Lezo, Oarsoaldeko hitza http://www.oarsoaldekohitza.info hitzako albiste zerrenda lezo eu Fri, 10 Oct 2008 00:01:43 +0200 60 Lezo, Oarsoaldeko hitza http://www.oarsoaldekohitza.info/rss/logo.gif http://www.oarsoaldekohitza.info Mańontzi Bertso Eskolak ikasturte berriari ekin dio http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-10-10/p00006002/Mańontzi_Bertso_Eskolak_ikasturte_berriari_ekin_dio.htm Mańontzi Bertso Eskolak ekin dio ikasturte berriari Santakrutz Jaien ondoren. Bertso eskolan izena eman nahi dutenek Tińelu Elkartetik pasatu behar dute ostiraletan 21:00etatik aurrera, edo elkartean bertan izena eta telefonoa utzi; gero bertso eskolako kideak jarriko dira harekin harremanetan. «Lehenego afaldu egiten dugu eta gero eskolari ekiten diogu», adierazi du Asier Salaberria Mańontzi Bertso Eskolako kideak. «Eskolak banatu egiten ditugu egutegi baten baitan. Afaria eta eskola egiten ditugunez, bi pertsona arduratzen dira astero bi kontu horiek prestatzeaz. Batek afaria egiten du eta besteak eskola prestatu». Iaz ez zutenez irakaslerik izan, aipatu bezala, eskolako kideen artean aritu izan dira irakasle lanetan. Aurten, ordea, oraindik ere funtzionamendua nolakoa izango den zehaztu gabe daukaten arren, irakaslea izatea aurreikusten dute. ... Fri, 10 Oct 2008 01:00:00 +0200 LEZO Altzate Auzo Elkarteak galdeketa egingo du harrera etxearen gaiarekin http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-10-10/p00006007/Altzate_Auzo_Elkarteak_galdeketa_egingo_du_harrera_etxearen_gaiarekin.htm Altzate Auzo Elkarteak galdeketa egingo du Tomas Garbizu kaleko 22 eta 23 zenbakietako lokalen auziaren inguruan. Auzotarrei Udalak egindako proposamenarekin bat egiten duten, edo epaitegietan zabaldutako bide zibilari babesa emateko prest dauden galdetuko diete. Adin txikikoen harrera etxea aurrerago Campsan eraikiko diren babestutako etxeen azpialdeko lokal batera mugitzea da Udalaren proposamena. Epaitegietan zabaldutako bide zibilarekin jarraitzea, ordea, 22 eta 23 zenbakietako lokalen azpialdeko garajeen jabeen proposamena da. Bi proposamenen artean, bizilagunek zein hobesten duten jakiteko erabiliko dute galdeketa eta astelehenean, hilaren 13an, Udalari emaitzaren berri emango diote. Auzo elkartetik bi urte daramatzate esanez «iruzur urbanistikoa» egin dela bi lokal horiekin. «Iruzur urbanistikoa» behin eta berriz salatzeaz gain, bi auzibide zabaldu ditu elkarteak: alde batetik, bide administratiboa zabaldu zuen, Udalak adin txikikoen harrera etxea zabaltzeko lizentzia eman izana ez dela legezkoa uste baitute. Bestetik, garajeetako jabeek bide zibilia zabaldu zuten, argudiatuz 22 eta 23 zenbakietako lokalek ez dutela bertan inor bizitzeko beharrezkoa den lizentziarik. ... Fri, 10 Oct 2008 01:00:00 +0200 LEZO Markesane hizpide, gaur http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-10-09/p00004001/Markesane_hizpide_gaur.htm Markesane edo Lezo Handia Zuhaiztiaren egoera nolakoa den aztertzeko bilera bat deitu du Udalak gaurko. Euskara eta Kultura Aretoan egingo dute, 20:00etan. Inguruko bizilagunek agertutako kezka aintzat hartuta deitu du bilera Udalak. «Bizilagunek diote ingurua zikina dagoela eta zainketa lanak egin behar direla, besteak beste», agertu du Jon Legorburu Obra eta Kultura zinegotziak, gainerako herritar guztiak bilerara gonbidatzearekin batera. Thu, 09 Oct 2008 01:00:00 +0200 LEZO Udalak harrera etxea aurrerago lekuz aldatzeko proposamena egin du http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-10-09/p00004006/Udalak_harrera_etxea_aurrerago_lekuz_aldatzeko_proposamena_egin_du.htm Gipuzkoako Foru Aldundiak aurki zabalduko du Altamira auzoko Tomas Garbizu kaleko 22 eta 23 zenbakietan adin txikiko harrera etxea. Egoera hori ikusita eta harrera etxeak auzotarrengan sortu duen kezka aintzat hartuta, Udalak proposamen bat egin die bizilagunei: Campsako eremuan eraikiko dituzten babestutako etxeen azpialdeko lokaletako batera aldatzea adin txikikoen harrera etxea. Campsako eremuko etxeak eraiki bitartean Tomas Garbizu kaleko 22 eta 23 zenbakietan jarraituko luke harrera etxeak. Proposamen hori onartu, edo besteren bat mahai gainean jartzeko, hilaren 13a jarri die epe muga Udalak bizilagunei. Azken urtetan bizilagunek hainbat kexa helarazi dituzte bai komunikabideetara, bai Udalera, baita Foru Aldundira ere. Auzotarrek argudiatu dute bi lokal horiek merkataritza erabilerarako izan behar dutela, Arau Ordezkatzaileetan zehaztu zen bezala. Horrez gain, auzoarentzako denda baten beharra aldarrikatu dute eta bi lokal horiek horretarako aproposak direla esan. ... Thu, 09 Oct 2008 01:00:00 +0200 LEZO Gaur izango da Euskal Estatistika Erakundeari buruzko ikastaroa http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-10-08/p00004001/Gaur_izango_da_Euskal_Estatistika_Erakundeari_buruzko_ikastaroa.htm Andreone Udal Liburutegian dagoen KZguneak, gaur Eustati, Euskal Estatistika Erakundeari, buruzko ikastaroa emango dute. 09:00etan hasi eta 11:00etan bukatuko da. Horrez gain, KZguneko arduradunek jakitera eman dute gazteleraz eskainiko dutela eskola eta ikastaldian izena emateko aukera badagoela. Bihar, 'Sinadura elektronikoa' KZguneak ikastaro asko eskainiko ditu aste honetan zehar eta bihar eta etzi ere ikastaldiak izango dira. Bihar, 09:00etatik 11:00ak bitartean Sinadura elektronikoa-ri buruzo azalpenak emango dituzte KZgunean. Izena emateko aukera dagoela oraindik eta euskaraz izango dela adierazi dute. Etzi, berriz, perretxiko eta onddoen mundua sarean ezagutzeko aukera eskainiko dute KZgunean; izan ere, Mikologia Iberdrola izeneko ikastaldia emango baitute. 11:00etan hasi eta 13:00etan bukatuko da eskola. Gazteleraz emango dutela zehaztu dute arduradunek, baita lekua badagoela ere. ... Wed, 08 Oct 2008 01:00:00 +0200 LEZO Eskolatik, ludotekara http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-10-08/p00004005/Eskolatik_ludotekara.htm Aste honetan bertan ekin dio ludotekak zerbitzu berria eskaintzeari: ludotekan izena emanda dauden haurrak eskolatik hartu eta lokalera eramaten dituzte begiraleek. Ludotekan zerbitzu berri hori eskaintzen hasi izanaren arrazoia, guraso askok ez duela eskolara haurra garaiz jasotzera iristeko aukerarik da. Etxean bakarrik egon beharrean, herriko ludotekara gerturatzeko aukera dute herriko txikienek. Era berean, gurasoei lasaitasuna emango die haurra nork jaso lotzen ez dutelako ibili behar. Hein berean, aisialdi denbora euskaraz egiteko aukera eskaintzen zaie haurrei. Dena den, ludoteka zerbitzuak 45 haurrentzako lekua du soilik. Beraz, 45 haur horietako batzuk jasoko dituzte eskolatik, beste askok eta askok beren kabuz moldatu beharko dute edo beste zaintzaile batekin konpondu, sarritan aiton-amonak izaten direnak. ... Wed, 08 Oct 2008 01:00:00 +0200 LEZO Nongoa da 'Agur Jaunak'? http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-10-08/p00008023/Nongoa_da_Agur_Jaunak.htm Rafa Bandres kazetariak 1999. urteko maiatzeko Lezo aldizkarian jaso zuen Agur jaunak kantua Lezoko Jaizkibel hiribidean zegoen Oarso-Ibaia jatetxean jaio zela. Bandresek, 1980. urtean Jose Luis Ansorena kazetariak El Diario Vasco egunkarian argitaratutako artikulu batean oinarrituta konfirmatu zuen hori. Bandresen esanetan, Zabaleta sendiaren Oarso-Ibaia jatetxea Jaizkibel hiribidearen 1 zenbakian zegoen, eta bertan ohikoa zen tertuliak egitea. 1882an, tertulia horietako batean, Antonio Peńa y Gońi idazlea zegoen Manuel Lekuona, Urtxalle, oiartzuarrarekin batera. Urtxallek Peńa y Gońiri kontatu zion Donibane Lohizunera joan zen batean deskubritu zuela abesti ospetsua. Antza denez, beste zenbait lagunekin bazkaltzen ari zela, gizon bat gerturatu zitzaion eta bere arreta eskatu ondoren, Agur Jaunak abesteari ekin zion. Urtxalle eta bere lagunak txunditurik utzi zituen abestiak, eta behin eta berriz errepikatzeko eskatu zioten lapurtarrari. ... Wed, 08 Oct 2008 01:00:00 +0200 LEZO Hilaren 24an hasiko da gastronomia lehiaketa http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-10-07/p00004003/Hilaren_24an_hasiko_da_gastronomia_lehiaketa.htm Guderen Omenezko V. Koadrilen Arteko Gastronomia Lehiaketa hilaren 24an hasiko da. Hasiera batean hilaren 17an hastekoa zen arren, antolatzaileek erabaki dute astebetez atzeratzea txapelketa. Horrez gain, gastronomia lehian izena emateko egindako bileran bost taldetako ordezkariak agertu zirela eman dute jakitera antolatzaileek. Bost taldek izena emateaz gain, parte-hartzaile berria ere izango dela aurreratu dute; izan ere,Mańontzi Bertso eskolak hartuko baitu parte. Iaz, estraperloa garaile Iazko gastronomia lehiaketan estraperloaren gaia jorratu zuen taldeak eskuratu zuen lehen saria. Epaimahaikideen saria eskuratzeaz gain, afariak dastatzera joan zirenen saria ere lortu zuen. Txapelketako bigarren afaria izan zen eta mugaren bi aldeetako jakiak aurkeztu zituen talde irabazleak. ... Tue, 07 Oct 2008 01:00:00 +0200 LEZO Sutargi abesbatzan parte hartzeko aukera zabaldu dute http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-10-07/p00004004/Sutargi_abesbatzan_parte_hartzeko_aukera_zabaldu_dute.htm Tomas Garbizu Musika Eskolan entseatzen duen Sutargi Abesbatzan parte hartu nahi duenak orain du izena emateko aukera; izan ere, musika eskolatik adierazi dute entseguak astean behin egiten direla, ostegunetan, 20:00etan, hain zuzen ere. «Kantatzea gustatzen zaion edonor gonbidatzen dugu eta inolako konplexurik gabe parte hartzera etor dadin dei egiten diogu», adierazi dute musika eskolako arduradunek. Hein berean, gogorarazi dute Sutargi Abesbatza, koro amateurra dela eta duen helburu bakarra «kantuan ondo pasatzea» dela. «Musika eskolako ikasleen guraso eta eskualdeko beste zenbait kantu zaleren artean osatua dago, elkarrekin eta lagunartean aisialdi atsegina kantuan gozatzeko», zehaztu dute antolatzaileek. Ez dago solfeoa jakin beharrik Entseguen ordutegia eta eguna adierazteaz gain, Tomas Garbizu Musika Eskolako arduradunek ohartarazi dute, abesbatzan parte hartzeko ez dagoela zertan solfeoa jakin. Oharraz gain, berriz ere herritarrak entseguetara joan daitezen animatu dituzte: «Abesbatzako partaide izaten hasteko une egokia dela iruditzen zaigu». ... Tue, 07 Oct 2008 01:00:00 +0200 LEZO Allerru-Algeposak ez du irabazterik lortu Iturriondoren kontra http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-10-07/p00004009/Allerru-Algeposak_ez_du_irabazterik_lortu_Iturriondoren_kontra.htm Areto futboleko Maila Nazionalean jokatzen duen Allerru-Algeposak ez du irabazterik lortu asteburu honetan Bilboko Iturriondo taldearen kontra: 5-1eko emaitzarekin bukatu zen partida, lezoarren etsipenerako. Partida hasi bezain pronto, bilbotarrek izan zuten baloiaren jabetza. Behin eta berriz, Allerru-Algeposaren atera gerturatu ziren, baina lezoarren defentsa onak golak saihestu zituen. Dena den, defentsaren zortea ez zen denbora guztian berdina izan eta lehen gola sartu zuen Iturriondok. Defentsaren akats baten ondorioz berriz ere sartu zuten bigarren gola bilbotarrek. Bigarren golak lezoarrak etsiarazi zituen, eta atsedenaldia noiz iritsiko zain izan ziren. Hala ere, jarraian lehen zatiko unerik gogorrenak bizi izan zituzten: izan ere, Allerru-Algeposaren atea babesten saiatu ziren arren, Iturriondok hirugarren gola sartu zuen. ... Tue, 07 Oct 2008 01:00:00 +0200 LEZO Katua prestatu, eta pun! http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-10-05/p00002012/Katua_prestatu_eta_pun.htm Skeet tiroan ez da katua neurtu behar soilik, teknika egokia behar da airean agertzen diren platerei tiro egin eta haiek lehertzeko. Iraitz Etxeberria lezoarrak teknika ezinhobea du: aurten mailarik xehenetik gorenerako bidea egin du skeet tiroan: maiatzaren 18an Gipuzkoako eta Euskadiko txapelduna izatea lortu zuen; abuztuaren 2an, berriz, Nafarroakoa, eta irailaren 14an, Santakrutz egunean, Espainiako Junior Mailako txapelduna izatea lortu zuen. «Bizikletan nenbilela erori eta hanka puskatu nuen. Orduan, aita San Martzialen aritzen zen hobi- olinpiarrean, eta harekin joaten nintzen denbora pasatzera. Hala ere, aitak egiten zuena ez zitzaidan gustatzen. Baina, Kako ikusi nuen skeet tiroa egiten, eta hura bai gustatu zitzaidala», azaldu du Iraitz Etxeberriak. Kako Aranburu Etxeberriaren entrenatzailea da egun, eta esker oneko hitzak besterik ez ditu kirolari gazteak harentzat. ... Sun, 05 Oct 2008 01:00:00 +0200 LEZO Emakumeen eskubideak ezagutzeko hitzaldiak Lezon http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-10-05/p00004007/Emakumeen_eskubideak_ezagutzeko_hitzaldiak_Lezon.htm Emakumeei zuzendutako hainbat hitzaldi antolatu ditu Lezoko Gaxuxa Emakume Elkarteak. Etzi hasi eta azaro bukaera arteko astearte guztietan izango dira hitzaldiak, eta honako izenburupean aurkeztu dituzte: Emakume, ezagutu zure eskubideak. Hitzaldietan Equala kontsultoriako kideek emango dituzte azalpenak. Solasaldiak Donibane kalean dagoen Euskara eta Kultura Aretoan egingo dituzte, 19:00etan hasiko dira, eta 20:30ak aldean bukatuko dira. Denei zuzenduak Gaxuxa Emakume Elkarteak herriko emakume guztiak gonbidatu ditu hitzaldietan parte hartzera. Elkartetik esan dute «interesa duten emakume guztientzako irekiak» daudela hitzaldiak. Emakumeen inguruko arazoak izango dituzte hizpide solasaldietan. Hala nola, emakumeen enplegua eta auto-enplegua; lana eta familia nola elkartu (seme-alabentzako eta etxeko beste pertsona batzuentzako laguntzak). Espainiako Estatuko Dependenrziaren Legeak zertan datzan ezagutzeko aukera izango dute entzuleek; halaber, Euskal Autonomia Erkidego mailan gaiari buruz foru arauak ezagutzera emango dituzte. ... Sun, 05 Oct 2008 01:00:00 +0200 LEZO «Oinezkoentzako pasabiderik ez dago» http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-10-04/p00006001/Oinezkoentzako_pasabiderik_ez_dago.htm Gaintxurizketako N-1eko biribilgunean oinezkoentzako eta txirrindularientzako pasabiderik ez dutela egin salatu du Mikel irakurleak OARSOALDEKO HITZAren webguneko Zurea da Hitza atalean. Mikelek zalantza du Gaintxurizketako biribilguneko obrak bukatu diren: «Bazen garaia nahiko traba sortu baitigute azken urteetan obrek, baina azkenean bukatu ote dituzte?». «Horrelako obra puska garestia eta txikizio luzea egin ondoren zergatik ez du inork kontuan hartu oinezkoen ibilbideko trafikoa?», salatu du irakurleak. Gipuzkoako Aldundiaren errua dela oinezkoentzako eta bizikletentzako ibilbiderik ez egitea esan du Mikelek: «Badakigu gure Foru Aldundiko teknikoen sentsibilitatearen eskasia norainokoa den, oinezko eta txirrindularien segurtasunaz ari garenean. Bidegorrien eta autobusen bonoen alde azaltzen dira behin eta berriz, baina horrelako obra erraldoia egiterakoan berriro ikusi zaie ipurdia». ... Sat, 04 Oct 2008 01:00:00 +0200 LEZO Kirol elkarteek diru laguntzak jasotzeko epea zabalik dago http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-10-04/p00006007/Kirol_elkarteek_diru_laguntzak_jasotzeko_epea_zabalik_dago.htm Kirol elkarteek diru laguntzak jasotzeko epea zabalik dago. Hala eman du jakitera Udalak bere web orriaren bidez (www.lezo.net). Aipatutako diru laguntzak irabazi asmorik gabeko kirol klub eta elkarteei zuzenduta daude. Diru laguntzen araudiaren baitan banatuko dira laguntzak, eta Ińigo Esnaola Kirol zinegotziak zehaztu du araudiaren xedea kirol politika bat lantzen dela: «Araudiaren bidez emakumezkoen kirola, euskararen erabilera eta Euskal Herriko kirolak sustatzen dira». Diru laguntzak lortzeko baldintzak Besteak beste, honakoak dira diru laguntzak eskuratzeko baldintzak: Jaurlaritzako Kirol Elkarteen eta Entitateen Erregistroan izena emanda edukitzea. Hein berean, identifikazio fiskaleko kodea eguneratua izatea exijitzen da, baita irabazi asmorik gabeko entitateak egoitza soziala Lezon izatea ere. Egoitzaz gain, bere jarduera udalerrian garatu behar du. Azkenik, Gipuzkoan Eskola Kirolari buruz indarrean dagoen arautegia eta Lezoko Eskola Kiroleko Batzordeak duen arautegia bete behar du. ... Sat, 04 Oct 2008 01:00:00 +0200 LEZO Astelehenerako hiru ikastaro antolatu dituzte KZgunean http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-10-03/p00004001/Astelehenerako_hiru_ikastaro_antolatu_ dituzte_KZgunean.htm Astelehenerako, hilaren 6rako, hiru ikastaro antolatu dituzte Andreone Udal Liburutegian dagoen KZgunean. Horrez gain, KZgunetik jakitera eman dute urrian zehar goizez izango dela zabalik: 09:00etatik 13:00etara, hain zuzen. Bata bestearen atzetik 09:00etako ikastaroa Sarean lagundu izango da, gazteleraz; hurrengo ikastaldia 10:00etan hasiko da, eta gazteleraz izango da: Ardoa ezagutu. Azken ikastaroa, berriz, euskaraz emango dute, 11:00etatik aurrera: Sinadura elektronikoa. Fri, 03 Oct 2008 01:00:00 +0200 LEZO Allerruko eta Realeko beteranoen partida http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-10-03/p00004002/Allerruko_eta_Realeko_beteranoen_partida.htm Bihar partida berezia izango da Plazeta futbol zelaian: Mikel Osa herritarraren omenezko partida jokatuko dute, eta Allerru Futbol Taldeko beteranoak Realeko beteranoen kontra arituko dira, 17:30ean. Horrez gain, antolatzaileek zehaztu dute partidako sarrera doan izango dela. Allerru Futbol Elkarteak entrenatzaile eta laguntzaile gisa taldean aritu izanagatik egin zion omenaldia Mikel Osari. Pasa den apirilaren 5ean izan zen aipatutako omenaldia, Lehen Erregionaleko taldeak Tolosaren kontra jokatu behar zuen partida hasi baino lehen. 10 urtez lanean Mikel Osaren alargunari eta haren semeari oroigarriak eta baloi bat eman zizkieten Allerru Futbol Elkarteko kideek, zenbait hitz egin ondoren. Minutu bateko isilunea ere egin zuten partida ikustera joan zirenek. Hamar urtez aritu zen Osa Allerrun lanean, batzuetan entrenatzaile gisa, bestean laguntzaile bezala. Talde nagusia Bigarren Erregionaletik Lehen Erregionalera igo zenean, bera zen entrenatzaile. Harrezkeroztik, nesken taldean ere aritu zen laguntzaile gisa. ... Fri, 03 Oct 2008 01:00:00 +0200 LEZO Trafiko araudia behin betiko onartu du udalbatzarrak, eztabaida artean http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-10-03/p00004007/Trafiko_araudia_behin_betiko_onartu_du_udalbatzarrak_eztabaida_artean.htm Trafiko araudia behin betiko onartu du udalbatzarrak, baina EAJ eta PSE-EEren kontrako botoarekin. Herenegun egindako udalbatzarrean eztabaida handia sortu zuen gaiak. Araudiari EAJk egindako alegazioak ez zirela «modu egokian erantzun» adierazi zuen Kepa Garbizuk alderdiaren izenean: «Udaltzainak eman zizkidan erantzunak eta Ogasun Batzordean eztabaidatu zen araudia. Udaltzaina ez da erantzun behar didan teknikoa. Horrez gain, araudiak ziurtasun juridiko bat behar du aurrera egiteko , bestela ez du ezertarako balio». Jon Legorburu Obra eta Kultura zinegotziak, ordea, azaldu zuen herriak trafiko ordenantza bat behar duela, bestela udaltzainek ezin dutela inolako neurririk hartu trafiko arazoren bat denean: «Aurretik Ertzaintzaren esku zegoen trafikoa, baina esan ziguten Udalak araudi bat egin behar duela berak kudeatzeko. Beraz, Lezok ordenantza bat behar du. Araudi honek hutsunerik izan dezake, baina oposizioa ere gonbidatzen dut ordenantza egiteko mahaian eser dadin. Guretzako garrantzitsuena lanean hastea da, eta hutsuneak baditu denon artean hobetu dezakegu». Horrez gain, Legorburuk adierazi zuen araudia Ogasun Batzordean aurkeztu izana, isunak eta diru kontuak agertzen zirelako egin zutela. ... Fri, 03 Oct 2008 01:00:00 +0200 LEZO Udala «pozik»herritarrentzako berreskuratutako aisiarako eremuekin http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-10-02/p00004006/Udala_pozikherritarrentzako_berreskuratutako_aisiarako_eremuekin.htm Udalean «pozik» daude herritarrentzako aisialdia eremuak berreskuratu dituztelako herritarrek erabil ditzaten. Eremu horien adibide gisa Bekoerrota kiroldegi ondoan dagoen skate pista jarri dute eta hura eraiki izana ere herritarrentzako «onuragarria» izango dela esan dute. Horrez gain, pistaren altzariak datorren astean jarriko dituztela adierazi dute. Skate pista orain urtebete herriko gazteek egindako eskaera batengatik hasi zen eraikitzen Udala: «Bi gazteren gurasoek erregistroan bi eskaera sartu zituzten beren seme-alaben izenean». Eskaria zein zen ikusita, gazteekin elkartu zen Udala eta haiekin batera diseinatu zuen kiroldegi ondoko skate pistaren itxura. Udalak inguru hori aisialdirako eremu bihurtu nahi zuelako hartu zuen skate pista Bekoerrota kiroldegi ondoan eta eskolatik gertu eraikitzeko erabakia. Horrez gain, «patinek ateratzen duten zarata etxeetara irits ez zedin bertan jartzea erabaki zutela azaldu du Jon Legorburu Obra eta Kultura zinegotziak. ... Thu, 02 Oct 2008 01:00:00 +0200 LEZO Tip Tap Claps taldeak ballet ikastaroak eskainiko ditu http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-10-01/p00004002/Tip_Tap_Claps_taldeak_ballet_ikastaroak_eskainiko_ditu.htm Oroitzene AEK Euskaltegia zegoen lekuan dantza eta musika ikastaroak eskaintzen urtebete darama Tip Tap Claps Elkarteak eta aurtengo ikastaldietarako izen-ematea hilaren erdialdetik aurrera zabalduko dela eman du jakitera. Izena 630 705 594 telefonora deituta eman daiteke, edo bestela tiptapclaps@hotmail.com helbide elektronikora idatzita. Berrikuntzak Aurten, gainera, zenbait berrikuntza izango dira elkarteak eman ohi dituen ikastaldietan: lehen aldiz ballet ikastaroa eskainiko dute, baina oinarrizkoa izango da. Balletaz gain, gimnasia terapeutikoa egiteko aukera ere emango dute Tip Tap Claps Elkartean. Bestela, ohiko ikastaroak izango dira herritarrei zabalik. Helduei eta gazteei zuzendutako honako ikastaldiak daude: sabel dantza, klaketa, dantza garaikidea (hip hop, funkya), gorputz perkusioa (gorputza eta instrumentu bat erabiltzen dira ikastaroan), eta kaxa flamenkoa. ... Wed, 01 Oct 2008 01:00:00 +0200 LEZO Norena da ardura? http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-10-01/p00004008/Norena_da_ardura.htm Eztabaida zabalik dago. Norena da ardura Gurutze Santuaren plaza garbitzea ezkontzak ospatu eta gero? Orain bi aste, Gurutze Santuaren basilikan hainbat ezkontza ospatu ziren eta ospakizunaren ondoren gonbidatuek jaurtitako koloretako paper, eta pilotatxo txikiak plazan bertan gelditu ziren. Dena den, ez da lehen aldia epaitegitik, udaletxetik edo elizatik ezkontza bat ospatu ondoren, Gurutze Santuaren plazak itxura hori hartzen duela. Plazako bizilagunak eta bertatik igarotzen direnak kexu dira; izan ere, pertsona nagusiak erortzeko arriskua baitago, jaurtitako pilotatxoak hustubideak trabatzen baitituzte, eta plazan gelditzen den zikinkeria etxeetara eta kaleetan barrena barreiatzen baita. Zenbat buru, hainbat aburu Arruti dendan, esaterako, gonbidatuek jaurtitakoa sartu ohi da: «Guri dendara zikinkeria sartzen zaigu, baina plaza ere penagarri gelditzen da asteburuan. Herritarrek badakigu ezkontza bat egon dela, baina kanpotik datorrenak ez daki eta dena zikina ikusten du», esan du Pilar Arrutik. Horrez gain, Arrutik gaineratu du bere ustez ezkontzen direnen ardura dela jaurtitako guztia jasotzea. ... Wed, 01 Oct 2008 01:00:00 +0200 LEZO Allerru-Algeposak lehen partida irabazi du: 3-2 http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-09-30/p00003001/Allerru-Algeposak_lehen_partida_irabazi_du_3-2.htm Pasa den asteburuan ligako lehen partida jokatu zuen areto futboleko Allerru-Algeposa taldeak. Tolosako Laskorain taldea mendean hartu zuen 3-2ko emaitzarekin. Lehen jardunaldian, beraz, lehen garaipena. Partida hasieratik Allerru-Algeposako jokalariek hartu zuten baloiaren jabetza. Ondorioz, gol aukerak sortzen hasi ziren, eta Aitorrek lezoarren lehen gola sartu zuen. Erakusten ari ziren indarrak animatuta, Aitorrek bigarren gola ere sartu zuen Laskorainen atean. Tolosarrek, ordea, ez zuten atzean gelditu nahi izan. Horrela iritsi zen lezoarren kontrako penaltia eta Laskorainen lehen gola: 2-1. Lehen gola sartuta, bigarrenaren bila joan ziren eta hura ere sartu. Binakoarekin joan ziren bi taldeak aldageletara. Bigarren zatian, bi taldeak nork gola sartuko borrrokan aritu ziren etengabe. Laskorainek atezaina jokalari gisa jarri zuen arren, ez zuen golik sartzerik lortu; Aitorrek, ordea, 3-2koa egin zuen. ... Tue, 30 Sep 2008 01:00:00 +0200 LEZO EAJk bi mozio aurkeztuko ditu biharko udalbatzarrean http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-09-30/p00004001/EAJk_bi_mozio_aurkeztuko_ditu_biharko_udalbatzarrean.htm Biharko, Udalbatzaren Ohiko Osoko Bilkura deitu dute Udaletik. Hamabi puntu izango dituzte eztabaidagai, eta horien artean, EAJk aurkeztutako bi mozio. Lehen mozioa Izartu II programaren baitan alderdi jeltzaleari sortutako zalantza bati buruzkoa da: «Lezoko Udalak, 2006ko ekitaldirako , gastutan 1.113.729 euro eta sarreretan 835.000 euro aurreikusi zituen, onuradun izateko baldintza betetzeko asmoz. Gastu hori egiteko epea mugatua denez, beharrezko zaigu berari buruzko zenbait xehetasun jakitea». Xehetasun horien artean, aipatutako diru kopurua «zein proiektutan gastatu den, gastatzen ari den eta gastatuko den» galdetu nahi du, baita «proiektu bakoitzaren egoera eta fasekako egutegia zein den». Santońako atentatuaren gaitzespena Alderdi jeltzaleak mahai gainean jarriko duen bigarren mozioa, ETAk Santońan hildako milirarraren aurkako atentatuaren gaitzespena da. Era berean, Ondarroako Ertzaintzaren komisarian, eta Gasteizen egindako atentatuak gaitzesten ditu EAJk mozioan. Honako adierazpenarekin bukatu du alderdiak mozioa: «Adierazten dugu Lezoko udalbatzarrak lanean jarraitu nahi duela demokrata guztiek elkar hartuta jarduteko, herri honi proiektu totalitarioa inposatu nahi diotenen aurka eginez atsedenik gabe, horrela, gure herrian bakea, askatasuna eta elkarbizitza baketsua lortzeko». ... Tue, 30 Sep 2008 01:00:00 +0200 LEZO 350 txirrindulari izan dira Mountain Bike proban http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-09-30/p00004002/350_txirrindulari_izan_dira_Mountain_Bike_proban.htm XV. Mountain Bike Proban 350 txirrindularik parte hartu zuten herenegun. Antolatzaileen esanetan, ez zen «inolako» arazorik izan ibildideetan zehar. Hala ere, istripu bat gertatu zen proba hasi eta lau minutura: futbol zelai ondoan bi txirrindulariren gurpilek elkar ukitu eta lurrera erori ziren. Batek besoan zauriak egin zituen, besteak berriz, ezpaina ireki zuen eta aurpegian kolpea jaso. Istripuak istripu, Mountain Bike proba «ongi» atera zela adierazi dute antolatzaileek. Horrez gain, gogorarazi dute bizikleta proba zeharkaldia denez, ez dagoela irabazlerik. Hala ere, helmuga lehen hiru postuetan igarotakoei txapelak eta oroigarriak eman zizkieten, baita gazta bat eta ardoa ere. Helduen Mailan, Mutilen kategorian Urko Munduate izan zen helmuga igarotzen lehena, eta atzetik Ińaki Landabe sartu zen. Nesken artean, aldiz, Xole Mitxelena izan zen lehena eta Intza Mendiburu bigarrena. ... Tue, 30 Sep 2008 01:00:00 +0200 LEZO Festen Batzordeak «positiboki» baloratu ditu santakrutzak http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-09-30/p00004007/Festen_Batzordeak_positiboki_baloratu_ditu_santakrutzak.htm Festen Batzordeak «positiboki»baloratu ditu aurtengo Santakrutz Jaiak, pasa den ostegunean Kultura Aretoan egindako bileran. Hein berean, herritarrek jaietan antolatutako ekimenetan izandako «parte-hartzea azpimarragarria» dela adierazi dute. Pasa den asteko bileran hamahiru elkartek egin zuten jaietako balorazioa: Aiton Borda Erretiratuen Elkarteak; Allerru Pilota Taldeak; Erraldoien Konpartsak; Hezikuntzak; Haurtxo Haur Eskolak; Ixkulin Elkarteak; Tińelu Elkarteak; Altzate Auzo Elkarteak; Etxerat Taldeak; Jaizkibel Allerru Elkarteak; Lizeoko Gurasoak Taldeak, eta Allerru Zikloturista Taldeak, hain zuzen. Jendetsua izan zen bilera, beraz, eta eragile bakoitzak jaietan ondo eta gaizki egindakoak aipatu zituen. 1.000 pertsona bazkarietan eta afarietan «Batez ere jaietan zehar antolatutako bazkari eta afarietan zentratu da herritarren parte-hartzea», esan dute Festa Batzordetik. Hala, Gazte Asanbladaren barrikotean, Arrantzaleen Bazkarian, Marmitako Lehiaketako bazkarian, erretiratuen bazkarian eta baserritarren bazkarian 1.000 pertsonek parte hartu zuten. Horregatik, Udaletik eskerrak eman dizkiete ekimenetan egon direnei, baita «isilpean urtero lan egiten duten guztiei» ere. ... Tue, 30 Sep 2008 01:00:00 +0200 LEZO «Harrigarria iruditu zitzaigun dantzariek duten prestaketa» http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-09-28/p00003009/Harrigarria_iruditu_zitzaigun_dantzariek_duten_prestaketa.htm Cataina Barcelok (Ciutatella, 1963) bi egun igaro ditu Lezon Menorcako Sant Isidre Dantza Taldearekin batera etorrita. Esker oneko hitzak izan ditu herritar guztientzako. Lehen aldiz etorri zarete Euskal Herrira. Zer moduz? Benetan oso pozik gaudela. Lezoarrei Menorcako dantzak erakusteko gogo biziz etorri gara. Euskal dantzak eta Menorcako dantzak antzekotasunik ba al dute? Ez dauka inolako zerikusirik. Agian batzuetan antzekotasuna du musikak, baina ezer gutxi. Zerk eman dizu atentzioa euskal dantzak ikustean? Harrigarria iruditu zitzaigun euskal dantzak egiten duten dantzariek sasoian egoteko behar duten prestaketa. Hanka noraino igotzen duten, jira bueltak nola egiten dituzten... Gure dantzak lasaiagoak dira. Sun, 28 Sep 2008 01:00:00 +0200 LEZO Allerru eta Touringen arteko derbia izango da gaur Plazeta zelaian http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-09-27/p00004002/Allerru_eta_Touringen_arteko_derbia_izango_da_gaur_Plazeta_zelaian.htm Gaur, Lehen Erregionaleko taldeen arteko derbia izango da Plazetan: Touring Errenteria-Oreretako taldeak Allerruren zelaira egingo du bisita, 16:00etan. Allerru hamabigarren postuan dago sailkapen nagusian, ligako lehen partida berdindu eta bigarrena galdu ondoren: puntu bakarra dute. Touring, berriz, hirugarren dago sailkapenean, aurretik jokatutak bi partidak irabazi baititu. Bi garaipen horiek sei puntu eman dizkiete errenteriarrei. Gainerako Allerruko taldeak Bigarren Erregionalean ari den Allerruko taldeak, berriz, kanpoan jokatuko du asteburu honetan: Irun CF 1902 taldearen kontra jokatuko dute gaur, 19:00etan, Ugalde Ventas zelaian. Ez da, ordea, Ugalde Ventas zelaian egingo den partida bakarra; izan ere, Gazteen Ohorezko Mailan, Marińoren kontra neurtu beharko dituzte indarrak lezoar gazteek. Azken partida hori, gaur izango da, 11:45ean. ... Sat, 27 Sep 2008 01:00:00 +0200 LEZO Ludotekan izena eman nahi dutenek hilaren 29tik aurrera egin dezakete http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-09-26/p00004001/Ludotekan_izena_eman_nahi_dutenek_hilaren_29tik_aurrera_egin_dezakete.htm Udaletik jakitera eman dute, ludoteka zerbitzuan izena emateko aukera hilaren 29tik urriaren 3ra izango dela. Zerbitzua jaso nahi dutenek urtean kuota bakar bat ordaindu beharko dute: 30 euro balio du matrikulatzeak eta 45 haurrentzako lekua dago. Goizetan Kultura Aretotik pasatu behar da izena emateko eta arratsaldetan ludotekaren lokaletik. Dena den, ez da ludotekak eskainiko duen berrikuntza bakarra. Udalean ohartu ziren guraso askok haurrak ezin zituztela eskolatik ateratzean jaso, eta horretarako zerbitzu bat jarriko dute: begiraleak haurren bila joango dira eskolara eta handik lokalera eramango dituzte. Bi zerbitzu horien helburua da haurrak euskaraz hitz egiten trebatzea eta herriko ludotekara gerturatzea. Fri, 26 Sep 2008 01:00:00 +0200 LEZO Gaur herriko dantzariek desfilea eta erakustaldia egingo dute http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-09-26/p00004005/Gaur_herriko_dantzariek_desfilea_eta_erakustaldia_egingo_dute.htm Gaur Murixka Dantza Taldekoek Sant Isidre Dantza Talde menorcarreko kideei ongietorria egingo diete herrian. Ongi etorriaz gain, desfilea egingo dute, 19:30ean, Lopene auzotik hasi, Ijurkotik pasatu eta Kale Nagusitik Gurutze Santuaren plazaraino. Ondoren, 20:00etan, dantza erakustaldia egingo dute plazan bertan. Lehenengo Murixka Dantza Taldekoen txanda izango da: Txulalai, San Petri, Gipuzkoako Dantzen pupurri bat, Batelerak, Kaxarranka, Txantxarreko, fandagoa eta arin-arina dantzatuko dituzte. Jarraian, Sant Isidre taldearen txanda izango da. Erakustaldia bukatu eta gero, ordea, bai Murixka Dantza Taldekoek, bai Udalak ere, oroigarriak emango dizkiete menorcarrei, pasa den uztailean Ciudadela udalerrian lezoarrei egindako harrera eskertzeko asmoz. Fri, 26 Sep 2008 01:00:00 +0200 LEZO «Edozein adinetako jendea etor daiteke entrenatzera» http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-09-26/p00004007/Edozein_adinetako_jendea_etor_daiteke_entrenatzera.htm Urtebete egin du Altzate igerilekuan Tximistarri Waterpolo taldeak Gotzon Bidaurre (Donostia, 1974) entrenatzaile gisa duela. Iazko denboraldia «oso ona» izan zela adierazi du Bidaurrek eta herritarrei dei egin die Tximistarri waterpolo taldean izena ematera anima daitezen. Aurtengo denboraldia noiz hasiko duzue? Hilaren 30ean hasiko dugu denboraldia Lezon, igerilekua ere hilaren 28ra arte itxita baitago. Hala ere, Altzako taldean jada hasi gara entrenatzen. Dena den, iaztik waterpoloan maila ona erakutsi duten lezoarrak jada hasi dira entrenatzen Altzan. Jendeak oraindik ere izena eman al dezake waterpolo taldean? Bai. Oraingoz Lezon hamar pertsona ari gara entrenatzen, baina ateak zabalik ditugu nahi duen guztiarentzat. Igerilekutik pasatzea besterik ez dute edo 620 539 288 telefonora deitzea. Entrenamenduen orduak ere aldatu ditugu aurten: iaz bi egunetan bakarrik entrenatzen genuen, aurten bitan edo hirutan egiteko aukera eskainiko dugu. Astearte, asteazken eta ostegunetan18:30etik 20:00etara entrenatuko dugu. ... Fri, 26 Sep 2008 01:00:00 +0200 LEZO Mountain Bike proban 200 pertsonek eman dute izena oraingoz http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-09-25/p00004001/Mountain_Bike_proban_200_pertsonek_eman_dute_izena_oraingoz.htm Udaletik jakinarazi dute etzidamurako antolatutako 15. Mountain Bike probarako 200 pertsonek eman dutela izena oraingoz: «Dena den, egunean bertan zein eguraldi egiten duen begiratzen du jendeak eta gero izena ematera etorri ohi da», zehaztu du Ińigo Esnaola Kirol zinegotziak. Horrez gain, Udaletik gogorarazi nahi izan dute parte-hartzaileek anoa postuak izango dituztela ibilbidean zehar: bat Guadalupen eta bestea Gurutze Santuaren plazan bertan. Bestetik, Mountain Bike probaren izaera herrikoia nabarmendu du Esnaolak: «Trabesia bat denez ez du inork irabazten, hau da, ez dago lehenik, ez azkenik. Izaera horri eutsiz, Guadalupen eta plazan bertan parte-hartzaileek hainbat jaki jateko aukera izango dute: txorizoa, piperrak, edaria...». Txapelketa ez den arren, eta izaera herrikoia duen arren, lehenak iristen direnek opari berezi bat izango dutela adierazi du. Hein berean, proba bukatu ondoren, oparien zozketa izango dela ere gogorarazi dute antolatzaileek. ... Thu, 25 Sep 2008 01:00:00 +0200 LEZO Urriaren erdialderako bukatuko dituzte Goiko Plazako obrak http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-09-25/p00004006/Urriaren_erdialderako_bukatuko_dituzte_Goiko_Plazako_obrak.htm Goiko Plazako berritze lanak urriaren erdialdean bukatuta egongo direla jakinarazi du Udalak. Goiko Plazako frontoia ere berritu dute eta «aurki» erabiltzeko moduan izango dela nabarmendu du. Berritze lanak bukatutakoan inauguratuko dutela zehaztu dute Udaletik. Egun hauetan, idi-demak egiten diren probalekua eta Goiko plaza arteko eremua ari dira konpontzen. Autoak gora eta behera ibili ondoren, bertako harriak hondatuta zeuden eta haiek berritzen ari dira. «Lehen bertan zeuden eskailerak konpontzen ari dira, eta inguruan hormigoia botatzen», adierazi du Jon Legorburu Kultura eta Obra zinegotziak. Kale altzari berriak jartzeko daudela ere gogorarazi du Legorburuk. Horrez gain, aurreratu du lurrak gris kolorea izango duela eta San Juan Bataiatzailea elizaren kolore berdineko eremuak ere izango direla. ... Thu, 25 Sep 2008 01:00:00 +0200 LEZO Gaur da Inude eta Artzaien desfileko jantziak itzultzeko azken eguna http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-09-25/p00004008/Gaur_da_Inude_eta_Artzaien_desfileko_jantziak_itzultzeko_azken_eguna.htm Santakrutz jaietan Murixka Dantza Taldeak antolatu ohi duen Inude eta Artzainen desfilerako erabilitako jantziak itzultzeko gaur da azken eguna. Jantziak eskuratu zituztenek, Murixkaren lokaletik pasatu behar dute haiek uztera, 19:00etatik 20:00etara, hain zuen ere. Sant Isidre taldea, bihar herrian Uztailean Murixka Dantza Taldekoak Menorcara egindako bisitan Sant Isidre dantza talde menorcarrarekin izan ziren, eta orain haiek hona datoz. Bihar iluntzean iritsiko dira herrira, eta etzi dantza erakustaldia egingo dute, Murixka Dantza Taldekoekin batera. Lezoarrek ikasturte bukaerako erakustaldia egingo dute. Thu, 25 Sep 2008 01:00:00 +0200 LEZO N-1 errepideko obrak hamabost egunetan bukatuko dituzte http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-09-24/p00004003/N-1_errepideko_obrak_hamabost_egunetan_bukatuko_dituzte.htm Gipuzkoako Foru Aldundiko Azpiegitura Sailak jakitera eman du N-1 errepidea bikoizteko lanak hamabost egun barru bukatuko dituela. Hein berean, onartu du Gaintxurizketatik Landetxa auzora (Irun) doan bideko obrek bederatzi hilabeteko atzerapena dutela. Hala eta guztiz ere, obra bukatzea azken ukituen lanen baitan dagoela nabarmendu du Gipuzkoako Aldundiak. Atzerapenak atzerapen, langileak obra bukatzeko azken ukituak ematen ari direla gogorarazi du Aldundiak. Dena den, inguruko bizilagunek jada lau errailetako bidea erabiltzeko aukera izan dutela zehaztu du , nahiz eta, azken ukituak direla medio, egunero ez dauden lau errailak trafikoarentzako erabilgarri. Aldundiaren esanetan, aldapa eta errebueltak gutxitu dituzte lanek. Istripuak saihesteko N-1 errepidearen bikoizketa lanek bi kilometro hartzen dituzte. Baina Aldundiak nabarmendu du, bi kilometroko eremu horretan egunero 31.300 ibilgailu igarotzen direla eta istripuak eragiteko arrisku handia izan dela orain arte. Urtero, batez beste 140 istripu izaten dira 470 eta 475 kilometro artean. ... Wed, 24 Sep 2008 01:00:00 +0200 LEZO Asteazkenero, urriaren erdialdetik azaroaren bukaerara, ipuin kontaketak http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-09-24/p00004007/Asteazkenero_urriaren_erdialdetik_azaroaren_bukaerara_ipuin_kontaketak.htm Urtero egin ohi duten bezala, aurten ere herriko txikienentzako ipuin kontaketak antolatu dituzte Andreone Udal Liburutegian. Dena den, ipuin kontaketak urriaren erdialdean hasiko dira, urriaren 15ean, hain zuzen ere. Ipuin kontaketa guztiak lau eta sei urte arteko haurrentzako izango dira. Antolatzaileek eskatu dute ipuin kontaketarako zehaztu duten adineko haurrak joan daitezen. Andreone Udal Liburutegira sei ipun kontalari famatu eta herriko pailazo ospetsuak (Korri eta Xalto) etorriko dira istorioak kontatzera. Kontaketa guztiak 18:15ean eskainiko dira Andreone Udal Liburutegian bertan. Olerki eta ipuin lehiaketako oinarriak XV. Jon Garbizu Olerki Lehiaketan eta XV. Lope Isastikoa Lehiaketan parte hartzeko aukera izango dute 6 eta 15 urte arteko herriko gazteek. Hala ere, azaroaren 17tik 21era aurkeztu beharko dituzte gehienez hiru orri izango dituzten lanak. ... Wed, 24 Sep 2008 01:00:00 +0200 LEZO Herritarrek «begi onez» ikusten dute oro har Algeposa hiritartzeko Udalaren proposamena http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-09-23/p00004006/Herritarrek_begi_onez_ikusten_dute_oro_har_Algeposa_hiritartzeko_Udalaren_proposamena.htm Udalak adierazi du Algeposa ingurua hiritartzeko asmoa duela: pasa den hilaren 9an egindako Gobernu Batzordean erabaki zuen baserritarren eta Algeposa enpresaren arteko istiluak sortu izan dituen eremua egokitzea. Algeposarako sarbideak konpondu, baserri arteko bidea egokitu eta Udalarena den eremuan pasealekua, baita aparkaleku gehiago ere egiteko asmoa adierazi zuen. Dena den, Gobernu Batzordeak hartutako erabakia oraindik ere Gipuzkoako Boletin ofizialean argitaratu behar da, eta ondoren, herritarrek beren proposamenak aurkezteko 20 eguneko epea izango dute. Inguruko bizilagunekin hitz egiteko asmoz irten da HITZA kalera, eta hainbat iritzi jaso ditu. Galdetutako herritar gehienek «begi onez» ikusi dute Udalak hartutako erabakia, nahiz eta, batek edo bestek Algeposa ingurua atontzeak kanpo kaiarekin harremanik ote duen zalantza egin. ... Tue, 23 Sep 2008 01:00:00 +0200 LEZO Menorcako dantzariak Lezora datoz http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-09-21/p00006004/Menorcako_dantzariak_Lezora_datoz.htm Menorcako dantza tradizionalak ikusteko aukera izango dute Lezoko herritarrek hilaren 27an. Izan ere, egun horretan Gurutze Santuaren plazan erakustaldia eskainiko dute dantzari menorcarrek Murixka Dantza Taldekoekin batera. Pasa den uztailean Murixka Dantza Taldeko kideak Menorcan izan ziren euskal dantzen inguruko erakustaldia eginez. Bertan izandako harrera beroa oraindik ere gogoan dute dantzari lezoarrek, eta Sant Isidre talde menorcarra gonbidatu dute herrira, eta lehen aldiz izango dira Euskal Herrian. Hilaren 29ra arte herrian izango dira. Menorcarren bisita baliatu dute Lezoko dantzariek ikasturte bukaerako emanaldia antolatzeko, aurten ez baitute egin ekainean. 1975 urteaz geroztik dantzan 1975ean, Menorcan, bertako folklorea berreskuratzeko ahaleginean, dantza talde bat sortzea otu zitzaien eta une hartan jaio zen Sant Isidre dantza taldea. ... Sun, 21 Sep 2008 01:00:00 +0200 LEZO Hiru partida jokatuko dituzte gaur Plazeta zelaian http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-09-20/p00004001/Hiru_partida_jokatuko_dituzte_gaur_Plazeta_zelaian.htm Gaur hiru futbol partida izango dira Plazeta futbol zelaian 10:30etik aurrera. Aipatutako orduan, Haurren Mailakoek Trintxerpe hartuko dute etxean. 12:15ean, Gazteen Mailan Oiartzun taldearekin neurtu beharko dituzte indarrak. Arratsaldean, berriz, Lehen Erregionaleko taldeak derbia izango du Sanpedrotarra taldearen kontra, Trintxer zelaian, 15:30etik aurrera. Pasa den astean Allerruko Lehen Erregionaleko taldeak Marińoren kontra jokatu zuen. Ez zuten garaipenik eskuratu, baina husnako berdinketak urrezko puntu bat eman zion denboraldia ondo hasteko. Gero, Plazetan, Bigarren Erregionalekoek Irungo Landetxaren kontra jokatuko dute, 16:00etan. Sat, 20 Sep 2008 01:00:00 +0200 LEZO