Oiartzun, Oarsoaldeko hitza http://www.oarsoaldekohitza.info hitzako albiste zerrenda oiartzun eu Sat, 30 Aug 2008 00:01:24 +0200 60 Oiartzun, Oarsoaldeko hitza http://www.oarsoaldekohitza.info/rss/logo.gif http://www.oarsoaldekohitza.info Eskaera bereziak egingo ditu parrokiak herriko behartsuentzat http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-27/p00007009/Eskaera_bereziak_egingo_ditu_parrokiak_herriko_behartsuentzat.htm San Esteban Parrokiako zerbitzuak egiten aritzen diren hiru taldeek, urtero bezala, eskaera bereziak egingo dituzte hilaren 31n eta Xanisteban egunean. San Inazio egunean Altzibarko Kapilan jasoko dute dirua eta Xanisteban egunean, parrokiako meza nagusian. Dirua Oiartzungo behartsuentzako izango da. Sun, 27 Jul 2008 01:00:00 +0200 OIARTZUN H4 zerbitzuak ordutegi berria izango du http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-27/p00007011/H4_zerbitzuak_ordutegi_berria_izango_du.htm H4 autobus zerbitzuaren ordutegian aldaketak egingo dituzte abuztuaren 18tik. Errenteria-Orereta, Oiartzungo Arragua eta Ugaldetxo auzoetako industria guneekin lotzen ditu autobusak. Ibilbidea eta iraupena, baina, ez dira aldatuko. Hamabost egunez, oporrak Honez gain, abuztuaren 1etik 15era ez dela autobus zerbitzurik egongo, oporrak direla eta. Autobusaren ordutegi aldaketa «zerbitzuaren erabilera sustatzeko» egingo dutela jakitera eman dute zerbitzuaren arduradunek. ############ ordutegi berria Pontikatik. 07:20; 08:15; 14:15. Ugaldetxotik. 13:15; 18:45; 19:45. ############ Sun, 27 Jul 2008 01:00:00 +0200 OIARTZUN Datorren astean banatuko dituzte Gazte Eguneko kamisetak auzoetan http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-26/p00006001/Datorren_astean_banatuko_dituzte_Gazte_Eguneko_kamisetak_auzoetan.htm Datorren astearen hasieran banatuko dituzte Gazte Eguneko kamisetak. Auzo bakoitzean banatuko dira kamisetak aurten lehen aldiz, auzo bakoitzeko gazteek jartzen duten ordutegian. 16 euro ordaindu beharko dira kamiseta bakoitzeko. Prezio horrekin kamiseta eta auzoko koloreko zapiaz gain, aurten atxilotu eta bermepean aske gelditu diren gazteen fidantza ordaintzeko izango da euro bana. Sat, 26 Jul 2008 01:00:00 +0200 OIARTZUN Futbito Txapelketako final-laurdenak jokatuko dira gaur http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-26/p00006002/Futbito_Txapelketako_final-laurdenak_jokatuko_dira_gaur.htm Gaur jokatuko dira Amnistiaren Aldeko Batzordeak antolatutako Xanistebanetako Futbito Txapelketako final-laurdenak. 15:30etik aurrera jokatuko dira lau final-laurdenak, Haurtzaro Ikastolako bi futbol zelaietan. Goizez, partida gehiago Gaur goizean ere izango dira partidak, 10:30etik aurrera. Finalerdiak, berriz, xanistebanetan jokatuko dira: abuztuaren 4an, 19:30ean eta 20:15ean. Sat, 26 Jul 2008 01:00:00 +0200 OIARTZUN Nor baino nor, hirurak berdin http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-26/p00008023/Nor_baino_nor_hirurak_berdin.htm Guztiak irabazle. Paretsu iritsi ziren helmugara herriari itzuliak eman ondoren Koxme Makazaga eta Gorka Etxeberria korrikalariak eta Martin Galar txirrindularia. Atzo, Santio egunez, apustua egin zuten, hainbat hilabetetan prestatzen aritu ondoren. Hasieratik, emozioz betea Manuel Lekuona bibliotekaren aurrean hasi eta bukatu zen ibilbidea. Hasieran, Etxeberria korrikalaria eta Galar txirrindularia abiatu ziren nor baino nor. Etxeberriari minutu gutxi batzutako abantaila eman zioten. 34 minututan eman zion itzulia Oiartzuneri korrikalariak. Plazara iritsi zenerako, prest zegoen Makazaga bere itzulia hasteko. Ikusmin handia Apustuak sortutako ikusmina ere ez zen nolanahikoa izan. Biblioteka bazterreko autobus geltokiaren ondoan, oholtzatxo bat ere jarri zuten. Bertatik, Asier Bergaretxek kirolariei buruzko datuak ematen zituen: «Iritsi da Martin autopistako biribilgunera!». ... Sat, 26 Jul 2008 01:00:00 +0200 OIARTZUN Xanistebanetako III. Piropo Lehiaketa datorren astean hasiko da http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-25/p00007003/Xanistebanetako_III._Piropo_Lehiaketa_datorren_astean_hasiko_da.htm Euskeran Itotiyak taldeak datorren astean jarriko ditu herriko tabernetan eta Kataxulo Gaztetxian Xanistebanetako III. Piropo Lehiaketan parte hartzeko kutxak. Jaiak bukatu arte egongo dira. Fri, 25 Jul 2008 01:00:00 +0200 OIARTZUN ELA Ugaldetxoko Sogefi enpresa ixtearen aurka dago http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-25/p00007004/ELA_Ugaldetxoko_Sogefi_enpresa_ixtearen_ aurka_dago.htm ELA sindikatuak Ugaldetxo auzoan dagoen Sogefi-Filtration enpresaren itxieraren «aurka» dagoela azaldu du. «Etekin handiko enpresen deslokalizazioaren kontra gaude; kasu honetan, Sogefi den bezala», azaldu dute prentsa ohar bidez. Guztien onarpena ELAtik azaldu dutenez, enpresa ixtean langileek izango dituzten kalte-ordainak negoziatzeko orduan, enpresa eta langileen batzordea «adostasunera» iritsi ziren. «Akordioa langileek batzarrean onartu zuten eta, salbuespenik gabe, langileen batzordeko kide guztiek sinatu zuten: LABeko lauk, UGTko hiruk eta ELAko bik». Fri, 25 Jul 2008 01:00:00 +0200 OIARTZUN Iragorriko kanposantua etzi inauguratuko dute http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-25/p00007008/Iragorriko_kanposantua_etzi_inauguratuko_dute.htm Etzi, hilak 27, Karrikako Iragorriko Kanposantua inauguratuko du Kattin Ttiki Elkarteak. 12:00etan hasiko da ekitaldia: dantzariekin, bertsolariekin, txalapartariekin... 'Oroimenaren baso' Tokia Oroimenaren Baso gisa bataiatu eta prestatu dute. Besteak beste, sarrera egin diote eta bi hobi komunak seinalizatu dituzte, baita azalpenak emateko plakak jarri ere. Anton Mendizabalek egindako eskultura bat ere badago Iragorriko kanposantuan. 72 urte Oiartzun tropa frankisten esku gelditu zela Eguna bera ere seinalatua izango da. Izan ere, 1936ko uztailaren 27an sartu ziren Alfonso Beorlegiren tropak Oiartzunera, eta egun hartan gelditu zen herria tropa frankisten mende. Bitartean, 36ko Gerrari buruzko erakusketak irekita jarraitzen du udaletxeko areto nagusian,astelehenetik igandera. Abuztuan ere zabalik izango da. ... Fri, 25 Jul 2008 01:00:00 +0200 OIARTZUN Iturriotzen, biribilgune berria http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-24/p00007001/Iturriotzen_biribilgune_berria.htm Iturriotzen biribilgunea egiteko lanak hasi dira. Auzoko autobus geltokiaren atzealdean hasi dituzte lehenengo lanak. Horretarako, bertan zegoen etxola bota dute. Horrez gain, geltokiaren eta errekaren arteko lurrak ere mugitzen hasi dira, tokia egiteko. 2009ko ekainerako, bukatuta Datorren urteko ekainerako Iturriozko etxebizitzen bigarren promozioa bukatuko dute. Biribilgunea ordurako bukatuta egongo da, baita errepide berria ere. Lanak Amenabar enpresak egingo ditu, etxebizitzak eraikitzen ari den enpresa berak, urbanizazioaren lanetako bat baita. Biribilgunea egitearekin batera, beste urbanizazio lan batzuk ere egingo dituzte. Arau Ordezkatzaileen barruan Arau Ordezkatzaileen baitan Iturriotz auzorako egindako planeamenduan onartutako lanak dira errepide eta biribilgune berri hauek. ... Thu, 24 Jul 2008 01:00:00 +0200 OIARTZUN Santiyorik luzeenak hasiko dira gaurtik aurrera http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-24/p00007005/Santiyorik_luzeenak_ hasiko_dira_gaurtik_aurrera.htm Gaur hasiko dira Santiyoak Iturriotz auzoan. Beti bezala, Santiyotan hasi eta San Inaziotan bukatuko dira festak, baina aurten sekulan baino egun gehiago dituzte jaiak ospatzeko. Guztira, sei egunetan izango dute zer gozatu iturrioztarrek eta oiartzuarrek orokorrean. Xanistebanek baino jai egun gehiago izango dituzte Santiyoek. Paellada erraldoia Soroa eta Iturri Berri Elkartea izango dira jaien gune nagusienak. Hala ere, auzoko toki gehiagotara ere zabalduko da, bai kronoeskaladarekin edota bizikleta martxarekin, adibidez. Auzo bazkarirako txartela aldez aurretik erosi behar da Gure Txoko tabernan, Garmendi txokolategian, Pottoko dendan, Herkuden ileapaindegian edo Martin harategian. Bazkaritarako, paella erraldoia izango dute. Arkaitz Oiartzabal eta Julen Zelaieta, Nafarroako Txapelduna, ariko dira bertsotan bazkal-ondorenean. ... Thu, 24 Jul 2008 01:00:00 +0200 OIARTZUN Boikot taldearen kontzertua, etzi, Iurritan http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-23/p00006012/Boikot_taldearen_kontzertua_etzi_Iurritan.htm Etzi, Boikot talde madrildarrak joko du Iurrita gune soziokulturalean. 22:30ean hasiko da Boikoten kontzertua. Sarrera 8 euro ordaindu beharko da. Ibilbide luzeko taldea Taldea 1987. urtean sortu zen eta orain, Amaneció azken diska dela eta, kontzertuak ematen ari dira han eta hemen. Talde ezaguna da eta Festimad, Vińa Rock edota Metaliko Rock bezalako jaialdietan parte hartu izan dute. Bederatzi lan kalean Talde emankorra da Boikot. 1990ean lehen diskoa kaleratu zutenetik, bederatzi lan aurkeztu dituzte. Wed, 23 Jul 2008 01:00:00 +0200 OIARTZUN Txirrindulari eta korrikalarien arteko apostua izango da ostiralean http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-22/p00003004/Txirrindulari_eta_korrikalarien_arteko_apostua_izango_da_ostiralean.htm Ostiralean, hilak 25, apostu berezia izango da Oiartzunen. Bi korrikalariren eta txirrindulari baten artean izango da. Martin txirrindulariak lau itzuli emango dizkie herriko auzoei eta Gorka eta Koxme korrikalariek, ibilbide berari itzuli bana. 10:00etan hasiko da apostua. 15 lagunentzako bazkaria dago jokoan. Tue, 22 Jul 2008 01:00:00 +0200 OIARTZUN Ugaldetxoko Jai Batzordearen bilera izango da bihar auzoko eskoletan http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-22/p00003005/Ugaldetxoko_ Jai_Batzordearen_bilera_izango_da_bihar_auzoko_eskoletan.htm Ugaldetxoko festak antolatzeko Jai Batzorderako deia egin dute biharko. 19:30ean jarri dute auzotarrak biltzeko hitzordua auzoko eskoletan. Besteak beste, garai batean hain sonatua zen Ugaldetxoko goitik-behera txapelketa berreskuratu ote daitekeen hizketan ari dira auzotarrak. Tue, 22 Jul 2008 01:00:00 +0200 OIARTZUN Arditurrin indusketak egiteko eta erakusteko hitzarmena sinatu dute http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-22/p00003008/Arditurrin_indusketak_egiteko_eta_erakusteko_hitzarmena_sinatu_dute.htm Arditurriko meategiak oraindik gehiago ezagutzeko aukera ireki da Udalaren, Gipuzkoak Foru Aldundiaren eta Arkeolanen bidez. Hiru urterako hitzarmena sinatu dute OTASAk eta Arkeolanek meategietan indusketak egiteko eta erromatarren garaiko aztarnak aurkitzeko. Duela hiru aste hasi ziren indusketak egiten Arkeolango kideak. 400 metro gehiago Arkeologia eta espeleologia lanak gizarteratzea «garrantzitsua» dela azpimarratu zuen Mertxe Urteaga Arkeolango adituak. Ekaina hasieratik ikusgai zeuden 200 metroko galeriez gain, orain, beste 400 metro ikus daitezke. 25 metro lurpean jaitsi ahal izango da Arkeolani esker. Bertan egiten ari diren indusketak ikusteko aukera ere badago. Aurkikuntzak Urteagak azaldu zuenez, «uste baino emaitza gehiago lortu ditugu hiru astetan». Hasiera batean uste baino garrantzitsuagoa izan zela Arditurriko meategia ere baieztatu dute. «Iberiar penintsulako bigarren meategi erromatar garrantzitsuena da», gehitu du Uriak. ... Tue, 22 Jul 2008 01:00:00 +0200 OIARTZUN Oiartzungo bertsolariek hendaiarrei irabazi diete GR16ko saioan http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-20/p00011006/Oiartzungo_bertsolariek_hendaiarrei_irabazi_diete_GR16ko_saioan.htm Oiartzunek irabazi zuen herenegun iluntzean Makutxo tabernan jokatu zen GR-16ko bertso saioa, boto bakar bateko aldeaz. Oiartzun ordezkatzen, Mirari Martiarena eta Aitor Errazkin aritu ziren, eta, hendaiarren izenean, Maialen Arzallusek eta Odei Barrosok bota zituzten bertsoak. Lagun koadrila polita bildu zen bertso saioa entzutera, eta, han izan zen Ander Lizarraldek kontatu duenez, bertsolariek «saio polita eta bizia» osatu zuten. Saioa bukatzean, entzuleek beren botoen bidez iritzia eman eta oiartzuarrak hobeto aritu zirela erabaki zuten. Bigarren garaipena Fin dabiltza oiartzuarrak GR-16ko ibilbidean. Oiartzunen jokatu zen lehen saioan, lehengo ekainean, goierritarrak izan zituzten parez pare eta orduko hartan oiartzuarrek irabazi zuten baita ere. Jon Iragorrik, Manu Goioganak eta Arkaitz Oiartzabal Xamoak osatu zuten goierritarren kontra aritu zen taldea. ... Sun, 20 Jul 2008 01:00:00 +0200 OIARTZUN Santiyuak hurbiltzen ari dira! http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-20/p00012023/Santiyuak_hurbiltzen_ari_dira.htm Iturriozko txokoetan jai giroa geroz eta hurbilago sumatzen dute. Atzoz geroztik, etxe eta baserri guztietan Santiyotako programa badute. Atzo goizean aritu ziren Jai Batzordeko kideak eta auzotar bolondresak programak banatzen, borondate truke. Goiz-goizetik hasi ziren egitarauak banatzen, 09:00etan gelditu baitziren Soroan. Sei eguneko festa-giroa Iturrioztarrek beti izan dute halako sona gauzak, eta batez ere auzoko jaiak, handikiro ospatzen dituztela. Egitarauari begiratzea besterik ez dago beste urtebetez ere hori hala dela baieztatzeko: bost eguneko egitarau oparoa antolatu dute. Oiartzungo auzoetan bakarra da Iturriotz xanistebanetan adina egunetan ospatzen dituztenak euren festak. Aurten, gainera, herriko festek baino egun bat gehiago izango dute Iturriozko Santiyoek. San Inaziotan bukatu ... Sun, 20 Jul 2008 01:00:00 +0200 OIARTZUN Sogefiko langileak eta enpresa akordiora iritsi dira http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-19/p00005005/Sogefiko_langileak_ eta_enpresa _akordiora_iritsi_dira.htm Sogefiko langileek eta enpresak akordioa sinatu dute. Lan egindako urte bakoitzeko 58 eguneko kalte-ordaina jasoko dute, gehienez 32 hilekotan. Langileek asanbladan onartu zuten Sogefi-Filtration Italiamo multinazionalaren eskaintza. 44 langilek alde bozkatu zuten, eta 26k kontra. Langileen eskaeratik urrun Eskaintza urrun gelditu da langileen eskaeratik: lan egindako urte bakoitzeko 75 eguneko kalte ordaina mugarik gabe eskatzen zuten. Asteazkenean «azken eskaintza» egingo zuela adierazi zuen enpresak. UGTk eta ELAk onartu egin zuten eskaintza, nahiz eta LABi «gutxiegi» iruditu, «akordio ekonomikoa baino ez da». Hilabete bukaerarako, itxita Hilabete honen bukaeran itxiko ditu ateak. Langileak kexu agertu dira: «Ez digute aukerarik eman gutxi batzuk bederen Altsasuko lantegian birkokatzeko». ... Sat, 19 Jul 2008 01:00:00 +0200 OIARTZUN Ardi gazta lehiaketan izena emateko epea irekita dago http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-18/p00005001/Ardi_gazta_lehiaketan_izena_emateko_epea_irekita_dago.htm Intxixu AEK euskaltegiak antolatu du beste urtebetez ere Xanistebanetarako Beterriko Ardi Gazta Lehiaketa. Parte hartu nahi duten artzainei eta gaztagileei izena emateko epea irekita dagoela jakinarazi diete. Azken urteetan, parte-hartzaile kopurua gutxitu egin denez, AEK-ko kideek dei berezia egin diete artzainei aurtengo lehiaketan parte har dezaten. Epaimahaian, sukaldari entzutetsuak Urtero, Beterriko Gazta Lehiaketako epaimahaia sukaldaritzaren munduko profesional entzutetsuek osatzen dute: Juan Mari Arzakek eta Luis Mari Bujandak, esaterako. Hauekin batera, Udal ordezkariak, Intxixu AEK-ko ikasle eta irakasleak, EHNE sindikatuko kideak eta kritiko gastronomikoak aritzen dira lan horretan, gaztarik onena aukeratzen. Lehiaketa abuztuaren 4ean izango da Abuztuaren 4ean izango da Intxixu AEK-k antolatutako Ardi Gazta Lehiaketa, 18. urtez, Baserritarren Eguna ospatzen da egun horretan xanistebanen egitarauan. ... Fri, 18 Jul 2008 01:00:00 +0200 OIARTZUN Gutxiago eta gehiago http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-18/p00005007/Gutxiago_ eta_gehiago.htm Gutxiago kontsumitu, CO2 gutxiago jaulki, gidariaren erosotasuna gehitu eta segurtasuna gehitu errepidean. Horixe da eraginkorki gidatzea, Aitziber eta Asier Etxebeste Oiartzun Autoeskolako arduradunek definituta. Euskadiko Plan Estrategikoaren baitan, profesionalei ikastaroak ematen hasi ziren, kontsumo eta kutsadura indizeak jaisteko. Orain, profesionalen lana ikasitakoa herritarrei helaraztea da. Kontzientzian eragin nahian Udalarekin hitz egin ondoren, Agenda21ean kokatuta, eraginkorki gidatzeko ikastaroak ematen hasi dira. «Jendearen kontzientzian eragin nahi da, eta zaila da askotan», aitortzen du Aitziberrek. «Ohiturak aldatu behar dira», azpimarratu dute. «Ez diogu betiko gidatzeko modua txarra denik. Helburua ezberdina da». Jakinaren gainean hitz eginez ... Fri, 18 Jul 2008 01:00:00 +0200 OIARTZUN 36ko Gerrari buruzko erakusketa irekiko dute bihar http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-17/p00005013/36ko_Gerrari_buruzko_erakusketa_irekiko_dute_bihar.htm Bihartik aurrera, 36ko Gerrari buruzko erakusketa egongo da ikusgai udaletxeko areto nagusian, abuztuaren 10a arte. Kattin-Ttiki Elkarteak antolatu du erakusketa. Helburua, «36ko Gerra eta errepresioa Oiartzunen zer izan ziren herritarrei erakustea» izango da. Erakusketa 19:00etan irekiko da bihar. Aurrerantzean, ordutegia 11:00etatik 14:00etara izango da goizez eta 17:00etatik 21:00etara, arratsaldez. Testigantzak, armak... Oiartzuarren testigantzak entzuteko aukera, gerraren kronologia eta mapak ikustekoa, garai hartako arma eta Gudarien jantziak... egongo dira ikusgai. Honez gain, iaz Iragorriko kanposantuko hobi komunetik ateratako objektuak eta hezurrak ere ikusteko moduan egongo dira. Egun seinalatuak Memoria historikoaren aldeko taldeak herritar guztiei erakusketara joateko deia ere luzatu die. ... Thu, 17 Jul 2008 01:00:00 +0200 OIARTZUN Ugaldetxoko Jai Batzordearen bilera izango da gaur auzoko eskoletan http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-16/p00005001/Ugaldetxoko_ Jai_Batzordearen_bilera_izango_da_gaur_auzoko_eskoletan.htm Gaur, Ugaldetxoko jaietako bilera izango da, auzoko Jai Batzordeak deituta. 19:30ean jarri dute hitzordua, auzoko eskoletan. Wed, 16 Jul 2008 01:00:00 +0200 OIARTZUN EuskoTrenek «metro maiztasuna» izango du 2012rako http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-16/p00005002/EuskoTrenek_metro_maiztasuna_izango_du_2012rako.htm 2012. urterako, Oiartzundik Lasarte arteko EuskoTren zerbitzuak «metro maiztasuna» izango duela adierazi du Eusko Jaurlaritzako Garraio Sailak. «Metro maiztasuna garrantzitsua izango da, zazpi minutu eta erdiro egongo liratekeelako trenak Oiartzundik Lasarte-Oriara», adierazi zuen Nuria Lopez de Gereńu sailburuak. Horretarako, baina, lanak egitea derrigorrezkoa da. Horien artean dago Arraguako geltoki berria eta bidearen irazkortasuna. Wed, 16 Jul 2008 01:00:00 +0200 OIARTZUN Oiartzunen eta Hendaiaren arteko lehia GRan, etzi http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-16/p00005007/Oiartzunen_eta_Hendaiaren_arteko_lehia_GRan_etzi.htm Etzi, GRko bigarren saioa jokatuko dute aurtengo txapelketan Oiartzungo bertsolariek. Makutxo tabernan izango da saioa 22:30ean, Hendaiako taldearen kontra. Beraz, bigarren saioa ere etxean jokatuko dute oiartzuarrek. Dagoeneko, laukotea osatzen duten bi talderen kontra lehiatuko dira oiartzuarrak, honenbestez. Hala ere, etxetik kanpoko saio guztiak oraindik jokatu behar dituzte hiru aurkarien etxeetan. Tamainako aurkaria Oiartzungo taldea zein bertsolarik osatuko duten oraindik ez dute zehaztu Bertso Eskolako kideek. Hala ere, lasai daude. Oiartzungo taldearen iritziz, Hendaia ez da aurkarien arteko talderik gogorrena, «baina inoiz ez da jakiten». Entzuleak, garrantzitsuak Ohi bezala, entzuleek ere izango dute zeresana. Izan ere, GRko berezitasuna da entzuleak direla botoa ematen dutenak, eta ez epaileak. ... Wed, 16 Jul 2008 01:00:00 +0200 OIARTZUN DBHko ikasleen futbito txapelketan izen-ematea irekita dago http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-15/p00005001/DBHko_ikasleen_futbito_txapelketan_izen-ematea_irekita_dago.htm DBHko ikasleentzako Xanistebanetako Futbito Txapelketako izen-ematea luzatu dute berriro, orain arte talde gutxik eman dutelako izena. Aste honetan eman ahal izango da izena, Gazte Informazio Bulegoan (943 491 105). Taldeak sei jokalarikoak izan behar dira. Tue, 15 Jul 2008 01:00:00 +0200 OIARTZUN 23 emakumek parte hartu dute berdintasun diagnostikoaren lehen bileran http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-15/p00005003/23_emakumek_parte_hartu_dute_berdintasun_diagnostikoaren_lehen_bileran.htm Udalak jakinarazi duenez, herriko gizon-emakumeen arteko berdintasun diagnostikoa dagoeneko martxan dago. Lehen pauso bezala, bilera baterako deia egin zien Berdintasun teknikariak herriko emakumeei, ekaina bukaeran, eta 23 emakumek hartu zuten parte. Talde txikitan hausnartuz Talde txikitan, kultura, gazteria, hezkuntza, kirola, osasuna, gizarte zerbitzuak... bezalako atalei buruzko hausnarketak egin zituzten. Udazkenean jarraituko dute diagnostikoarekin, gizonezkoei eta emakume gazteei galdera berdinak eginez. Tue, 15 Jul 2008 01:00:00 +0200 OIARTZUN Euskadi-Innovaren bosgarren saioa http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-15/p00005006/Euskadi-Innovaren_bosgarren_saioa.htm Oarsoaldea SA Garapen Agentziak Euskadi+Innovako bosgarren ikastaroa antolatu du ostiralerako, hilak 18, eskualdeko enpresariei zuzenduta. Bi ordu eta erdiko saioa izango da: 10:00etatik 12:30era. Saioen helburua enpresak «berritzeko baldintzak» aurkeztea da. «Berriztapen Agenda programan parte hartzearen abantailak jakinarazi, hausnarketak egin eta esperientziak partekatzea», azaldu dute Garapen Agentziako kideek. Izen-ematea, doan Jardunaldietan parte hartu nahi duten enpresaburuek, gutxienez sei langileko enpresa kudeatu behar dute, edozein sektoretakoa. SPRI agentziako kideak izango dira jardunaldia bideratuko dutenak. Saioa Oarsoaldea Garapen Agentziaren bulegoetan izango da, Mamuteko bulegoetan. Doan parte hartu daiteke jardunaldian. Aldez aurretik, izena eman behar da, hala ere: 943 494 129 telefonoan edo enpresasustapena@oarsoaldea.net-en. ... Tue, 15 Jul 2008 01:00:00 +0200 OIARTZUN Ziklomotorren azterketa teknikoa egiteko aukera, etzi http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-15/p00005010/Ziklomotorren_azterketa_teknikoa_egiteko_aukera_etzi.htm Etzi, hilak 17, ziklomotorren azterketa teknikoa egiteko aukera eskainiko du estazio mugikorrak. IAT nahitaez pasa behar dute hiru urte baino gehiago dauzkaten ziklomotorrek, legeak hala eskatzen duelako. Ordua eskatuta Azterketa egiteko, aldez aurretik eskatu behar da ordua Udaltzaingoan, 943 493 311 telefonoan. Duela pare bat hilabete ere herrian izan zen estazio mugikorra. Orduan azterketa gainditu ez zuten ziklomotorrek ere izango dute aukera bigarren aldiz pasatzeko. Tue, 15 Jul 2008 01:00:00 +0200 OIARTZUN Maitane Azpeitiak Gipuzkoako marka hobetu du http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-15/p00005012/Maitane_Azpeitiak_Gipuzkoako_ marka_hobetu_du.htm Maitane Azpeitia atletak jauzi hirukoitzeko Gipuzkoako Gazte Mailako errekorra hobetu zuen herenegun, 13 metroko jauzia eginez. Egun batzuk lehenago, hilaren 9an, Gipuzkoako marka berdintzea lortu zuen, 12,90 metroko jauzia eginez. Egun gutxi behar izan ditu 10 zentimetro gehiagoko jauzia egiteko. Marka berdindu eta hobetu, biak, Bartzelonan egin ditu 19 urteko atletak, parte-hartze libreko probetan. «Kontrol antzekoak dira, baina markak kontuan hartzen dituzte». «Nire jauzirik handiena» Azpeitiarentzako sorpresa izan da errekorra hobetu duela jakitea. «Badakit inoizko jauzirik handiena egin dudala, nire markarik onena, baina ez nekien Gipuzkoako errekorra hobetuko nuenik», azaldu du kirolari gazteak. «Pozik» dago, hala ere, errekorra berea dela jakinda. ... Tue, 15 Jul 2008 01:00:00 +0200 OIARTZUN