Oarsoaldeko hitza http://www.oarsoaldekohitza.info hitzako albiste zerrenda oarsoaldeko eu Sun, 06 Jul 2008 00:14:24 +0200 60 Oarsoaldeko hitza http://www.oarsoaldekohitza.info/rss/logo.gif http://www.oarsoaldekohitza.info «Amari eskertzen diot dantzara bideratu izana» http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-06/p00002007/Amari_eskertzen_diot_dantzara_bideratu_izana.htm Mireia Puertasek (Oiartzun, 1989) balleta, jazza eta akroesporta egiten ditu. Acroindar taldeko hamar kideetako bat da. Orain, New Yorkera taldekide batekin egin behar duen bidaian du burua. Han, turismoaz gain, dantza eskolak bisitatzeko asmoa dute, «ikasteko». Umetan hasi zinen balleta egiten, noiz baina? Hiru urterekin hasi nintzen balletean. Amak dantzatzen zuen, eta berarengatik hasi nintzen dantzan. Akademia batera eraman ninduen... eta, orain, ezin dut utzi! Donostiako Fagoagan hasi nintzen. Gero, Taliara joan nintzen, gogorragoa zelako. Acroindar taldean ere bazaude. Zer gustatzen zaizu akroesportetik? Duela urte eta erdi hasi nintzen. Akademiako zuzendari Mentxu Galen alabak, Helis Legorburuk, Madrilen ikasten ari zela ezagutu zuen akroesporta. Asko gustatu zitzaion. Gero, Nagore Ormaetxearekin hasi zen probatzen. Akroesporteko figura estatikoak dantzarekin nahasten ditugu. Hori ez da beste inon egiten, akroesport egiten dutenek ez dute dantzatzen. ... Sun, 06 Jul 2008 01:00:00 +0200 ERRENTERIA-ORERETA;PASAIA;LEZO;OIARTZUN Lehen orduetako euriak ez du zapuztu antxotarren festa http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-06/p00004005/Lehen_orduetako_euriak_ez_du_zapuztu_antxotarren_festa.htm Euririk egiten ez duen sanferminik ez dela inoiz izan diote Antxoko zaharrenek. Gazteenek berretsi egiten dute uste hori, urtero-urtero, sanferminetako egunen batean euria egiten duelako. Beraz, antxotarrek atzo goizean euria mardul erortzen ikusi zutenean, ez ziren batere harritu, ez eta arduratu ere. Besterik gabe, aterki zuri-gorria hartu zuten, eta egunaz gozatzera atera ziren, kalera. Halakoak dira sanferminak eta antxotarrak. Hala ere, bero, eta giro handiarekin hasi ziren 2008ko San Fermin Jaiak herenegun. Izan ere, txupinazoaren ondoren, San Fermin II. Futbito Lehiaketako finala jokatu baitzen Usozen: bigarrenez, Kantxa Crew taldeak Tsunami mendean hartu zuen finalean, 2-1. Beraz, Tsunamikoen errebantxa gosea ez zen gauzatu. Zelaian izandako tentsioak eta gero, jokalariak denak elkarrekin tragoskak hartzera joan ziren. Halakoak dira ere bai sanferminak. ... Sun, 06 Jul 2008 01:00:00 +0200 ERRENTERIA-ORERETA;PASAIA;LEZO;OIARTZUN Gaztetxeak kontzertuak antolatu ditu egun guztietarako http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-06/p00005001/Gaztetxeak_kontzertuak_antolatu_ditu_egun_guztietarako.htm Antxoko Gazte Asanbladak kontzertuak antolatu ditu sanferminetako egun guztietarako. Herenegun, The Wanba eta Toil aritu ziren gaztetxean. Atzo, berriz, Gamora taldeak jo zuen, eta dj-a izan zen ondoren. Gaur ankatarteko oi! eta Uko arituko dira, gaztetxean baita ere. Txosnetan ere izango dira kontzertuak gaur;PKU eta Desoreka taldeak. PKUk maketa atera berri du, eta hiru eurotan dago salgai Antxoko hainbat tabernetan. Etzi,bestalde, Gazte Eguna da. 19:00etan hasita sagardoa, txalaparta, txorixoa eta bertsolariak izango dira Zumardian. Ondoren, Malos tiempos eta Hardware taldeen kontzertua izango da. Sun, 06 Jul 2008 01:00:00 +0200 PASAIA Tonbolan arituko dira Lujanbio, Egaña, Paia, Zubeldia eta Xamoa http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-06/p00005003/Tonbolan_arituko_dira_Lujanbio_Egaña_Paia_Zubeldia_eta_Xamoa.htm Bertso tonbola berezia izango da gaur Azokan 19:30ean, Aho Bero Pasaiako bertso eskolak antolatuta. Tonbolan, Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Iker Zubeldia, Arkaitz Oiartzabal Xamoa eta Fredi Paia bertsolariak arituko dira. Bertso eskola propioa Pasaian Bi urte prestatzen egon ostean, aurten bertso eskola gauzatu da Pasaian. Falta sumatzen zuten, bertsotan ikasi nahi zutenek eskualdeko beste herrietara jo behar baitzuten. Zirikatzeko gogoa zuten lagun batzuk bildu ziren hasieran. Gehiago izatea espero dute. Sun, 06 Jul 2008 01:00:00 +0200 PASAIA Fanderiako linea bikoizteko lanak esleitu ditu Euskotrenek http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-06/p00006001/Fanderiako_linea_bikoizteko_lanak_esleitu_ditu_Euskotrenek.htm Euskotrenek Fanderia eta Arragua arteko linea bikoizteko lanak esleitu ditu. Adolfo Sobrino eraikuntza enpresa arduratuko da linea bikoizteaz, eta lanek 18 miloi eurotako kostua izango dute. Euskotrenetik jakinarazi dutenez, Fanderia eta Arragua arteko linea bikoizketak 1.550 metro izango ditu, eta «Topoaren zerbitzu eta maiztasuna hobetzeko lagungarri izango da». Fanderia eta Arragua arteko linea bikoizteko lanak 25 hilabetez luzatuko dira. Geltoki berriak Fanderia eta Arragua arteko linea bikoizteaz gain, bi geltoki berri ere egingo ditu Euskotrenek. Bata, Fanderian eta, bestea, Arraguan. Fanderiako geltoki berria trenbidearen gaineko aldean egingo dute. Bi kristalera handi eta igogailua izango ditu . Arraguako geltokia, halaber, trenbidearen gaineko aldean egingo dute, eta gaur egun bitan banatua dagoen auzoa lotzeko balio izango du. Geltokiarekin batera, parke bat eta aparkaleku bat egingo dituzte. ... Sun, 06 Jul 2008 01:00:00 +0200 ERRENTERIA-ORERETA;PASAIA;LEZO;OIARTZUN 'Ezkerti' aldizkariaren ale berri bat kaleratu dute EB-Berdeek http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-06/p00006003/Ezkerti_aldizkariaren_ale_berri_bat_kaleratu_dute_EB-Berdeek.htm Errenteriako Ezker Batua-Berdeak koalizioak Ezkerti aldizkariaren ale berri bat kaleratu du. Askotariko gaiak landu dituzte hilabete honetako aldizkarian, besteak bete, telefonia mugikorreko antenei buruzko hainbat artikulo eta zaborren edukiontziak zebrabideen ondoan jartzeak duen arriskuari buruzko erreportaje bat. Aldizkaria osatzeko beste bi albiste ere jorratu dituzte: Errenteriako Udalbatzaren ordezkariek Schondorfera egindako bidaia eta Niessen Merkataritza Guneko komunak ixteari buruzko auzia. Ezkerti aldizkaria herriko postontzi guztietan utziko dute. Nolanahi ere, aldizkaria etxean jasotzen ez duten herritarrek, EB-Berdeen egoitzara jo behar dute aldizkaria eskatzera (Oria kalea, 2). Bi proposamen Ezker Batua-Berdeek Bozeramaleen Batzordean eztabaidatzeko bi proposamen aurkeztuko dituzte. ... Sun, 06 Jul 2008 01:00:00 +0200 ERRENTERIA-ORERETA;PASAIA;LEZO;OIARTZUN Futbito aldarrikatzailea http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-06/p00006008/Futbito_aldarrikatzailea.htm Aldarrikapenez jositako futbito txapelketa izaten da Amnistiaren Aldeko Mugimenduak antolatutako Xanistebanetako Futbito Txapelketa. Preso eta iheslarien alde egiten da txapelketa. Aldarrikapenak zelaiaren inguruko pankartetan eta aldarrikapenak jokalarien kamisetetan: Euskal presoak Euskal Herrira; Bai eskolak euskalduntzeari; Gazte eta aske irabazi arte... Atzo goizean hasi ziren partidak, eta uztaileko larunbat guztietan izango dira, goizez eta arratsaldez. Geroz eta talde gehiago Gari Argote antolatzaile lanetan aritzen da. Atzo, lehenengo partidan arbitro lanak egiten ere aritu zen. «Aurten iaz baino bi talde gehiago daude, azken urtetan berriz indartzen ari da txapelketa», azaldu du. Horregatik, antolatzaileek «positiboki» baloratzen dute futbito txapelketa. ... Sun, 06 Jul 2008 01:00:00 +0200 ERRENTERIA-ORERETA;PASAIA;LEZO;OIARTZUN San Pedroko bi egitasmoren berri emango du Udalak http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-06/p00007004/San_Pedroko_bi_egitasmoren_berri_emango_du_Udalak.htm San Pedroko frontoian eta Ondartxoko pasealekuaren inguruan dauden hirigintza egitasmoen berri emateko batzarra deitu du Pasaiako Udalak biharko, 19:30ean, Udal Aretoan. Maider Ziganda Pasaiako alkateak eta Edurne Baztarrika San Pedroko alkateordeak bi egitasmoen inguruko argibideak emango dituzte. Bi proiektuen berri emateaz gain, Udaleko ordezkariek bi egitasmoen inguruan herritarrek dituzten kezkak eta zalantzak argitzeko aukera izango dutela jakinarazim dute. Beraz, sanpedrotarrei dei egin diete batzarrera ager daitezen, barrutiko etorkizunerako garrantzia handiko lanak baitira biak. Biak ikusgai Hartara, batzarra egin aurretik Pasaiako Udalak bi lanen xehetasunak ikusteko aukera eman die sannpedrotarrei, Alkateordetza izan baitira ikusgai bi egitasmoen planoak eta bestelako datuak. ... Sun, 06 Jul 2008 01:00:00 +0200 ERRENTERIA-ORERETA;PASAIA;LEZO;OIARTZUN Gizarte Zerbitzuen Batzordeak bilera egingo du asteazkenean http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-06/p00007006/Gizarte_Zerbitzuen_Batzordeak_bilera_egingo_du_asteazkenean.htm Lezoko Udaleko Gizarte Zerbitzuetako ordezkariek bilerara deitu dituzte herritarrak asteazkenerako, hilak 9, Donibane kaleko Kultura Aretoan, 19:30etik aurrera.. «Azken bi legegintzaldietan egondako etenaren ondoren», esan dute Lezoko Udaletik, «Gizarte Zerbitzuaren Batzarrak martxan jarri nahi ditugu berriro. Lezon egin nahi diren egitasmo berrien aurrean herriko elkarte eta herritar ezberdinen iritzia zein den jakin nahi dugu gertutik». Bileran jorratuko diren gai ezberdinen inguruan behar bezala eztabaidatzen jarduteko, Gizarte Zerbitzuetako ordezkariek gai zerrenda prestatu dute. Gai zerrenda Lau zatitan banatu dute hitz egin beharrekoa: Gizarte Zerbitzu Batzordearen aurkezpena; Pildain zentro sozialaren inguruko azalpenak ematea; Eguneko zentroa eta Auñamendi kalean etxebizitza tutelatuak eraikitzeko egitasmoa eta herritarren zalantzak argitzea. ... Sun, 06 Jul 2008 01:00:00 +0200 ERRENTERIA-ORERETA;PASAIA;LEZO;OIARTZUN San Pedro bigarren izan da Rianxeira banderan http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-06/p00007007/San_Pedro_bigarren_izan_da_Rianxeira_banderan.htm San Miguel Ligako bigarren jardunaldia jokatu zen atzo Boiron (Galizia), eta San Pedrok emaitza bikaina lortu zuen. Lehengo astean bezala, Libia-koak bigarren sailkatu ziren, Urdaibairengandik lau segundora bakarrik. San Pedroko arraunlarien bigarren postuak meritu handia du. Bigarren txandan atera ziren arren, hirugarren txandako hiru ontzik baino denbora hobea lortu baitzuten. Estropadako ontzirik onena, ordea, Urdaibai izan zen. Bermeotarrek 19:45ko denbora lortu zuten eta lau segundo atera zizkioten San Pedrori.Hirugarren postuan Orio sailkatu zen zortzi segundora eta laugarren Castro izan zen hamar segundora. Beraz, 11 puntu gehiago pilatu dituzte Sanpedrotarra Arraun Elkartekoek, eta bigarren dira San Miguel Ligako sailkapen nagusian. Atzoko estropada eta gero arraunlariek ez dute atseden hartzeko denborarik izango. Gaur, Boiroko Banderaren 17. aldia jokatuko baita, 12:00etatik aurrera. ... Sun, 06 Jul 2008 01:00:00 +0200 ERRENTERIA-ORERETA;PASAIA;LEZO;OIARTZUN Independentziaren aldeko manifestazio jendetsua http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-06/p00007008/Independentziaren_aldeko_manifestazio_jendetsua.htm «Euskal Herriaren aldeko hautua egin dugulako, independentzia eta sozialismoaren alde» dozenaka lagun elkartu ziren atzo arratsaldean Errenteria-Oreretako Gamon Zumarditik abiatu zen manifestazioan. Errenteria-Oreretako eta Oiartzungo zortzi gazteren atxiloketa eta horietako zazpiren espetxeratzea ere salatu zuten atzoko agerraldian. «Guk haien lekukoa hartu dugu, eta Euskal Herriaren alde lanean jarraituko dugun belaunaldi berria gara», azpimarratu zuten manifestazioa antolatu zuten gazte independentistek. Manifestariak Gamon Zumarditik abiatu eta erdiguneko kaleetan barrena ibili ziren. Manifestazioa bukaeran, berriz, independentzia eta sozialismoaren aldeko eta aste honetako atxiloketen aurkako komunikatu bat irakurri zuten. Atzoko manifestazioak hainbat atxikimendu jaso zituen, besteak beste, Oarso-Bidasoako LAB sindikatuarena. ... Sun, 06 Jul 2008 01:00:00 +0200 ERRENTERIA-ORERETA;PASAIA;LEZO;OIARTZUN Berrerabilpena bultzatuz http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-06/p00008001/Berrerabilpena_bultzatuz.htm Egundoko arrakasta izan dute San Markoseko Mankomunitateak azken asteotan herriz herri antolatu dituen bigarren eskuko azokek. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, antolatu dituzten hamaika azoketan 31.250 bisitari izan dira, eta horregatik, «bisitari kopuru altua» eta izan den «giro ona» azpimarratzekoak direla zabaldu dute. Hirugarren urtez antolatu ditu Mankomunitateak bigarren eskuko azokak, eta esan dutenez, aurten iaz baino askoz ere bisitari gehiago izan dira. Iaz, 13.900 bisitari zenbatu zituzten azoketan. Parte-hartzaileei erreparatuta, aurten Donostian antolatu dituzten bi azokak, Errenteria-Oreretakoa eta Lasarte-Oriakoa dira bisitari gehien jaso dituztenak. Hondakinen murrizketari buruzko informazioa zabalduz Mankomunitatearen arabera, berrerabilpena bultzatzeko ez ezik, azokak hondakinen murrizketari buruzko informazioa hedatzeko topagune ezin aproposagoak izan dira. Hala, azoka guztietan jarri dituzten informazio postuetan, espezialista talde bat, Mankomunitateak abian dituen ekimen praktikoei buruzko informazioa zabaltzen aritu da. Ekimen praktiko horien artetik, festetan eta antzeko ekitaldietan erabilera bakarreko edalontzien erabilpen masiboa saihesteko, edalontziak maileguan uzteko ekimena abian dela azpimarratu dute. ... Sun, 06 Jul 2008 01:00:00 +0200 ERRENTERIA-ORERETA;PASAIA;LEZO;OIARTZUN Donosti Cup-eko partidak etzi hasiko dira Fanderian eta Beraunen http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-05/p00002006/Donosti_Cup-eko_partidak_etzi_hasiko_dira_Fanderian_eta_Beraunen.htm Donosti Cup futbol txapelketaren 17. aldia etzi abiatuko da, eta hurrengo egunotan hainbat futbol partida ikus ahal izango dira Gipuzkoako futbol zelaietan. Errenteria-Oreretari dagokionez, Fanderiako eta Beraungo futbol zelaietan jokatuko dira Donosti Cup-eko partidak. 10:00etan hasi eta 20:00ak bitartean etengabe izango da Haur eta Gazte Mailako partidak ikusteko aukera. Errenteriako Kirol Patronatutik jakinarazi dutenez, partida guztiak ikusteko sarrera doan izango da. 200 talde baino gehiago Aurtengo Donosti Cup txapelketan munduko hainbat herrialdetako 200 talde baino gehiagok parte hartuko dute. Besteak beste, Frantzia; Espainia; Portugal; Israel; Senegal; Peru; Maroko eta Amerikako Estatu Batuetako jokalariak etorriko dira. Antolatzaileek 11 mailetan banatu dituzte parte hartzaileak (zazpi gizonezkoak eta lau emakumezkoak). Halaber, inoiz baino emakume gehiagok parte hartuko dute: 840. ... Sat, 05 Jul 2008 01:00:00 +0200 ERRENTERIA-ORERETA Emakumeen garapena bultzatzeko programa sarituko du Udalak http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-05/p00002007/Emakumeen_garapena_bultzatzeko_programa_sarituko_du_Udalak.htm Errenteriako Udaleko GizarteZerbitzuetarako Sailak Emakumea: topaketak eta parte-hartze soziala ekimena sortu zuen orain dela 25 urte. Urte hauetan guztietan lan handia egin dute, eta lan horregatik omenaldi bat egitea erabaki du Errenteriako Udalak. Hilaren 21ean, Madalen Egunaren bezperan, izango da omenaldia Reina aretoan. 12:00etan hasiko da ekitaldia, eta bertan Errenteriako Udalbatza osatzen duten alderdi politikoetako kideek programaren sortzaileak eta bultzatzaileak omenduko dituzte. 1.040 emakume Emakumea: topaketak eta parte-hartze soziala programaren barruan hamaika talde parte hartzen ari dira uneotan, guztira, 1.040 emakume. Ekimenaren 25. urteurrena ospatzeko urtean zehar ekitaldi gehiago egingo dituztela iragarri dute. Sat, 05 Jul 2008 01:00:00 +0200 ERRENTERIA-ORERETA Bakailao Pintxoen Aste Nagusia egingo dute lehen aldiz etzitik aurrera http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-05/p00002008/Bakailao_Pintxoen_Aste_Nagusia_egingo_dute_lehen_aldiz_etzitik_aurrera.htm Errenteria-Oreretako tabernariek ekimen aintzindaria jarriko dute martxan datorren astean: Bakailao Pintxoen Aste Nagusia. Herriko hamaika tabernek parte hartuko dute ekimenean, eta bakoitzak pintxo bana egingo du bakailaoa oinarritzat hartuta. Etzitik hilaren 13ra arteko astean parte hartuko duten tabernen zerrenda honako hau da: Maite; Aikar; Leku Zaharra; Kasikesi; Juli; La Cepa; Zuketz; Batzoki; Txikote; Buxan eta Lapiko. «Gipuzkoako Pintxo Lehiaketan herriko zenbait tabernari elkartu ginen. Maila ona genuela ikusi genuen, eta herrian aste honen antzeko zerbait antolatu behar zela erabaki genuen», azaldu zuen atzoko agerraldian La Cepa tabernako arduradunak. Herritarrentzako sariak Bakailao Pintxoen Aste Nagusian parte hartzen duten herritarrentzako hainbat sari prestatu dituzte antolatzaileek , besteak beste, bi lagunentzako 10 afari, Paterninako Upeldegiak bisitatzeko 50 bidai, dozenaka ardo botila eta San Ferminetako hainbat kamiseta. ... Sat, 05 Jul 2008 01:00:00 +0200 ERRENTERIA-ORERETA Joakin Etxeberria Oroitaldia finalerdietara iritsi da http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-05/p00003008/Joakin_Etxeberria_Oroitaldia_finalerdietara_iritsi_da.htm Joakin Etxeberria Pala Oroitaldiaren XV. aldia azkeneko txanpan sartu da. Aste honetan jokatu dira ligaxkako azken partidak, eta txapelketa bukatzeko finalerdiak eta finala besterik ez dira falta. Aste honetako partiden emaitzak honako hauek izan dira: larruzko pilotarekin jokaturiko partidan, Eskisabel-Moreno 35, Garikano-Etxeberria 27. Pala motzean, berriz, Altuna-Andonegi 40, Aierbe-Mena 35; Arrieta-Navarro 31, Antxin-Oiartzabal 40; Astigarraga-Otero 30, Aierbe-Mena 40. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, finalerdietarako partiden ordutegia zehaztu gabe dago oraindik. Hori bai, txapelketa guztian bezala Fanderiako pilotalekuan jokaturiko dira partidak. Sarrera doan izango da. Sat, 05 Jul 2008 01:00:00 +0200 ERRENTERIA-ORERETA Maria Lezoko tabernek jaietako ekimenak antolatu dituzte http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-05/p00003010/Maria_Lezoko_tabernek_jaietako_ekimenak_antolatu_dituzte.htm Maria Lezo kaleko lau tabernek madalenetarako egitaraua antolatu dute. Musika kontzertuak izango dira egitarauaren ardatza, baina bestelako jarduerak ere izango dira. Kale horretako Landare, Maiaritz, Aker eta Aratz tabernek antolatu dituzte hilaren 21etik 24ra egingo diren ekimenak. «Maria Lezo kalearen ingurua jaiaren beste gune bat izan dadila nahi dugu. Izan ere, azken urteetan toki gutxi batzutara murriztuz joan dira madalenetako jai-guneak. Adibidez, Xenpelar plazan egiten ziren ekimen asko ez dira egiten jada. Horregatik erabaki dugu kaleari bizitza ematea», azaldu du Aritz Maziziorrek, ekimenen antolatzaileetakoak. Aldi berean, Errenteriako Udalak «Niessen merkataritza gunera ekimenak bideratzen» dituela adierazi du Maziziorrek, «eta horren alternatiba izan nahi dugu». ... Sat, 05 Jul 2008 01:00:00 +0200 ERRENTERIA-ORERETA Arratsaldez ere itxita egongo da alde zaharra ibilgailuentzat http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-05/p00004001/Arratsaldez_ere_itxita_egongo_da_alde_zaharra_ibilgailuentzat.htm Udaltzaingoak bando baten bitartez jakitera eman duenaren arabera, hilaren 1etik aurrera alde zaharra ibilgailuentzat itxita egongo da arratsaldez. Aurreko erabaki batetan, debekua, aste bukaerara eta jai egunetara baino ez zela mugatzen erabaki zuen Udalak. Orain aldiz, uztaileko arratsalde guztietara zabalduko da debekua. Udaltzaingoak jakitera eman duenez, Gurutze Santuaren plaza, Zubitxo Kalea, Kale Nagusia (Andreonetik behera kale horretako aparkalekuetara sartu ahal izango da) eta Donibane kalea (Frantzisko de Gaintza kaleko bidegurutzetik aurrera) izango dira itxita egongo diren kale eta plazak. Itxiera ordutegiak Astelehenetik ostegunera, 15:00etatik hurrengo eguneko 06:00etara itxita egongo dira aipatutako kale eta plazak. Asteburutan, berriz, ostiraleko 15:00etatik igandeko 22:00etara iraungo du itxierak. ... Sat, 05 Jul 2008 01:00:00 +0200 LEZO Kadeteen txirrindulari lasterketa izango da bihar arratsaldean http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-05/p00004006/Kadeteen_txirrindulari_lasterketa_izango_da_bihar_arratsaldean.htm Allerru Txirrindularitza Taldeak, Kadeteen Mailako txirrindulari lasterketa prestatu du biharko, 16:00etatik aurrera. Lasterketa, Kadeteen Mailako Gipuzkoako egutegiaren baitakoa da. Lezoko txirrindularitza jarraitzaile sutsuek, etorkizunean izarrak izan daitezkeen gazteez gozatzeko aukera izango dute. Biharko lasterketa Lezon hasi eta bukatuko den arren, Errenteria-Oreretatik eta Oiartzundik ere pasatuko da. Bertan, 74 txirrindulari gaztek hartuko dute parte, eta 51 kilometroko luzera duen ibilbide gogorra osatu beharko dute. Ibilbide gogorra Esan bezala, parte hartuko duten 74 txirrindulari gazteek 51 kilometroko bidea egin beharko dute karrera bukatzeko. Lasterketak bi zati dauzka. Karrera Lezon hasi eta Errenteria-Oreretatik, Gabierrotatik, Lintzirinetik eta Gaintxurizketatik pasatu ostean, berriz ere Lezora itzuliko da. Lehenengo zati honi bi itzuli eman beharko dizkiote. ... Sat, 05 Jul 2008 01:00:00 +0200 LEZO Ura eta estolderia zergak ordaintzeko epea, irekita http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-05/p00005001/Ura_eta_estolderia_zergak_ordaintzeko_epea_irekita.htm Udalak jakinarazi duenez, ur eta estolderiaren tasen zerga ordaintzeko epea irekita dago irailaren 3ra arte. Kutxan, La Caixan, Euskadiko Kutxan eta Banco Guipuzcoanon ordaindu behar da. Helbideratutako fakturak abuztuaren 1ean kobratuko dituzte. Sat, 05 Jul 2008 01:00:00 +0200 OIARTZUN Jaietako nesken sokatira lehiarako entrenatzen hasiko dira http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-05/p00005003/Jaietako_nesken_sokatira_lehiarako_entrenatzen_hasiko_dira.htm Xanistebanetako sokatira txapelketako nesken lehen entrenamendua datorren astelehenean izango da, hilaren 7an. 20:00etan jarri dute hitzordua Girizia Sokatira Taldeko neskek entrenatzen duten lokalean, udako igerilekuen azpian. Edonork tira dezake xanistebanetan. Sat, 05 Jul 2008 01:00:00 +0200 OIARTZUN Ostiral gauetako autobus zerbitzua martxan jarri du Iparbusek http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-05/p00005004/Ostiral_gauetako_autobus_zerbitzua_martxan_jarri_du_Iparbusek.htm Atzotik, udako ostiraletan Iparbusek H7 gaueko autobus zerbitzua jarriko du Donostiarako norabidean. Larunbat gauetako autobus zerbitzuaren ordutegi bera izango du H7 honek ere. Lurraldebus txartela erabili ahal izango da, bestela, 1,50 euro balioko du txartelak. Sat, 05 Jul 2008 01:00:00 +0200 OIARTZUN Nagore Otañori omenaldia egingo diote Lasarten http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-05/p00005010/Nagore_Otañori_omenaldia_egingo_diote_Lasarten.htm Nagori Otaño Gaztelumendi, iazko abuztuaren 12an hil zen jockey oiartzuar gazteari omenaldia egingo diote datorren asteburuan Lasarte-Orian dagoen Donostiako hipodromoan. Hilaren 13an hasiko da aurtengo udako hipikako denboraldia, eta egun hori baliatuko dute Otaño omentzeko. Jockey oiartzuarraren busto bat jarriko dute hipodromoan. Denboraldia Nagore Otaño Memorialarekin bukatuko da Omenaldian hipika munduko kide eta lagunez gain, Otañoren senide eta lagun hurbilenekoek ere parte hartuko dute. Udako denboraldiko azken lasterketa Nagore Otaño Memoriala izango da, Donostiako hipodromoan bertan. AEGRIk antolatuko du lasterketa hori. Otaño duela ia urtebete hil zen, lasterketa batean parte hartzen ari zela zaldiarekin istripua izan ondoren. ... Sat, 05 Jul 2008 01:00:00 +0200 OIARTZUN Hasi da festa, zuri, gorri eta jendetsu http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-05/p00006006/Hasi_da_festa_zuri_gorri_eta_jendetsu.htm Jendetza bildu zen atzo Gure Zumardian sanferminen hasiera ospatzeko. Ikusmina piztu zuen jaien hasierako ekitaldiak, sekula ez delako antzekorik egin, eta ikusgarria ere suertatu zelako. Elizako goiko aldetik bota zuen Juango Bujandak suziria atzo, eta haraino, Oier Iribarren eskalatzaile antxotar gazteak igo zion etxafuegoa, Gure Zumardian bildutako guztien arreta bereganatuz. Kanpai dorrean, Alain eutsi gogor! leloarekin pankarta atera zuten. Suziria eskuan, eta elizako kanpaiek zortziak zirela iragartzearekin batera, eztandarazi zuen Bujandak suziria, eta gainontzekoa berez etorri zen, berehalakoan: algarak, musika, eta nola ez, ur eta txanpain zorrotadak. Bitartean, Antxoko Musika Bandak Ramon Rodriguezek konposatutako Antxotarra martxa interpretatzeari ekin zion, eta jauzika eta pozik jarraitu zituzten kantaren konpasak oholtzan bildutako guztiek, zein Gure Zumardian bildutakoek. ... Sat, 05 Jul 2008 01:00:00 +0200 PASAIA Txabol Sotoa berreskuratu dute Lizeoko gurasoek http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-05/p00007009/Txabol_Sotoa_berreskuratu_dute_Lizeoko_gurasoek.htm Iazko etenaren ondoren, aurten berriro ere Txabol Sotoa izango da Biteri plazan. Txabol Sotoa Pasaia-Lezo Lizeoko gurasoek kudeatzen dute eta jaiak irauten duten bitartean afariak emango dituzte. Horrez gain, hainbat ekintza antolatu dituzte. Iaz ez ziren nahikoa guraso bildu lanerako. Aurten, saiakera handia egin dute Txabol Sotoa berriro martxan jartzeko. Gaurko, esaterako, 11:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 19:00etara zirko tailerra. Astelehenean, bestetik, haur jolasak izango dira 11:00etatik 13:00etara Kulkirekin. Bihar, 19:30ean, Patxi Ciaren kontzertua antolatu dute Biteri plazan. Kultur ekintzak antolatzeko Garai batean behar ekonomikoengatik sortu zuten Txabol Sotoa. Orain, behar ekonomikoak hain larriak ez direnez, diru hori urtean zehar kultur ekintzak antolatzeko erabiltzen dute gurasoek. ... Sat, 05 Jul 2008 01:00:00 +0200 PASAIA Oporrak ate joka daudenean... http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-05/p00008001/Oporrak_ate_joka_daudenean....htm Errenteria-Oreretako eta Oiartzungo Gazte Informazio Bulegoak oporrei begira jarri dira dagoeneko. Kanpora joan nahi duten gazteentzako informazioa dute eskuragarri: aterpetxeetako txartela egiteko informazioa eta aukera banatzen dute; Interrail bidaiak egiteko aukera ematen dute, edota Euskal Herriko landetxe eta nekazal turismo etxeen berri ematen dute. 'Bidaiateka'-k Oiartzungo Informazio Bulegoan, esaterako, Garbiñe Lujanbiok bidaiateka txiki bat atondua du, handik eta hemendik ekarritako gidekin. Espainiako Estatuko erkidego guztiei buruzko informazioa, baita Frantzia, Portugal eta Marruekosi buruzkoak ere eskuratu daitezke. «Gidak ditugu hemen», azaldu du Lujanbiok, «bertan kontsultatu daitezke, baina pare bat egunerako ere eraman daitezke», azaldu du. ... Sat, 05 Jul 2008 01:00:00 +0200 ERRENTERIA-ORERETA;PASAIA;LEZO;OIARTZUN Abiaduraren erregea http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-04/p00002005/Abiaduraren_erregea.htm Eutsi gogor, bagoaz eta! Patxi Hoyosek gogor heldu dio bolanteari eta kopilotoaren beldur aurpegia ikusita animatzen hasi zaio. Izan ere, OARSOALDEKO HITZAn erredaktore izatea BMW M3 E30 autoan kopiloto lanetan joatea baino askoz errazagoa da! Jaizkibel magaleko bidezidorretan batera eta bestera gabiltza. Azeleradorea topera zapaldu, martxak etengabe aldatu eta, tarteka, tronpo batzuk egiten ditu Hoyosek. Kopilotoari tripak nahasten hasi zaizkio, baina Hoyosek lasai-lasai hitz egiten du hori guztia egiten duen bitartean: «30 urtetik gora daramatzat gidatzen eta ez dut inoiz afizioa galdu. Bolantearen aurrean jartzen naizenean gozatu egiten dut», azaldu du irribartsu herriko piloto famatuenak. Autoak gustuko dituen igeltseroa Patxi Hoyosek 53 urte ditu eta 21 urterekin hasi zen rallyetan parte hartzen. Hasiera-hasieratik, ordea, bere afiziorik handiena igeltsero lanarekin konpartitu behar izan du. ... Fri, 04 Jul 2008 01:00:00 +0200 ERRENTERIA-ORERETA Altzateko proiektua aztertuko dute gaurko Gobernu Batzordean http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-04/p00003001/Altzateko_proiektua_aztertuko_dute_gaurko_Gobernu_Batzordean.htm Errenteriako Udalak Ohiko Gobernu Batzordea egingo du gaur, 12:30etik aurrera. Bederatzi gai landuko dituzte batzordean, ia guztiak hirigintzari buruzkoak. Besteak beste, Altzateko proiektua izango dute hizpide. Errenteria-Orereta eta Lezo artean dagoen zonalde honetan hainbat etxebizitza aurreikusi dituzte, eta proiektuari oniritzia eman ala ez gaurko Batzordean eztabaidatuko dute. Gamongoa eta Alaberga Altzateko proiektuaz gain, Gamongoako 56 sektorea birzatitzeko proiektua eta Alabergako 7/04 zonaldearen urbanizazioa ere eztabaidagai izango dituzte gaurko batzordean. Fatxada konpontzeko eskaerak Herriko zenbait etxebizitzen fatxadak konpontzeko eskaerak ere aztertuko dituzte gaurkoan. Hain zuzen ere, fatxadak konpontzeko eskatu duten eraikinak honako hauek dira: Madalen kaleko 6. eta 7. zenbakiak. ... Fri, 04 Jul 2008 01:00:00 +0200 ERRENTERIA-ORERETA Aste honetan portuan gertaturikoa «argitzeko» eskatu du UGTk http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-04/p00003003/Aste_honetan_portuan_gertaturikoa_argitzeko_eskatu_du_UGTk.htm Asteazken goizean Pasaiako Portuan hilda agerturiko marinelaren heriotza «sakon argitzeko» eskatu du Pilar Collantesek, Euskadiko UGT sindikatuko Lan Osasunaren Arloko buruak, atzo komunikabideetara bidalitako ohar baten bitartez. Portugalgo 42 urteko marinelaren gorpua asteazken goizean atzeman zuten Trintxerpen, 08:00ak aldera. Antza, Nathalie Chantal II itsasontziko marinela goizaldean ontzira itzultzean izan zen gertakaria. Antza denez, itsasontzira igotzen ari zela, orekari ezin izan zion eutsi eta uretara erori zen. Ontzian lotan zeuden lankideak ez ziren gertatutakoaz ohartu, eta marinela bertan ito zen. Guardia Zibila Euskadiko UGT sindikatuak lan istriputzat jo du gertakaria, eta gogora ekarri du aurten dagoeneko 39 langile zendu direla lan istripuetan. Guardia Zibila asteazkenean bertan hasi zen ikertzen gertaturikoa, zer gertatu zen argitze aldera. ... Fri, 04 Jul 2008 01:00:00 +0200 PASAIA Versalles hotel berriko lanak datorren ostiralean bukatuko dituzte http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-04/p00003004/Versalles_hotel_berriko_lanak_datorren_ostiralean_bukatuko_dituzte.htm Versalles Hoteleko lanak datorren ostegunerako edo ostiralerako bukatuko dituzte. Halaxe jakinarazi dute hotel berriaren arduradunek: «Azken ikutuak ematen ari gara. Uneotan, dena hankaz gora dago, baina datorren aste bukaerarako prest izatea espero dugu». Versalles Hoteleko lanak oraindela hainbat hilabete hasi zituzten eta, azkenean, madalenak hasi aurretik bukatzea lortuko dute. Fri, 04 Jul 2008 01:00:00 +0200 ERRENTERIA-ORERETA Bukatzear daude 'Aste Berde'-ko ekimenak http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-04/p00003005/Bukatzear_daude_Aste_Berde-ko_ekimenak.htm Oarsoaldeko Udaltalde 21ek aurrera daraman Aste Berdea sentsibilizazio kanpaina azken txanpan dago murgildurik. Azken ekintza bezala, erakusketa bat antolatu dute Trintxerpeko Alkateordetzan. Erakusketaren gaia Anfibioak eta narrastiak: dibertsitatea eta kolorea da. Ekainaren 30az geroztik dago zabalik eta uztailaren 10a bitarte egongo da ikusgai. Erakusketa ikusi ahal izateko, Trintxerpeko Alkateordetzara joan behar da, goizez, 09:00etatik 14:00etara eta arratsaldez, 17:00etatik 20:00etara. Uztailaren 5ean eta 6ean, aldiz, erakusketa itxita egongo da. Azken ekintza honek bukaera emango dio Oarsoaldeko Udaltalde 21ek antolatutako eta ingurumenaren babesa eta ezagupena bultzatzen dituen Aste Berdea. Sentsibilizazio ekintza ugari Oarsoaldeko Udaltalde 21en Aste Berdea 2008 ekimena maiatzaren 19an jarri zuten martxan. Sentsibilizazio kanpaina honetan antolatutako ekintza sorta zabala izan da. Ekainaren 24an, esaterako, Tierra filmea eskaini zuten Trintxerpeko Alkateordetzan eta orain erakusketa antolatu dute. ... Fri, 04 Jul 2008 01:00:00 +0200 PASAIA Eskualdeko lau traineruek sasoi hasiera ona berretsi nahi dute asteburuan http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-04/p00003006/Eskualdeko_lau_traineruek_sasoi_hasiera_ona_berretsi_nahi_dute_asteburuan.htm Uste baino hobeto hasi dute eskualdeko lau arraun elkarteek ligen sasoia. Joan den asteburuko emaitzak onak izan ziren San Pedrorentzat, Pasai Donibane-Koxtaperentzat, Trintxerpe-Illunberentzat eta Hibaikarentzat. Beraz, asteburuan jokoan izango diren estropadetan bide berean jarraitu nahi dute, ahalik eta puntu gehien pilatuz. Zaragozako arrakasta eta gero, Galizian bi estropada izango ditu San Pedrok, biak Boiron. Bihar, 18:30ean Rianxeira banderan ariko dira puntuen bila borrokan. Etzi berriz, baina 12:00etan, estropada eremu berean izango da Libia, Boiroko XVIII banderan. Erreka-k, bi estropada KAE1en Pasai Donibane-Koxtapek bitan neurtuko du asteburuan zein sasoi mailan dagoen. Bihar, 17:00etatik aurrera, Getxoko banderan ariko dira lehian; etzi, 12:00etan, Elantxoben. Joan den asteburuan, KAE1 Ligako lehen estropadan, Kaiku eta Camargotik segundo dezentera sailkatu ziren sajuandarrak. Hala ere, hobetzeko tarte handia dute Erreka-koek. ... Fri, 04 Jul 2008 01:00:00 +0200 ERRENTERIA-ORERETA;PASAIA;LEZO;OIARTZUN Santakrutzak irailaren 12an hasiko direla erabaki du Jai Batzordeak http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-04/p00004006/Santakrutzak_irailaren_12an_hasiko_direla_erabaki_du_Jai_Batzordeak.htm Lezoko Jai Batzordea iraileko jaiak prestatzen hasia da dagoeneko. Bi bilera egin dituzte Kultura Aretoan, atzo, eta ekainaren 19an. Bilera horietan hartu dituzten erabakien artean, festak ohi baino lehenag o hastearena dago. Ohitura da jaiei Santa Krutz egunaren bezperan ematea hasiera, baina Santa Krutz eguna aurten igandea da. Hori ikusita, festen lehenengo eguna irailaren 12a izatea erabaki du Jai Batzordeak. Jon Legorburu, Lezoko Kultura zinegotziaren iritziz, «badakigu ohitura jaiak Santa Krutz egunaren bezperan hastea dela, baina ez zitzaigun egokia iruditzen festak larunbatean hastea». Jaiek lau egun iraungo dute, ostiralean, irailaren 12an hasiko dira, eta astelehena 15ean bukatuko dira. Jai-egitaraua «ia erabakita» Jai Batzordeak egin dituen bileretan, festen egitaraua zein izango den ia erabakita geratu da. Xehetasun txiki batzuk falta dira programa guztiz erabakita egoteko; «jaien programa %80an daukagu landuta, gauza batzuk zehaztea baino ez zaigu falta», azaldu du Legorburuk. Pisu handia duten beste gai batzuen inguruan ere erabaki garrantzitsuak hartzeko prest daude. ... Fri, 04 Jul 2008 01:00:00 +0200 LEZO Bihar hasiko da Xanistebanetako Futbito Txapelketa, Haurtzaron http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-04/p00005008/Bihar_hasiko_da_Xanistebanetako_Futbito_Txapelketa_Haurtzaron.htm Bihar 10:00etan hasiko da Amnistiaren Aldeko Batzordeak antolatutako Xanistebanetako Futbito Txapelketa. Aurten, lehen aldiz, Aitor Gaztelumendi Aitor Txiki-ren omenez jokatuko da txapelketa. Ohi bezala, partidak Haurtzaro Ikastolako futbol zelaietan izango dira, goizez eta arratsaldez. Finalerdiak abuztuaren 4an jokatuko dira, eta finala, abuztuaren 6an. 20 talde lehian 20 taldek eman dute izena aurtengo txapelketan eta uztaileko larunbat guztietan jokatuko dira partidak. Herenegun iluntzean banatu zituzten ordutegiak eta arautegia antolatzaileek Girizia Elkartean. LHko eta DBHkoen futbito txapelketa LH eta DBHko ikasleen futbito txapelketa ere izaten da herriko jaietan, eta dagoeneko izen-ematea irekita dago. Taldeak zortzi kirolarik osatuko dituzte eta partidak uztailean jokatuko dira. ... Fri, 04 Jul 2008 01:00:00 +0200 OIARTZUN «Gazteok Euskal Herriaren aldeko hautua egin dugu» http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-04/p00005009/Gazteok_Euskal_Herriaren_aldeko_hautua_egin_dugu.htm Bihar, manifestazioa izango da Errenteria-Oreretan «Euskal Herriaren aldeko hautua egin dugulako, independentzia eta sozialismoaren bidean», deialdia egin duten gazte independentistek azaldu dutenez. Aste honetan bertan Errenteria-Oreretako eta Oiartzungo zortzi gazteren atxiloketa eta hauetako zazpiren espetxeratzea salatzeko ere izango da Zumarditik abiatuko den manifestazioa 18:30ean. «Guk haien testigua hartu dugu eta Euskal Herriaren alde lanean jarraituko dugun gazte belaunaldi berria gara», adierazi zuten gazteek atzo Oiartzungo Kontzejupean egindako agerraldian. Herritarren babesean Aste honetan izan diren beste agerraldi eta mobilizazioetan bezala, gazte independentistek hamarnaka herritar izan zituzten aldamenean, deialdiarekin bat eginez. «PSOEk proiektu independentista suntsitzeko helburu argia du», adierazi zuten gazteek, «eta proiektu hori errealitate bilakatzen duen mugimendu oro kolpatzen ari da». ... Fri, 04 Jul 2008 01:00:00 +0200 ERRENTERIA-ORERETA;PASAIA;LEZO;OIARTZUN Juan Mari Lekuonaren azken lana argitaratu du EHUk http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-04/p00005011/Juan_Mari_Lekuonaren_azken_lana_argitaratu_du_EHUk.htm Ibaiak basamortuan, Juan Mari Lekuona hil zenean idazten ari zen poema liburua argitaratu du Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU). Atzo aurkeztu zuten liburua. Jon eta Paulo Kortazararitu dira bilketa lanetan eta edizioa egiten. 1992an hasitako lana 1992an hasi zen Lekuona Ibaiak basamortuan idazten. Guztira, 50 poema inguru egitea zen Lekuonaren asmoa, baina zazpi besterik ez zituen bukatu. «Poema liburu baten historia» dela liburua azaldu zuen Jon Kortazarrek aurkezpenean. «Liburuaren egunerokoa dugu, eta hori oso garrantzitsua da ikerlariontzat», gaineratu zuen filologo eta ikerlariak. Fri, 04 Jul 2008 01:00:00 +0200 OIARTZUN