi dugu. Izan ere, azken urteetan toki gutxi batzutara murriztuz joan dira madalenetako jai-guneak. Adibidez, Xenpelar plazan egiten ziren ekimen asko ez dira egiten jada. Horregatik erabaki dugu kaleari bizitza ematea», azaldu du Aritz Maziziorrek, ekimenen antolatzaileetakoak. Aldi berean, Errenteriako Udalak «Niessen merkataritza gunera ekimenak bideratzen» dituela adierazi du Maziziorrek, «eta horren alternatiba izan nahi dugu». ... Sat, 05 Jul 2008 01:00:00 +0200 ERRENTERIA-ORERETA Abiaduraren erregea http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-04/p00002005/Abiaduraren_erregea.htm Eutsi gogor, bagoaz eta! Patxi Hoyosek gogor heldu dio bolanteari eta kopilotoaren beldur aurpegia ikusita animatzen hasi zaio. Izan ere, OARSOALDEKO HITZAn erredaktore izatea BMW M3 E30 autoan kopiloto lanetan joatea baino askoz errazagoa da! Jaizkibel magaleko bidezidorretan batera eta bestera gabiltza. Azeleradorea topera zapaldu, martxak etengabe aldatu eta, tarteka, tronpo batzuk egiten ditu Hoyosek. Kopilotoari tripak nahasten hasi zaizkio, baina Hoyosek lasai-lasai hitz egiten du hori guztia egiten duen bitartean: «30 urtetik gora daramatzat gidatzen eta ez dut inoiz afizioa galdu. Bolantearen aurrean jartzen naizenean gozatu egiten dut», azaldu du irribartsu herriko piloto famatuenak. Autoak gustuko dituen igeltseroa Patxi Hoyosek 53 urte ditu eta 21 urterekin hasi zen rallyetan parte hartzen. Hasiera-hasieratik, ordea, bere afiziorik handiena igeltsero lanarekin konpartitu behar izan du. ... Fri, 04 Jul 2008 01:00:00 +0200 ERRENTERIA-ORERETA Altzateko proiektua aztertuko dute gaurko Gobernu Batzordean http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-04/p00003001/Altzateko_proiektua_aztertuko_dute_gaurko_Gobernu_Batzordean.htm Errenteriako Udalak Ohiko Gobernu Batzordea egingo du gaur, 12:30etik aurrera. Bederatzi gai landuko dituzte batzordean, ia guztiak hirigintzari buruzkoak. Besteak beste, Altzateko proiektua izango dute hizpide. Errenteria-Orereta eta Lezo artean dagoen zonalde honetan hainbat etxebizitza aurreikusi dituzte, eta proiektuari oniritzia eman ala ez gaurko Batzordean eztabaidatuko dute. Gamongoa eta Alaberga Altzateko proiektuaz gain, Gamongoako 56 sektorea birzatitzeko proiektua eta Alabergako 7/04 zonaldearen urbanizazioa ere eztabaidagai izango dituzte gaurko batzordean. Fatxada konpontzeko eskaerak Herriko zenbait etxebizitzen fatxadak konpontzeko eskaerak ere aztertuko dituzte gaurkoan. Hain zuzen ere, fatxadak konpontzeko eskatu duten eraikinak honako hauek dira: Madalen kaleko 6. eta 7. zenbakiak. ... Fri, 04 Jul 2008 01:00:00 +0200 ERRENTERIA-ORERETA Versalles hotel berriko lanak datorren ostiralean bukatuko dituzte http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-04/p00003004/Versalles_hotel_berriko_lanak_datorren_ostiralean_bukatuko_dituzte.htm Versalles Hoteleko lanak datorren ostegunerako edo ostiralerako bukatuko dituzte. Halaxe jakinarazi dute hotel berriaren arduradunek: «Azken ikutuak ematen ari gara. Uneotan, dena hankaz gora dago, baina datorren aste bukaerarako prest izatea espero dugu». Versalles Hoteleko lanak oraindela hainbat hilabete hasi zituzten eta, azkenean, madalenak hasi aurretik bukatzea lortuko dute. Fri, 04 Jul 2008 01:00:00 +0200 ERRENTERIA-ORERETA Entzierrorik gabeko festak http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-03/p00002002/Entzierrorik_gabeko_festak.htm Zezenzaleak haserretzeko moduko erabakia hartu du Errenteriako Udalak. Aurtengo madalenetan ez da entzierrorik izango. Hainbat urtetako ohitura bertan behera utzi duen erabakia Juan Carlos Merino alkateak hartu du. Hori bai, Udaltzaingoaren txosten batean oinarritu da. Udaltzainen arabera, «entzierrotako segurtasuna bermatzea ezinezkoa da». Hainbeste urte eta gero, ordea, zergatik ezin da aurten entzierrotako segurtasuna bermatu? Erabaki honek Eusko Jaurlaritzak indarrean jarriko duen Zezen Ikuskizunetarako Legean du oinarria. «Lege hau oso zorrotza da, eta entzierro bat egiteko segurtasun neurri handiak eskatzen ditu. Antza, Udaltzaingoak neurri horiek guztiak betetzeko modurik ez dagoela jakinarazi dio alkateari, eta azken honek entzierroak bertan behera uzteko erabakia hartu du», azaldu du Joxe Mari Burgos Kultura zinegotziak. ... Thu, 03 Jul 2008 01:00:00 +0200 ERRENTERIA-ORERETA Gipuzkoako kalitate ziurtagiria jaso dute herriko bost komertziok http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-03/p00002004/Gipuzkoako_kalitate_ziurtagiria_jaso_dute_herriko_bost_komertziok.htm Gipuzkoako Merkataritza Elkarteak banatzen duen kalitate ziurtagiria jaso dute herriko bost komertziok. Dorronsoro Anaiak harategia (Martin Etxeberria, 7), Osina Ekodenda (San Sebastian, 15), Biju (Niessen Merkataritza Gunea, 3), Danzatoria (Niessen Merkataritza Gunea) eta LemonLulu arropa denda (Niessen Merkataritza Gunea) dira saria jaso duten bost komertzioak. 109 kalitate ziurtagiri eman dituzte Gipuzkoako Merkaritza Elkarteak 109 kalitate ziurtagiri eman ditu aurten herrialde guztian. Kalitate ziurtagiriak emateko hainbat ezaugarri hartzen dituzte kontuan, besteak beste, bezeroak jasotzen duen arreta, komertzioaren eskaintza eta instalakuntzen egokitasuna . Thu, 03 Jul 2008 01:00:00 +0200 ERRENTERIA-ORERETA Auto bat ikuskatu du Ertzaintzak Galtzaraborda etorbidean http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-03/p00002005/Auto_bat_ikuskatu_du_Ertzaintzak_Galtzaraborda_etorbidean.htm Galtzaraborda Etorbidea itxi egin zuen Ertzaintzak atzo goizean, bizpahiru orduz. Beraungo anbulatorioaren ondoan auto «susmagarri» bat aurkitu zuten, eta badaezpada inguruko kaleak ixtea erabaki zuten. Autoaren ikusketa egin ondoren, ordea, bertan «ezer arriskutsurik» ez zegoela ondorioztatu zuten, eta berriro ere Galtzarabordako Etorbidea zabaltzea erabaki zuten. Jendearen ikusmina Ertzaintzako kideak autoaren ikusketa egiten ari ziren bitartean, jende asko elkartu zen Beraungo anbulatorioaren inguruan. Egoera argitu zen arte, jendearen jakinmina eta ezinegona handia izan zen. Thu, 03 Jul 2008 01:00:00 +0200 ERRENTERIA-ORERETA Bizikletan biluzik ibiltzeagatik gizon bat atxilotu du Ertzaintzak http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-03/p00003001/Bizikletan_biluzik_ibiltzeagatik_gizon_bat_atxilotu_du_Ertzaintzak.htm Bizikletan biluzik ibiltzeagatik gizon bat atxilotu zuen Ertzaintzak herenegun gauean Errenteria-Oreretan. Antza, 50 urteko gizona haurrak jolasean ari ziren parke batetik pasatu zen, eta Ertzaintzako kideek janzteko eskatu zioten. Gizonak, ordea, ez zien jaramonik egin eta garrasika hasi zen. Horiek horrela, Ertzaintzako kideek biluzik zihoan 50 urteko gizona atxilotzea erabaki zuten. Bi salaketa jarri ondoren, aske utzi dute Komisaldegian egozten zaizkion karguen berri eman ondoren, atxilotuko gizona aske utzi zuen Ertzaintzak. Hori bai, exhibizionismoagatik eta ertzainei jaramon ez egiteagatik salaketa bana jarri zioten.Atxilotutako gizona Hendaiakoa dela jakinarazi du Ertzaintzak. Thu, 03 Jul 2008 01:00:00 +0200 ERRENTERIA-ORERETA Mugaritz jatetxearen diseinua saritu dute New Yorken http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-03/p00003002/Mugaritz_jatetxearen_diseinua_saritu_dute_New_Yorken.htm Andoni Luis Adurizen Mugaritz jatetxeak sariak pilatzen jarraitzen du. Oraingo honetan, New Yorkeko Art Directors Club Elkarteak Errenteria-Oreretako jatetxearen diseinua saritu du. Hain zuzen ere, Donostiako Laia diseinu estudioa izan da saria jaso duena. Laia estudioa Mugaritz jatetxearen diseinuaz arduratzen da, eta jatetxe honetarako egindako lanarengatik eman diote Art Directors Club-eko saria. Laia estudioak Mugaritz jatetxeko logotipoa, baxera, esku orriak eta eskutitzak diseinatu ditu, besteak beste. Bestalde, Andoni Luis Aduriz Mugaritzeko arduraduna Frantziako ADF sukaldaritza eskolan izan da egunotan zenbait eskola ematen. ADF eskola Alain Ducasse sukaldari ospetsuak gidatzen du, eta bertan Gogoeta eta sormena izeneko ikastaroa eman du Andoni Luis Adurizek. Thu, 03 Jul 2008 01:00:00 +0200 ERRENTERIA-ORERETA EATko beteranoek urrezko lau domina irabazi dituzte Espainiako Txapelketan http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-03/p00003004/EATko_beteranoek_urrezko_lau_domina_irabazi_dituzte_Espainiako_Txapelketan.htm Errenteria Atletismo Taldeko (EAT) kideek domina uzta ederra lortu zuten joan den asteburuan Gandian (Herrialde Katalanak) egin den Espainiako Beteranoen Txapelketan. Orotara, sei domina ekarri dituzte Valentzia aldetik Errenteria-Oreretara: lau urrezko domina, eta zilarrezko beste bi. Bereziki azpimarratzekoa da Ines Perezek egin zuen lana. Izan ere, hiru urrezko domina lortu zituen Perezek, 67 urteko atleta errenteriarrak, luzeera ertain eta motzeko probetan hain zuzen ere: 200 metrotan, 400 metrotan eta 800 metrotan onena izan zen Ines Perez. Laugarren urrezko domina Florencio Garciak lortu zuen, gizonezkoen 800 metrotan, 50 urteko kategorian. Bestalde, zilarrezko dominak Rafa Ferrerrek (400 metro hesietan, 50 urteko kategorian) eta Ines Perezek berak (100 metroetan) irabazi zituzten. Bestelako probetan ere hainbat ohorezko postu lortu zituzten EATkoek. ... Thu, 03 Jul 2008 01:00:00 +0200 ERRENTERIA-ORERETA Miguel Angel Quintanak egindako lanak ikusgai daude Udaleko webgunean http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-03/p00003009/Miguel_Angel_Quintanak_egindako_lanak_ikusgai_daude_Udaleko_webgunean.htm Miguel Angel Quintanak egindako filmeekin eta bestelako lanekin atal berezia sortu du Errenteriako Udalak bere webgunean, www.errenteria.net-en. Bertan, jaiotzez lezoarra den sortzailearen lan sorta aurkitu ahal izango da, tartean, dokumentalak eta filmak. Errenteriako Udaletik azaldu dute «ekimen honen helburua gure herriaren antzinako irudiak ikusi ahal izatea» dela, herriaren historiaren zati bat irudi bidez ezagutzeko. Argazki zalea eta zine sortzaile izateaz gain, Errenteriako Zineklubeko partaide izan zen Quintana, oraindik ere talde hau lanean hasi berria zenean. Gainera, Errenteria Hiria Zine Afizionatu Lehiaketako sustatzaileetakoa eta bultzatzaileetakoa izan zen. Emari oparoa Miguel Angel Quintana Dufour Lezon jai zen 1944an. Txikia zela Errenteria-Orereta joan zen bizitzera, eta Lasarten Quimen izeneko argazkilaritza estudioa jarri arte bizi izan zen Errenteria-Oreretan. ... Thu, 03 Jul 2008 01:00:00 +0200 ERRENTERIA-ORERETA Mantenimendu lanak egin ditu Udalak Lartzabalgo parkean http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-02/p00002006/Mantenimendu_lanak_egin_ditu_Udalak_Lartzabalgo_parkean.htm Lartzabal auzoko jaiak ospatu ziren iragan asteburuan. Eta, festen hasierarekin bat eginez, Udalak hainbat hiri mantenimendu lan bukatu zituen auzoan, Jesus Ofizialdegi Hiri Mantenimendurako zinegotziak ohar batean jakinarazi duenez. «Udal brigadetako langileek haurren jolas-gunea berritu dute, bankuak konpondu eta berriak jarri, barbakoa aldatu... Lan hauek guztiek, kaleko argien berriztatzearekin batera, Lartzabalgo parkea aisiarako gune bihurtu dute gero eta gehiago, bertako bizilagunen gozamenerako», azpimarratu duJesus Ofizialdegik. Parke honetan «laster» mahai berriak jarriko direla erantsi du Hiri Mantenimendurako zinegotziak, «une honetan Udaleko tailerretan konpontzen ari diren mahaiak». Eragindako kalteen salaketa Ofizialdegi pozik agertu da Lartzabalen egindako berritze lanekin. Baina, halaber, Hiri Mantenimendurako zinegotziak salatu du azpiegitura hauetan kalteak eragin dituztela ezezagunek, «haiek jarri eta gutxira». ... Wed, 02 Jul 2008 01:00:00 +0200 ERRENTERIA-ORERETA Udako ikastaroetarako izen-ematea, zabalik http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-02/p00003001/Udako_ikastaroetarako_izen-ematea_zabalik.htm Errenteriako Kirol Patronatuak jakinarazi duenez, hilaren 7tik 18ra arte antolatu dituen ikastaroetan izena emateko aukera zabalik dago oraindik. Udako ikastaroetan izena eman nahi duenak Galtzarabordako kiroldegira (943 449 690) edo Fanderiako igerilekuetara (943 344 423) deitu behar du aste honetan zehar. Ikastaroetan izena emateak 17 euro balio du ordu bakoitzeko, eta ordu erdiak, berriz, 11,50 euro. Eskaintza zabala Udako ikastaroetarako eskaintza zabala prestatu du Kirol Patronatuak. Hainbat jardueretan aritzeko aukera izango da, besteak beste, yoga, pilates, spining, sabel dantza, taichi, luzamenduak eta Box Tonic. Halaber, gazteenentzako gimnasia, break dance, karate eta igeriketa ikastaroak prestatu dituzte. Jarduera guztiak Galtzarabordako eta Fanderiako kirol instalakuntzetan izango dira. ... Wed, 02 Jul 2008 01:00:00 +0200 ERRENTERIA-ORERETA Grossberger irakaslearekin ahots teknika landuko du Landarbasok http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-02/p00003002/Grossberger_irakaslearekin_ahots_teknika_landuko_du_Landarbasok.htm Etzi iritsiko da Dina Grossberger irakaslea Belgikatik Errenteria-Oreretara, Landarbaso Abesbatzarekin ahots teknika lantzera. Larunbata eta igandea aprobetxatuko dituzte lan hori gauzatzeko. Ahotsetan banatuta landuko dute ahots teknika Landarbasokoek Grossbergerekin, eta larunbat arratsaldean irakasle belgikarraren agindupean egingo dute asteroko entsegua. Bigarren aldia da Grossberger Errenteria-Oreretara etortzen dela Landarbasorekin lan egitera eta, aurreko aldian bezalaxe, probetxu handiko tailerra izango dela espero dute Landarbasokoek. Izen eta ibilbide handiko mezzo-sopranoa Vienan egin zituen ikasketak Dina Grossberger mezzo-sopranoak eta, ikasle garaian, Arnold Schoenberg Abesbatzan kantatu zuen. Ikasketak bukatu ondoren, Belgikara joan zen, bakarlari ibilbidea hasteko. ... Wed, 02 Jul 2008 01:00:00 +0200 ERRENTERIA-ORERETA Kultur Sustapen Taldea bigarren izan da Eibarko eta Azkoitiko txapelketetan http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-02/p00003009/Kultur_Sustapen_Taldea_bigarren_izan_da_Eibarko_eta_Azkoitiko_txapelketetan.htm Herriko Kultur Sustapen Taldearen uztak ez du atsedenik xakean. Izan ere, herriko xakelariak txapeldunorde izan ziren Eibarko eta Azkoitiko xake txapelketetan iragan asteburuan. Eibarko lehiaketa larunbatean jokatu zen (Jose Mari Kruzeta XXIV. Oroitaldia izenekoa), denera, 18 talderen parte-hartzearekin. Taldeen arteko liga baten ondotik, Txus Agirretxek, Mikel Alvaradok eta Jose Ramon Rosek osaturiko Kultur Sustapen Taldea bigarren gelditu zen, Grosen atzetik eta Gasteizko San Viatorren aurretik. Gros talde txapeldunak 59,5 puntu lortu zituen, Kultur Sustapen Taldeak 58,5 puntu, eta San Viatorrek 49 puntu. Kultur Sustapen Taldeak bigarren postua lortzeaz gain, taldeko kide Txus Agirretxek eta Jose Ramon Rosek jokalari onenaren sariak irabazi zituzten haien xake taulatan. Azkoitin ere bigarren ... Wed, 02 Jul 2008 01:00:00 +0200 ERRENTERIA-ORERETA 36 etxebizitza egingo dituzte Resurreccion Maria de Azkue kalean http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-02/p00003010/36_etxebizitza_egingo_dituzte_Resurreccion_Maria_de_Azkue_kalean.htm Agustinetan hainbat etxebitza berri egiten ari dira azkenaldian. Populazio aldetik auzoa nabarmen handitzen ari da, eta handitzen jarraituko duela aurreikusten dute. Izan ere, Nasipa eraikin enpresak salmenta libreko 36 etxebizitza egingo ditu Agustinak auzoko Resurreccion Maria de Azkue kalean. Eusko Treneko trenbidearen gaineko aldean dauden etxebizitza horiek bi urte barru bukatuko dituztela jakinarazi dute enpresako arduradunek. Agustinetako etxebizitza berri horien inguruko informazio gehiago nahi duenak Xenpelar kalean Nasipa eraikin enpresak duen egoitzan eskura dezake. Bertan, etxebizitza berrien maketak eta gainontzeko xehetasunak ikus daitezke. Maria Lezon ere bai Resurreccion Maria de Azkuekoa ez da Nasipa eraikuntza enpresak Errenteria-Oreretan martxan duen proiektu bakarra. ... Wed, 02 Jul 2008 01:00:00 +0200 ERRENTERIA-ORERETA Aiako Harria, oraindik gertuago http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-02/p00008024/Aiako_Harria_oraindik_gertuago.htm Aiako Harria Parke Naturala Oarsoaldeko gune polit eta atseginetako bat da. Eskualdeko jende askok, ordea ez du oraindik ezagutzen. Hori dela eta, mendira joateko batere ohiturarik ez duten herritarrentzako erakusketa antolatu du Urdaburu Mendizale Elkarteak. Xenpelar Etxean jarri duten erakusketari esker, Errenteria-Oreretatik atera gabe ezagutu daiteke Aiako Harria. PArke Naturalari buruzko datu eta xehetasun guztiak eskura daitezke bertan, eta baita hainbat argazki ikusi ere. Igandera bitartean, 17:00etatik 20:00etara izango da erakusketa ikusgai. Nolanahi ere, Urdaburu Mendizale Elkartetik azaldu dutenez, Xenpelar Etxetik elkartearen egoitzara eramango dute erakusketa. Bertan, hil honen bukaera arte mantenduko dute . Halaber, Urdaburu Mendizale Elkarteak hilabetero kaleratzen duen Gure Artean aldizkaria Aiako Harriari buruzko ale monografikoa izango da hilabete honetan. Parke Naturalari buruzko argazkiak, Aiako Harria bisitatu duten mendizaleen pasarteak eta bestelako datuak irakurri ahal izango dira hilabete honetako Gure Artean aldizkarian. ... Wed, 02 Jul 2008 01:00:00 +0200 ERRENTERIA-ORERETA 'Metro koadro bat' ikuskizuna Azpeitian ikusgai izango da http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-01/p00002002/Metro_koadro_bat_ikuskizuna_Azpeitian_ikusgai_izango_da.htm Igande honetan Mikelazulo Kultur Elkarteak eta Mugakgainditzen Taldeak elkarlanean prestatutako ikuskizuna Azpeitian eskainiko dute: Metro koadro bat. Azpeitiko Udalak antolatuta Betharra Aretoan eskainiko da ikuskizuna, 19:00etan. Metro koadro bat proiektuak diziplina ezberdinetan diharduten kideek abiatu zuten, eta 2008ko maiatzean Mikelazulok antolatutako VIII. Poesiaren Astean eskaini zuten lehenengoz. Besteak beste, poesia, musika, dantza garaikidea, irudia eta arte plastikoa uztartzen dira ikuskizun honetan. Herrian hasi zuten bidea, Euskal Herriko zenbait herritan zabaltzen hasi dira orain. Sortzaileen esanetan honako gogoeta hartu dute abiapuntutzat: ezin badut mundua aldatu, metro koadro bat aldatuko dut eta ezin badut metro koadro hori aldatu, metro koadro horretako momentu bat aldatuko dut. «Oholtza gainean partaide bakoitzaren metro koadro perfektua nolakoa den erakusten da. Baina funtsean, publikoari bere metro koadro perfektua osatzen saia daitezela egiten diogu gonbita», azaldu dute. ... Tue, 01 Jul 2008 01:00:00 +0200 ERRENTERIA-ORERETA Aurtengo jaialdia «luzaroan gogoratuko» dela azaldu dute Ereintzako kideek http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-01/p00002007/Aurtengo_jaialdia_luzaroan_gogoratuko_dela_azaldu_dute_Ereintzako_kideek.htm Herenegun bukatu zen Errenteria Dantzan jaialdia Barcelona Rhythmin Tap klake dantza konpainiaren emanaldiarekin. Ereintza Dantza Taldearen 50. urteurreneko azken emanaldia izan zen. Urterreurrena ospatzeko antolatu dituzten ekimenekin «oso gustura» gelditu dira Ereintzakoak, eta balantze «positiboa» egin dute. 220 lagun inguru bildu ziren Errenteria Hiria Kulturgunean Guillem Alonso, koreografo eta dantzari ezagunak zuzentzen duen konpainiaren ikuskizuna ikusteko. «Talde kataluniarrak eskainitako saioa ikusgarria izan zen», azaldu dute Ereintza Dantza Taldeko kideek. «Duela lau urte hasi ginen dantza estilo ezberdinetako taldeak herrira ekartzen, errenteriarren dantzarekiko ikuspegia zabaltzeko asmoz. Eta, orain arte asmatzen ari garela uste dut. Jende oso gustura irten ohi da, baita aurtengoan ere», azaldu du Juantxo Maya Ereintza Dantza Taldeko presidenteak. ... Tue, 01 Jul 2008 01:00:00 +0200 ERRENTERIA-ORERETA Etxeberria Oroitaldiko hainbat partida jokatuko dira aste honetan http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-01/p00003001/Etxeberria_Oroitaldiko_hainbat_partida_jokatuko_dira_aste_honetan.htm Joxean Etxeberria XV. Pala Oroitaldiko hainbat partida jokatuko dira aste honetan Fanderia pilotalekuan. Gaur , bihar eta etzi jokatuko dira norgehiagokak. Gaurko partidan, Altuna-Andonegi eta Aierbe-Mena izango dira aurrez aurre. Bihar, berriz, Eskisabel-Moreno eta Garikano-Etxeberria neurtuko dira. Etzi, azkenik, Garcia-Otero eta Aierbe-Mena bikoteen artekoa jokatuko da. Joxean Etxeberria Oroitaldiko partidak ikusteko sarrera doan da, eta EPLEk ikustera joateko deia egin die herriko pilotazaleei. Ohikoa den bezala, Zuloaga Oroitaldikoen ondoren jokatuko dira partidak, nahiz eta gaurkoa geroago hasiko den, 21:15ean. Joan den asteko emaitzak Joxean Etxeberria Oroitaldiko joan den asteko emaitzak honako hauek dira: Egiguren-Koldo 18, Lopez-Aizpurua 35; Eskisabel Moreno-35, Elortza-Amiano 27; Egiguren Koldo 17, Auzmendi-Edorta 35; Elorza-Amiano 22, Garikano-Etxeberria 35. Partida hauek guztiak larruzko pilotarekin jokatu ziren. ... Tue, 01 Jul 2008 01:00:00 +0200 ERRENTERIA-ORERETA Udal Liburutegiko ordutegia aldatuko dute gaurtik aurrera http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-01/p00003009/Udal_Liburutegiko_ordutegia_aldatuko_dute_gaurtik_aurrera.htm Errenteria-Oreretako Udal Liburutegiak ordutegi berria izango du gaurtik aurrera. Liburutegiko arduradunek jakinarazi dutenez, uztaileko eta abuztuko ordutegia honako hau izango da: 08:00etatik 14:30era. Hurrengo bi hilabeteetan, beraz, arratsaldez itxita izango da Madalen kalean dagoen Udal Liburutegia. Udako ordutegia indarrean jartzearekin batera, liburuak maileguan hartzeko baldintzak ere aldatuko dira. Hurrengo bi hilabeteetan bazkide bakoitzak sei liburu hartu ahal izango ditu. Itzultzeko epea, berriz, aldez aurretik eskatuta, 30 egunekoa izango da. Bideo eta musika maileguek, azkenik, lehengo baldintza berak mantenduko dituzte. Aipaturiko aldaketa hauek abuztuaren bukaera artekoak izango dira. Irailaren 1etik aurrera neguko ordutegira itzuliko da Udal Liburutegia. ... Tue, 01 Jul 2008 01:00:00 +0200 ERRENTERIA-ORERETA Galiziako Astea «jendetsua eta interesgarria» izan dela adierazi dute antolatzaileek http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-01/p00003010/Galiziako_Astea_jendetsua_eta_interesgarria_izan_dela_adierazi_dute_antolatzaileek.htm Herenegun bukatu zen Galiziako Astearen XIX. aldia, eta antolatzaileek balorazio positiboa egin dute. Xose Antonio Vilaboa Barreiro antolakuntzako kidearen esanetan, «aurtengo ekitaldiak jendetsuak eta interesgarriak izan dira». Joan den asteartean abiatu zen Galiziako Astea. Egun horretan, Estadea aldizkariaren aurkezpena egin zuten. Ondorengo bi egunetan, berriz, Jorge Coira eta Xose Estevezen hitzaldiak izan ziren. «Eurokopako partidak direla -eta iaz baino jende gutxiago etorri zen hitzaldietara, baina ez dut uste kexatzeko moduan gaudenik. Xose Estevezek, esate baterako, makina bat lagun bildu zituen». Zumardiko postua Urtero legez, ostiraletik igandera, Galiziako gastronomiari eskainitako postua jarri zuten antolatzaileek Gamon Zumardian. «Galiziako ohiko jakiak eta edariak dastatzeko aukera eman dugu, eta ehunka lagun pasatu dira bertatik. Larunbatekoa eta igandekoa, batez ere, oso egun jendetsuak izan ziren», azaldu du Xose Antonio Vilaboak. ... Tue, 01 Jul 2008 01:00:00 +0200 ERRENTERIA-ORERETA «Dantzan hasterakoan genuen ametsa gauzatu dugu» http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-06-29/p00002014/Dantzan_hasterakoan_genuen_ametsa_gauzatu_dugu.htm Eneko Gilek (Errenteria-Orereta, 1985) eta Nerea Vesgak (Errenteria-Orereta, 1982) joan zen astean Euskal Herriko Dantza Solte Txapelketa irabazi zuten Seguran. Hala ere, poza ez zaie pasa oraindik, eta luzaroan iraungo die ziur aski. Izan ere, lan asko egin behar izan dute horraino heltzeko. Postu on asko lortuak zarete, eta azkenean lortu duzue txapela. Pozik egongo zarete, ezta? Eneko Gil: Bai, oso. Azken bi urtetan bigarren postuan sailkatu gara, eta aurretik hirugarren ere izan ginen. Azkenean lortu dugu. Bigarren postutik lehenengora. Zertan nabaritu duzue aldaketa? Nerea Vesga: Koska bat gehiago da, baina koska hori igotzeko esfortzu handia egin behar izan dugu. Jendearen aitortza handiagoa da, eta izena ere hartzen da. Gil: Hala da, urte asko behar izan ditugu. Orain, komunikabideen trataera askoz ere handiagoa da. Bigarren sailkatuta inor gutxi gogoratzen da zutaz. ... Sun, 29 Jun 2008 01:00:00 +0200 ERRENTERIA-ORERETA 'Eskola Ibiltarian' parte hartzeko deia egin dute Gaztetxeko kideek http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-06-28/p00002005/Eskola_Ibiltarian_parte_hartzeko_deia_egin_dute_Gaztetxeko_kideek.htm Oreretako Gaztetxeko kideek Eskola Ibiltaria ekimenean parte hartzeko deia egin dute. Aurtengo ekitaldian Bergaratik Azpeitiara arteko ibilbidea egingo dute parte hartzaileek, uztailaren 3tik 5era. Ardatz gisa bi gai izango ditu ekitaldiak: batetik, Euskal Herria eta negoziaketa prozesuak, eta, bestetik, AHTaren eragina. Eskola Ibiltaria ekimena orain dela zortzi urte jaio zen, Ikasle Abertzaleak taldeak bultzatuta. Sat, 28 Jun 2008 01:00:00 +0200 ERRENTERIA-ORERETA Hurrengo zortzi hilabeteetan ez dute herrian telefonia mugikorreko antenarik jarriko http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-06-28/p00002009/Hurrengo_zortzi_hilabeteetan_ez_dute_herrian_telefonia_mugikorreko_antenarik_jarriko.htm Telefonia mugikorreko antenen auzia konpontzeko lehen urratsa eman zuten atzo Errenteriako Udalbatza osatzen duten alderdiek. Hain zuzen ere, hurrengo zortzi hilabeteetan herrian telefonia mugikorreko antenarik ez jartzeko proposatzen zuen mozioa onartu zuten. Koldo Mitxelena Ikastetxeko Gurasoen Elkarteak (AMPA) aurkeztu zuen mozioa Udalean, eta EAE-ANV eta Ezker Batua-Berdeak alderdien babesa izan zuen. Gainontzeko alderdiak, berriz, (PSE-EE, EAJ, EA eta PP) abstenitu egin ziren. AMPAk aurkeztutako mozioak bi puntu zituen. Lehenengoan, «telefonia mugikorreko antenen instalakuntza zortzi hilabetez atzeratzeko» eskatu zuten. Bigarrenean, berriz, «telefonia mugikorreko antenei buruzko ordenantza bat egiteko» proposatu zioten Errenteriako Udalari. Bigarren puntuari dagokionez, telefonia mugikorreko ordenantza bidean dela azpimarratu zuen Juan Carlos Merino alkateak. «Telefonia mugikorreko ordenantza berria oso aurreratua dago, eta Hirigintza Batzordean eztabaidatu ondoren, aurki aurkeztu ahal izango dugula uste dugu», azaldu zuen Merinok. ... Sat, 28 Jun 2008 01:00:00 +0200 ERRENTERIA-ORERETA Udal Eskola Kontseiluaren funtzionamendua salatu dute ezker abertzaleko zinegotziek http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-06-27/p00003010/Udal_Eskola_Kontseiluaren_funtzionamendua_salatu_dute_ezker_abertzaleko_zinegotziek.htm 2007-2008 ikasturtea bukatu berri da eta Udal Eskola Kontseiluak ez du bilera bakar bat egin. Halaxe salatu zuten atzo ezker abertzaleko Xanti Angulo eta Itsasne Alvarez zinegotziek. «Hezkuntza Batzordearen hainbat bileretan gai hau mahai gainera ekarri dugu, baina ez dute ezer ere egin», salatu zuen Xanti Angulok. Aurtengo bilera gabezia, ordea, ez da berria izan. Udal Eskola Kontseiluak bost urte daramatza bilerarik egin gabe. Anguloren esanetan, «herriko eskola komunitate guztiek Udalaren hezkuntza politikan parte hartzeko helburua finkatzen dute Eskola Kontseiluaren estatutuek. Beraz, uneotan Udal Gobernu taldea herritarren partehartzea ukatzen ari dela esan daiteke». Bost urte bilerarik gabe Udal Eskola Kontseilua azken bost urteetan bildu ez den arren, denbora honetan guztian Udalak Kontseiluari diru kopuru bat esleitu diola salatu dute ezker abertzaleko zinegotziek. «Azken bost urte hauetan 203.375 euro gastatu dituzte. Kontseiluaren estatutuetan argi esaten da Udalak emandako dirua berak kudeatuko duela, baina Kontseilua ez bada bildu, eta, ondorioz, aurrekontuak eta gastuak ez baditu ontzat eman, norbait ari da ezkutuan Kontseiluaren funtzioak betetzen». ... Fri, 27 Jun 2008 01:00:00 +0200 ERRENTERIA-ORERETA 'Jotaikea' pieza, Mikelazulon http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-06-27/p00003009/Jotaikea_pieza_Mikelazulon.htm Piezak ekimenaren barruan, JOTAIKEA sormen lan kolektiboa ikus ahal izango da gaur Mikelazuko Kultur Elkartean, 22:00etatik aurrera. Allende Arnaizen proposamenean oinarritzen da Jotaikea ikuskizuna. Lan honi buruzko informazio gehiago www.jo-ta.ikea.blogspot.com webgunean eskura daiteke. Jotaikea, ordea, ez da gaurko ikuskizun bakarra izango. Idoia Beratarbidek eta Maria de Bernardok 2020 hari biraka sormen jolasa aurkeztuko dute. Halaber, Pette Etxebarriarren bideo artistikoen proiekzioa ikus ahal izango da. Gaurko emanaldia ikusteko sarrera doan da, eta antolatzaileek ikustera joateko deia egin dute. Piezak proeiktua 2006ko irailean abiatu zen. Antolatzaileen esanetan, «saio esperimentalak jendaurrean erakutsi eta zuzeneko esperimentuei bidea ematea da proiektuaren helburu nagusia». ... Fri, 27 Jun 2008 01:00:00 +0200 ERRENTERIA-ORERETA Kalderete Lehiaketa antolatu dute madalenetarako http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-06-27/p00003007/Kalderete_Lehiaketa_antolatu_dute_madalenetarako.htm Kalderete Lehiaketa antolatu du Txosna Batzordeak madalenetarako. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, Koadrilen Egunean izango da lehiaketa, eta izen-ematea zabalik dago dagoeneko. Lehiaketan izena eman nahi dutenek Arkaitza eta Sindikato tabernetan egin dezakete. «20 pertsonetako taldeak egingo ditugu eta talde bakoitzak kalderete bat egin beharko du. Ondoren, kalderete guztiak konpartituko ditugu», azaldu dute antolakuntzatik. Ekitaldi gehiago Kalderete Lehiaketaz gain, askoz ere ekitaldi gehiago antolatuko ditu Txosna Batzordeak. «Datozen asteetan jakinaraziko dugu egitaraua, baina zabala eta anitza izango dela aurreratu dezakegu», azpimarratu dute. Fri, 27 Jun 2008 01:00:00 +0200 ERRENTERIA-ORERETA