Pasaia, Oarsoaldeko hitza http://www.oarsoaldekohitza.info hitzako albiste zerrenda pasaia eu Sun, 06 Jul 2008 00:14:20 +0200 60 Pasaia, Oarsoaldeko hitza http://www.oarsoaldekohitza.info/rss/logo.gif http://www.oarsoaldekohitza.info Gaztetxeak kontzertuak antolatu ditu egun guztietarako http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-06/p00005001/Gaztetxeak_kontzertuak_antolatu_ditu_egun_guztietarako.htm Antxoko Gazte Asanbladak kontzertuak antolatu ditu sanferminetako egun guztietarako. Herenegun, The Wanba eta Toil aritu ziren gaztetxean. Atzo, berriz, Gamora taldeak jo zuen, eta dj-a izan zen ondoren. Gaur ankatarteko oi! eta Uko arituko dira, gaztetxean baita ere. Txosnetan ere izango dira kontzertuak gaur;PKU eta Desoreka taldeak. PKUk maketa atera berri du, eta hiru eurotan dago salgai Antxoko hainbat tabernetan. Etzi,bestalde, Gazte Eguna da. 19:00etan hasita sagardoa, txalaparta, txorixoa eta bertsolariak izango dira Zumardian. Ondoren, Malos tiempos eta Hardware taldeen kontzertua izango da. Sun, 06 Jul 2008 01:00:00 +0200 PASAIA Tonbolan arituko dira Lujanbio, Egaña, Paia, Zubeldia eta Xamoa http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-06/p00005003/Tonbolan_arituko_dira_Lujanbio_Egaña_Paia_Zubeldia_eta_Xamoa.htm Bertso tonbola berezia izango da gaur Azokan 19:30ean, Aho Bero Pasaiako bertso eskolak antolatuta. Tonbolan, Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Iker Zubeldia, Arkaitz Oiartzabal Xamoa eta Fredi Paia bertsolariak arituko dira. Bertso eskola propioa Pasaian Bi urte prestatzen egon ostean, aurten bertso eskola gauzatu da Pasaian. Falta sumatzen zuten, bertsotan ikasi nahi zutenek eskualdeko beste herrietara jo behar baitzuten. Zirikatzeko gogoa zuten lagun batzuk bildu ziren hasieran. Gehiago izatea espero dute. Sun, 06 Jul 2008 01:00:00 +0200 PASAIA Hasi da festa, zuri, gorri eta jendetsu http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-05/p00006006/Hasi_da_festa_zuri_gorri_eta_jendetsu.htm Jendetza bildu zen atzo Gure Zumardian sanferminen hasiera ospatzeko. Ikusmina piztu zuen jaien hasierako ekitaldiak, sekula ez delako antzekorik egin, eta ikusgarria ere suertatu zelako. Elizako goiko aldetik bota zuen Juango Bujandak suziria atzo, eta haraino, Oier Iribarren eskalatzaile antxotar gazteak igo zion etxafuegoa, Gure Zumardian bildutako guztien arreta bereganatuz. Kanpai dorrean, Alain eutsi gogor! leloarekin pankarta atera zuten. Suziria eskuan, eta elizako kanpaiek zortziak zirela iragartzearekin batera, eztandarazi zuen Bujandak suziria, eta gainontzekoa berez etorri zen, berehalakoan: algarak, musika, eta nola ez, ur eta txanpain zorrotadak. Bitartean, Antxoko Musika Bandak Ramon Rodriguezek konposatutako Antxotarra martxa interpretatzeari ekin zion, eta jauzika eta pozik jarraitu zituzten kantaren konpasak oholtzan bildutako guztiek, zein Gure Zumardian bildutakoek. ... Sat, 05 Jul 2008 01:00:00 +0200 PASAIA Txabol Sotoa berreskuratu dute Lizeoko gurasoek http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-05/p00007009/Txabol_Sotoa_berreskuratu_dute_Lizeoko_gurasoek.htm Iazko etenaren ondoren, aurten berriro ere Txabol Sotoa izango da Biteri plazan. Txabol Sotoa Pasaia-Lezo Lizeoko gurasoek kudeatzen dute eta jaiak irauten duten bitartean afariak emango dituzte. Horrez gain, hainbat ekintza antolatu dituzte. Iaz ez ziren nahikoa guraso bildu lanerako. Aurten, saiakera handia egin dute Txabol Sotoa berriro martxan jartzeko. Gaurko, esaterako, 11:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 19:00etara zirko tailerra. Astelehenean, bestetik, haur jolasak izango dira 11:00etatik 13:00etara Kulkirekin. Bihar, 19:30ean, Patxi Ciaren kontzertua antolatu dute Biteri plazan. Kultur ekintzak antolatzeko Garai batean behar ekonomikoengatik sortu zuten Txabol Sotoa. Orain, behar ekonomikoak hain larriak ez direnez, diru hori urtean zehar kultur ekintzak antolatzeko erabiltzen dute gurasoek. ... Sat, 05 Jul 2008 01:00:00 +0200 PASAIA Aste honetan portuan gertaturikoa «argitzeko» eskatu du UGTk http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-04/p00003003/Aste_honetan_portuan_gertaturikoa_argitzeko_eskatu_du_UGTk.htm Asteazken goizean Pasaiako Portuan hilda agerturiko marinelaren heriotza «sakon argitzeko» eskatu du Pilar Collantesek, Euskadiko UGT sindikatuko Lan Osasunaren Arloko buruak, atzo komunikabideetara bidalitako ohar baten bitartez. Portugalgo 42 urteko marinelaren gorpua asteazken goizean atzeman zuten Trintxerpen, 08:00ak aldera. Antza, Nathalie Chantal II itsasontziko marinela goizaldean ontzira itzultzean izan zen gertakaria. Antza denez, itsasontzira igotzen ari zela, orekari ezin izan zion eutsi eta uretara erori zen. Ontzian lotan zeuden lankideak ez ziren gertatutakoaz ohartu, eta marinela bertan ito zen. Guardia Zibila Euskadiko UGT sindikatuak lan istriputzat jo du gertakaria, eta gogora ekarri du aurten dagoeneko 39 langile zendu direla lan istripuetan. Guardia Zibila asteazkenean bertan hasi zen ikertzen gertaturikoa, zer gertatu zen argitze aldera. ... Fri, 04 Jul 2008 01:00:00 +0200 PASAIA Bukatzear daude 'Aste Berde'-ko ekimenak http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-04/p00003005/Bukatzear_daude_Aste_Berde-ko_ekimenak.htm Oarsoaldeko Udaltalde 21ek aurrera daraman Aste Berdea sentsibilizazio kanpaina azken txanpan dago murgildurik. Azken ekintza bezala, erakusketa bat antolatu dute Trintxerpeko Alkateordetzan. Erakusketaren gaia Anfibioak eta narrastiak: dibertsitatea eta kolorea da. Ekainaren 30az geroztik dago zabalik eta uztailaren 10a bitarte egongo da ikusgai. Erakusketa ikusi ahal izateko, Trintxerpeko Alkateordetzara joan behar da, goizez, 09:00etatik 14:00etara eta arratsaldez, 17:00etatik 20:00etara. Uztailaren 5ean eta 6ean, aldiz, erakusketa itxita egongo da. Azken ekintza honek bukaera emango dio Oarsoaldeko Udaltalde 21ek antolatutako eta ingurumenaren babesa eta ezagupena bultzatzen dituen Aste Berdea. Sentsibilizazio ekintza ugari Oarsoaldeko Udaltalde 21en Aste Berdea 2008 ekimena maiatzaren 19an jarri zuten martxan. Sentsibilizazio kanpaina honetan antolatutako ekintza sorta zabala izan da. Ekainaren 24an, esaterako, Tierra filmea eskaini zuten Trintxerpeko Alkateordetzan eta orain erakusketa antolatu dute. ... Fri, 04 Jul 2008 01:00:00 +0200 PASAIA Zapi gorriek zerua estaliko dute Antxon, gaurtik aurrera http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-04/p00006008/Zapi_gorriek_zerua_estaliko_dute_Antxon_gaurtik_aurrera.htm Dena prest. Atzerakontua bukaerara iristekotan da. Gaur, 20:00etan, txupinazoan ospatuko dute antxotarrek sanferminen hasiera. Suziriaren eztandarekin batera zapi gorriak lepoan lotu eta bost eguneko jai etengabean murgilduko dira antxotarrak, lesakarrei eta iruñearrei aurre hartuz. Txupinazoa berezia izango da aurten. Herritarrak eta bisitariak Gure Zumardian bilduko dira jaien hasiera ospatzeko. Urtero legez, Juanjo Bujandak izango du suziria pizteko ardura, eta ohiturari jarraituz, erretzen ariko den puruaren errautsekin piztuko du suziria. Berezitasuna, baina, jaurtiketa lekuak emango dio aurten txupinazoari. Alkateordetzarik ezean, elizako goialdetik botako du aurten Bujandak suziria, eta haraino, Oier Iribarren eskalatzaile gazteak igoko dio etxafuegoa, ekitaldi ikusgarrian. ... Fri, 04 Jul 2008 01:00:00 +0200 PASAIA Ibilaldi neurtua egingo du Itsas Mendik etzi http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-04/p00007001/Ibilaldi_neurtua_egingo_du_Itsas_Mendik_etzi.htm Urtero legez, ibilaldi neurtua antolatu du Itsas Mendik etzi goizerako. Donibanen zehar ibili ondoren, barrikotea izango da eguerdi partean. Aurtengoa ibilaldi neurtuaren XXXVIII. aldia da, eta Itsas Mendik dei egin die herritarrei bai ibilaldian eta baita barrikotean ere parte hartzeko. Ibilaldian parte hartuko duten bikoteak etziko 08:00etan irtengo dira Itsas Mendiren egoitzatik, bikoteka. Azken bikotea, gehienez, 08:30ean aterako da bertatik. Kontroletan edariak egongo direla jakinarazi dute antolatzaileek eta parte hartzeko ez dela ordaindu beharko. Horrez gain, bikoteek motxila utzi ahal izango dute irteeran, itzuleran arropa eta galtzerdiak aldatzeko. Ibilaldi neurtua plazan bukatuko da. Bertan edariak eta pintxoak egongo dira ,eta parte-hartzaileei sariak banatuko zaizkie. Ondoren, barrikotea egongo da parte hartu nahi duten guztientzat. Bost euro ordaindu behar dute jan eta edan nahi dutenek. Arratsaldean, gainera, sokatira eta toka izango dira, besteren artean. ... Fri, 04 Jul 2008 01:00:00 +0200 PASAIA Nabalaldeako aparkalekuetan izena eman daiteke 18ra arte http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-04/p00007002/Nabalaldeako_aparkalekuetan_izena_eman_daiteke_18ra_arte.htm Izena emateko epea bukatu zen arren, Donibaneko Meipi Nabalaldean dagoen aparkaleku itxian hainbat plaza hutsik daude oraindik. Horregatik, izena emateko epe berri bat ireki du Udalak. Aparkalekuen ezaugarriak gogogorarazi dizkie Pasaiako Udalak interesatuta daudenei. Aparkalekuko plazak irekiak direla gogorarazi dute Udaletik, hau da, marrak direla. Aparkalekuen alokairua 72 eurokoa da, mantentze gastuak eta BEZa barne. Bertako instalazioak suteen, uholdeen eta abarren kontrako asegurua dute, eta ibilgailu zein pertsonen sarrera murriztua eta kontrolpean egongo da (ateak eta langak txartel bidez irekiko dira). Alokairuan interesaturik dauden pertsonak Donibanen dagoen udal erregistro berrian (Arizabalon) eman dezakete izena hilaren 18ra arte. Fri, 04 Jul 2008 01:00:00 +0200 PASAIA «Iaz bederatzigarren izan nintzen eta aurten aurrerago egon nahi dut» http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-03/p00006008/Iaz_bederatzigarren_izan_nintzen_eta_aurten_aurrerago_egon_nahi_dut.htm Urte osoan horretarako lanean aritu eta gero, azkenean iritsi zaio ordua Mikel Astarlozari (San Pedro, 1979). Tourra etzi hasiko da, Bretainiako Bresten, eta atzo bertan irten zen hara bidean Astarloza, Euskaltel Euskadiko taldekideekin batera. Etxean eman ditu azkeneko asteak, lehia hasteko irrikaz. Nola zaude Tourra hasi aurreko egun hauetan? Aste honetan [lehengo astean] asko entrenatu dut, Tourrari begira azkeneko entrenamendu saio gogorrak egiten, eta hemendik aurrera atseden hartzea tokatzen zait, indarberritzea. Azkeneko aste honetan [lehengo asteagatik] urduri nago. Gogoa dut hara joateko. Etxean nago egunak zenbatzen. Urte osoan honen zain egon naiz, eta orain behingoz lanerako garaia iritsi denaren sentsazioa dut. Zein helbururekin zoaz Tourrera? Lehenengo helburua iazko papera hobetzea da. Iaz bederatzigarren izan nintzen sailkapen nagusian, eta aurten aurrerago egotea gustatuko litzaidake, baina batez ere etapa garaipenen bat bilatzen saiatuko naiz. ... Thu, 03 Jul 2008 01:00:00 +0200 PASAIA Marinel bat hil da itsasontzira igotzen ari zela uretara erorita http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-03/p00007001/Marinel_bat_hil_da_itsasontzira_igotzen_ari_zela_uretara_erorita.htm Marinel bat hilda topatu zuten atzo goizean Trintxerpen. Dirudienez, goizaldean itsasontzira igotzen ari zela uretara erori zen. 08:00etan atzeman zuten 42 urteko Portugalgo gizonezkoaren gorpua. Goizaldean, Nathalie Chantal II itsasontzira itzuli zen marinela eta orduan izan zen gertakaria. Itsasontzira igotzen ari zela, orekari ezin izan zion eutsi eta uretara erori zen. Ontzian lotan zeuden lankideak ez ziren gertatutakoaz ohartu, eta marinela bertan ito zen. Goizeko zortziak aldera topatu zuten gorpua. Osasun-langileak bertaratu zirenerako ezin izan zuten ezer egin, gizona hilda baitzegoen. Gorpua medikuntza legal zentrora eraman zuten autopsia egin ahal izateko. Ikerketa hasi dute Guardia Zibilak ikerketa hasi du gertatutakoa argitzeko. Marinelaren lankideek ezer ez dakitela adierazi dute: «Deskantsatzen ari ginen eta ez genuen ezer entzun, ez dakigu zer gertatu zitzaion». ... Thu, 03 Jul 2008 01:00:00 +0200 PASAIA Oiartzun ibaiko bokalearen kutsadura salatu du Greenpeacek http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-03/p00007002/Oiartzun_ibaiko_bokalearen_kutsadura_salatu_du_Greenpeacek.htm Greenpeacek Oiartzun ibaiaren ahoan kutsadura maila altua dagoela salatu du. Destruccion a toda costa izeneko txostena aurkeztu zuten ekologistek atzo, eta, adierazi zutenez, «Mediterraneoko eredu suntsitzailea» kopiatzen ari dira Bizkaiako eta Gipuzkoako kostan. Hainbat hamarkadatan Bizkaiko eta Gipuzkoako kostek isuri kutsakor asko jasan dituztela salatu du Greenpeacek. Azken urteetan egoerak hobera egin duen arren, Nerbioi eta Oiartzun ibaietako bokaleetako eta kostetako kutsadura mailak bereziki kezkagarriak direla diote ekologistek. Metal pisutsuak eta beste hainbat elementu toxiko eta arriskutsu dituzte bi ibai-ahoek. Bestalde, kirol portuen ingurumen inpaktua oso negatiboa dela nabarmendu du Greenpeacek. Diotenez, Estatu mailan Bizkaian eta Gipuzkoan hazi da gehien amarratze kopurua azken hamar urteetan. Ia 5.000 kirol amarratze egitera iritsi dira. Ekologistek ohartarazi dute Eusko Jaurlaritzak amarre kopurua handitzen jarraitzeko asmotan dabilela, «kirol portuek sortzen duten kutsadura eta kostaren pribatizazioa aintzat hartu gabe». ... Thu, 03 Jul 2008 01:00:00 +0200 PASAIA Udalak helegitea jarri du Portuko Plan Berezia gelditzeko erabakiaren aurka http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-03/p00007007/Udalak_helegitea_jarri_du_Portuko_Plan_Berezia_gelditzeko_erabakiaren_aurka.htm Pasaiako Udalak argitu duenez, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ez du erabaki portuko eremua Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatzea. Auzitegi Nagusiaren erabakia kautelazkoa dela azaldu du Udalak, hots, Plan Berezia gelditu duela. Erabaki horren aurka helegitea jarri dute. Baina, Udalaren arabera, Auzitegi Nagusia ez da sartu oinarrian dagoen arazoa aztertzera, alegia, ez du zehaztu zein den Plan Berezia aurrera atera eta onartuko duen administrazioa. Atzo hedabideetan agertutako albistearen harira, argibideak eman ditu Pasaiako Udalak, bestalde. Euren iritziz, hedabideek ez diete informazio osoa eman herritarrei eta horrek gaizki ulertuak sor tu ditu. Hasteko, Udalaren arabera, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ez du erabaki Gipuzkoako Foru Aldundiak Pasaiako Portua eta inguruko eremuak antolatu behar dituenik. Pasaiako Portu Agintaritzak helegitea jarri zuen Udalaren Plan Berezia martxan jartzeko akordioaren aurka. Helegitea aintzat hartuz, Auzitegi Nagusiak erabaki du «akordioa martxan jartzea gelditzea», baina «oinarrian dagoen arazoa argitu gabe». Hots, ez du erabaki Portua antolatuko duen administrazioa zein izango den. ... Thu, 03 Jul 2008 01:00:00 +0200 PASAIA Aparkatzeko arazoak ekiditeko, hainbat neurri sanferminetan http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-02/p00006004/Aparkatzeko_arazoak_ekiditeko_hainbat_neurri_sanferminetan.htm Urtero bezala, San Fermin jaietan, aparkatzeko arazo handiak izaten dira Antxon: bertakoek aparkatu behar dute, beste herrietatik datozenak ere bai, eta ez dago hainbeste autorentzako lekua. Beraz, aurten, arazo hauek ekiditeko eta jai giroan modu on batean murgiltzeko, hainbat neurri hartu ditu Udalak. Lehenik eta behin, Don Bosco ikastetxean aparkatzeko aukera egongo da, ikastetxearen aparkalekuko 100 leku jaietarako prestatu dituztelako. Neurri hau aurreko urtean hartu zen, ferietako salerosleek Luzuriaga auzoa okupatzen zuten bitartean. Aparkalekua 07:00etatik 22:00etara egongo da irekita, tarte horretan, autoak sartzeko eta irteteko aukera izango dute; ondoren, aparkalekua itxita eta zaindua egongo da. Hala ere, bada beste aukera bat, Pasaia Lezo- Lizeoak Antxon duen ikastolaren jolas eremua erabiltzea. Baina beti ere uztailaren 4ean jokatuko den futbito txapelketaren finalaren ondoren, 21:30etik aurrera, alegia. ... Wed, 02 Jul 2008 01:00:00 +0200 PASAIA Txartel bakarraren zerbitzuan sar liteke motora http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-02/p00006007/Txartel_bakarraren_zerbitzuan_sar_liteke_motora.htm San Pedro eta Donibane elkartzen dituen motoraren erabiltzaileentzako Lurraldebuseko txartel bakarraren zerbitzua ezartzeko pausoa eman zuten herenegun Batzar Nagusiek, EB-Berdeen proposamena onartu zutelako. Zentzu honetan, Pasaiako Udalak ere motorak Pasaiako barruti ezberdinak bat egiteko bidean izan behar duen bilakaeraren ikerketa eskatu du, merkataritza sustatzeko planaren barruan. Batzar Nagusiek herenegun onartu zuten txartel bakarraren erabilera motorara aplikatzeko proposamena, baina orain Gipuzkoako Foru Aldundiari dagokio azken erabakia hartzea, kontuan hartu behar baita Lurraldebuseko txartela autobusentzako erabili dela orain arte. Horregatik, EB-Berdeek premiazko eskea egin dute neurri hori abian jar dadin. Honen harira, motoraren zerbitzuak hedatzeko Aldundia Pasaiako Udalarekin elkarlanean has dadila eskatu dute Batzar Nagusiek. Beste hainbat garraiobidetan bezala, motorek bidaiari gehiago hartzea eta aldi berean bidaiariek joan-etorriak egiteko motora erabiltzea galdegin dute. ... Wed, 02 Jul 2008 01:00:00 +0200 PASAIA Kantxa Crew eta Tsunami, berriz ere finalean http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-02/p00006008/Kantxa_Crew_eta_Tsunami_berriz_ere_finalean.htm Aurten, San Fermin II. Futbito Txapelketak joan den urteko final bera izango du: Kantxa Crew eta Tsunami taldeek berriz ere finalean neurtuko dituzte indarrak. Sanferminen atarian jokatu den kirol lehiaren finala etzi izango da, txupinazoa eta gero, 20:30ak inguruan. Tsunami taldekoek Kantxa Crew-ri joan den urteko porrota ordainetan itzultzeko aukera izango dute, urte osoan zehar horren zain egon ondoren. Finalerdi borrokatuak Kantxa Crew-k eta Tsunamik, ez dute bide erraza izan finalera iristeko. Finalerdietan, esaterako, luzapena jokatu behar izan zuten bi taldeek finalera iristeko. Kantxa Crew-k 4-3 gainditu zuen finalerdietan Mamabum taldea. Oso partida zaila izan zen iazko txapeldunentzat. Tsunamik, berriz, arazoak izan zituen ere Kolo-Kolo bidetik kentzeko, eta esan bezala, luzapenean, 4-2ko emaitzarekin pasatu ziren finalera iazko bigarrenak. ... Wed, 02 Jul 2008 01:00:00 +0200 PASAIA Karmenetako danborraden entsegu orokorra hilaren 10ean izango da http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-02/p00007001/Karmenetako_danborraden_entsegu_orokorra_hilaren_10ean_izango_da.htm Karmengo Amaren Jaietako danborradak prestatzeko entsegua orokorra hilaren 10ean, osteguna, egingo dute Trintxerpeko frontoian. Entseguak 19:00etan hasiko dira, eta azkena 21:00etan izango da. Familia danborrada izango da lehena entseatzen 19:00etan. Danborrada bakoitzak ordu erdiko tartea izango du. 19:30ean Marinelen txanda izango da; 20:00etan Azkuenekoa; 20:30ean emakumeena eta 21:00etan gizonezkoena. Jai Batzordearen deia Bestalde, Jai Batzordeak dei egin die bizilagunei jaiak antolatzeko bileretan parte hartzera. Hala, gaur bilduko dira Alkateordetzan, 19:30etik aurrera. Wed, 02 Jul 2008 01:00:00 +0200 PASAIA Bi hirigintza proiektu jendaurrean jarri dituzte San Pedron http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-02/p00007002/Bi_hirigintza_proiektu_jendaurrean_jarri_dituzte_San_Pedron.htm San Pedron bi hirigintza proiektu onartu eta jendaurrean jarri dituzte, 20 eguneko epean nahi duenak alegazioak aurkez ditzan. Frontoiko ondoko plaza eta Morales Oliver plaza urbanitzatzeko, Proisa eraikina eraisteko eta Passamanen Alarguna kaleko azpiegiturak lurperatzeko lanak hartzenditu lehen proiektuak. Asmatu SL enpresak eta Juan Carlos Lapazaran arkitektoak idatzi dute. Bigarren proiektua Ondartxo pasealekuko urbanizazo lanei dagokiena da. Azken hori Ingenieria Endarak idatzi du. Udalak alegazioak idatziz jasoko ditu 20 eguneko epean. San Pedroko Udal Aretoan daude eskuragai dokumentuak astelehenetik ostiralera 18:30etik 20:30era. Wed, 02 Jul 2008 01:00:00 +0200 PASAIA Liburutegietan hasi dira udako ordutegiarekin http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-02/p00007004/Liburutegietan_hasi_dira_udako_ordutegiarekin.htm Udako hilabeteetan aldaketak izango dira herriko lau barrutietako liburutegien ordutegietan. Hasteko, Antxoko liburutegia 08:30etik 14:15era egongo da irekita aste honetan, eta hilaren 7tik abuztuaren 10era arte itxita egongo da. Abuztuaren 11n zabalduko dute berriro udako ordutegian, 08:30etik 14:15era. Trintxerpen, udako ordutegiarekin egongo dira hilaren 15a art e (08:30-14:15). Orduan oporrak hartuko dituzte hilabetez, abuztuaren 15era arte. Ondoren, abuztuaren amaierara arte, 08:30etik 14:15era egongo da irekita liburutegia. San Pedron ordutegi murriztua izango da uztailean zehar: 10:00etatik 13:00etara. Abuztuan itxita egongo da. Azkenik, Donibanen, itxita egongo da liburutegia abuztuaren 3a arte. Ordutik abuztuaren bukaerara arte 10:00etatik 13:00etara irekiko dute. ... Wed, 02 Jul 2008 01:00:00 +0200 PASAIA Antxoa ez arrantzatzeko irizpidea egokia dela uste dute arrantzaleek http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-02/p00007008/Antxoa_ez_arrantzatzeko_irizpidea_egokia_dela_uste_dute_arrantzaleek.htm Datorren urteko uztailera arte antxoa ez harrapatzeko irizpidea egokia izan daitekeela uste du Jaime Tejedor San Pedroko Kepa Deun Arrantzaleen Kofradiako presidenteak. Neurri egokia bai, baina duda eta galdera asko ditu sektoreak. Izan ere, antxoa espeziearen egoera iazkoa baino okerragoa dela dio presidenteak, baina 2006etik arrantza egin gabe daude. Datozen egunotan zientzialariak, ekologistak, arrantzaleak... bilduko dira dituzten aukerak eztabaidatzeko. Antxoa harrapatzeko debekua 2006. urtean hasi zen, eta herenegun 2009ra arte luzatu zuen Europako Batzordeak. Nathalie Charboneau Europako Batzordeko Arrantza bozeramaileak esan zuenez, erakundeak ziurrenik antxoaren debekua gutxienez2009ko uztailera arte luzatuko du. Antxoaren egoera iaz baino larriagoa dela ohartarazi du Tejedorrek. Hori diote baita ere adituek egindako txostenek, ICES/CIEM Itsasoa Ikertzeko Zientzialarien Kontseiluarenak eta Arrantzarako Komite Zientifikoarenak. Biek Europako Batzordeari eskatu diote 2009. urteko uztailera arte luza dezala antxoa harrapatzeko debekua. ... Wed, 02 Jul 2008 01:00:00 +0200 PASAIA Datorren urtera arte! http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-01/p00004007/Datorren_urtera_arte.htm Bukatu dira sanpedroak. Bost egun iraun ditu jaiak, eta egun bakoitzean denetik izan da; baina batez ere, giro ona gailendu da guztiaren gainetik. Ez da deus ere falta izan: kontzertuak, bazkariak, kirol txapelketak...Haur, gazte nahiz heldu denek izan dute ondo pasatzeko aukera. Etxeko txikienen eguna izan zen atzokoa. Goiz osoan zehar erraldoiak eta buruhandiak ibili ziren herriko kaleetan zehar, hainbat trikitilarik eta panderojolek lagunduta. Eguerdian futbol partida ikusgarria izan zen Salbio Buztiñak eta La Torre Eskamak taldeen artean. Animoak ez zitzaizkien falta izan jokalariei, izan ere, guraso, lagun eta herrikideak bertan ziren, bakoitza bere taldea animatzen. Azkenean, Eskamek irabazi zuten, 8-1eko emaitzarekin. Ondoren, partida jokatu ala ez, etxeko txikienek bazkari eder bat izan zuten Arraun Elkartean, arratsaldeko ekintzetarako indarrak hartzeko. ... Tue, 01 Jul 2008 01:00:00 +0200 PASAIA Lezotarra Taberna, 16 orduko Futbito Txapelketan onena http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-07-01/p00006005/Lezotarra_Taberna_16_orduko_Futbito_Txapelketan_onena.htm Lezotarra Taberna taldeak irabazi zuen Donibaneko Askatasunak antolatutako Amnistiaren Aldeko XVII. 16 orduko Futbito Txapelketa. Lezoarrek 4-3 gainditu zuten Donibaneko Remos Taberna taldea finalean. Aspalditik izan den parte-hartzerik handiena izan zen larunbata eta igandea bitartean Futbito Txapelketan, denera 28 taldek eman zutelako izena. Hala, antolatzaileek jokalarien arteko giro ona eta harmailetan izan den ikusle koputu handia nabarmendu dute. Lehiaketan, bereziki gogoan izan zuten zendutako Asier Aranberri. Tue, 01 Jul 2008 01:00:00 +0200 PASAIA San Pedro jaietan murgilduta http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-06-29/p00004004/San_Pedro_jaietan_murgilduta.htm Egun oparoa izan zen atzo San Pedron. Eguraldiak lagunduta aurreikusi bezala ekintza guztiak egin ahal izan ziren, guztiak giro onean. Goizean goizetik hasi ziren ekimenak. Lehenengoa Torreatzen, Arrantza Txapelketa. 38 bikotek hartu zuten parte, bikote bakoitza txalupa batean. Azkenean, bikote irabazlea Karlos eta Pello izan ziren, Gimlet izeneko txalupan egin zuten arrantza. Txapelketa ugari Arrantzaz gain, beste hiru txapelketa jokatu ziren: frontenisena, esku pilotarena eta paellarena. Frontenisean bi mailatan jokatu zen, gazteak eta helduak. Gazteen mailan, Aizpea eta Leire bikoteak irabazi zuen eta helduen mailan, berriz, Lia eta Maialen bikoteak. Eskuz binakako Herri Txapelketan, Urko eta Jon Ander izan ziren irabazle. Eguerdi aldera, usain goxoa nagusitu zen San Pedron, hainbat koadrillek paella egin zuten eta guztien artean Torrea koadrillaren paella izan zen gehienen gustukoa. Egin eta ondoren jan. Frontoian koadrillen arteko bazkaria izan zen eta Antxeta Elkartean presoen aldeko bazkaria egin zuten. ... Sun, 29 Jun 2008 01:00:00 +0200 PASAIA Auzo Elkartearen aldizkaria, kalean http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-06-29/p00005001/Auzo_Elkartearen_aldizkaria_kalean.htm Sanpedrotarra Auzo Elkarteak urteroko aldizkaria kaleratu du sanpedroak iristearekin batera. Beti bezala, eduki interesgarriz josia dago, tartean erreportajeak, elkarrizketak eta sanpedrotarren ekarpenak daudelarik. Hala, elkarrizketaren atala Maider Ziganda Pasaiako alkateari eskaini diote. Bestalde, Portuko Plan Berezia, Pasaia Bada Garaia ekimena, Pasaiako Hirigintza Mintegia edo Kanpitxoko lanak ere izan dituzte hizpide. Sanpedrotarra Futbol Taldearen inguruko artikulu bat dago ere bai. Sun, 29 Jun 2008 01:00:00 +0200 PASAIA Gaur, Iñude eta Artzaiak eta gazteen pilota partidak http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-06-29/p00005002/Gaur_Iñude_eta_Artzaiak_eta_gazteen_pilota_partidak.htm Aurrera doaz barrutiko jaiak San Pedron, eta nekea suma daiteke bat baino gehiagoren gorputzean. Alta, sanpedrotarrei ez zaie energia bukatu jaiaz gozatzeko; eta, are gutxiago, gogoak. Hala, gaur igandean, San Pedro Eguna ospatuko dute barrutian. Ohi bezala, helduen Iñudeak eta Artzaien desfilea izango da eguneko ekitaldi nagusienetako bat. 12:00etan hasiko da desfilea. Arratsaldean, berriz, kirolerako aukera egongo da, gazteen pilota partidekin. Haurren ondotik, Gazte Mailako norgehiagoka jokatuko da batetik (Apezetxea-Albisu bikotea Zabaleta eta Zubiriren kontra); eta Helduen Mailakoa bestetik (Renobales-Galarraga eta Narbarte-Galarraga aurrez aurre). ############ egitaraua Gaur, igandea 07:00. Turutekin txosna gunetik, Txaranga Porrusalda. 09:00. Diana txistulariekin. ... Sun, 29 Jun 2008 01:00:00 +0200 PASAIA Udalak atzera bota ditu Irakasleen Etxearen inguruan aurkeztutako bi alegazioak http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-06-27/p00007007/Udalak_atzera_bota_ditu_Irakasleen_Etxearen_inguruan_aurkeztutako_bi_alegazioak.htm Ezohiko udalbatzarra izan zen herenegun Trintxerpeko Alkateordetzan. EAE-ANVko zazpi zinegotziak Jon Urkizu, kalera orain! zioen kamisetak jantzita zituztelarik azaldu ziren aretora. 19 puntuko plenoa izan zen eta horien artean Karmengo Amako Irakasleen Etxeen ingurukoa izan zen, irakasleen etxebizitzak husteari buruzkoa, hain zuzen ere. Gai honen inguruan bi alegazio aurkeztu ziren. Bi alegazio hauei ezezkoa ematea proposatu zuen EAE-ANV alderdiak, horrela bozketa egin eta alderdi guztiek aldeko botoa eman zuten eta PSE-EE abstenitu egin zen. Ondorioz, jakinarazpen bat bidaliko zaie bizilagunei eta abisua iritsita 15 eguneko epea izango dute etxea uzteko: «Teorian behintzat uztailaren 21erako etxea hustu egin beharko dute bertako bizilagunek, dena den, hori aspalditik dakite», azaldu dute Udaletik. ... Fri, 27 Jun 2008 01:00:00 +0200 PASAIA Sanferminen pregoia izango da bihar, Gure Zumardian http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-06-27/p00007005/Sanferminen_pregoia_izango_da_bihar_Gure_Zumardian.htm Bihar sanferminak iragarriko dituen pregoia izango da Antxoko Gure Zumardian, Jai Batzordeak antolatuta. Udaletik azaldu dutenez, «aurten herrikoia izatea nahi genuen, horregatik Alkartasunak eta Aho-Bero Pasaiako Bertso Eskolak hartuko dute parte». Ekitaldian zintak jarriko dizkiete kantinerei, hala nola, Iraitz Oiartzabali, Rita Papini, Janire Hernandezi eta Elene Sanzi. Horrez gain, «CD Pasajesi ere igoerarengatik aipamen berezia egingo zaio, baita Idoia Besadari ere, Neskatxena Dantza Txapelketa irabazteagatik. Berak, gainera, agurra dantzatuko die protagonistei. Laurak Bat Elkarteak antolatzen duen Erakusleiho Txapelketaren sariak emango dira, baita jaietako kartel irabazleari ere», adierazi dute Udaletik. XVII. San Fermin kros herrikoia Etzi kros herrikoia izango da, 9:30ean hasita. Hainbat kategoriak hartuko dute parte: Benjaminak, Haurrak, Kadeteak eta Helduak; ezinduentzako kategoria berezia izango da. ... Fri, 27 Jun 2008 01:00:00 +0200 PASAIA Festa hasi da San Pedron, koloretsu http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-06-27/p00006006/Festa_hasi_da_San_Pedron_koloretsu.htm 20:30ak ziren atzo sanpedroen hasiera iragarri zuen suziria Alkatordetzatik bota zutenerako, ordurako jai giroa nagusi zen arren barrutiko kaleetan. Jaien hasieran, aurten urteurrena ospatzen ari diren elkarteak izan ziren protagonista; Arraun Elkartea sorreraren 50. urteurrena ospatzen ari delako; Txoko Elkarteak, 75. urteurrena duelako, eta Ondartxo Abesbatzare sorreraren 25. urteurrena delako. Omendutako hiru elkarteetako kideek, suziria botatzearekin konformatu ez, eta hasiera koloretsua eman zioten festari. Torrean bildu ziren omendutako guztiak, eta antzinako jantziak soinean, desfilean joan ziren plazaraino. Aurten Libian arraun egingo duten arraunlariak aurkeztu zituzten lehenik Torrean, eta ondoren, gainontzeko omendutakoekin batera, garai bateko arraunlariak irten ziren desfilean, tartean, ondoko hauek: Ignacio Alzua; Jose Leon Arrieta; Luis Arrieta; Peio Arrieta; Jose Luis Arrillaga; Antonio Carrera; Luis Mari Goikoetxea; Jose Antonio Korta; Mikel Kortadi; Jose Ramon Martinez; Fermin Muguruza; Jose Juan Passicot; Luis Mari Sagasti; Imanol Etxeberria; Jose Erauskin, Nikasio Urkizu; Antxon Saldias eta Jose Ibarguren. ... Fri, 27 Jun 2008 01:00:00 +0200 PASAIA Droga trafikoagatik Ertzaintzak bi pasaitar atxilotu ditu http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-06-27/p00007004/Droga_trafikoagatik_Ertzaintzak_bi_pasaitar_atxilotu_ditu.htm Droga trafikoaren kontra Ertzaintzak egindako operazioan, bi trintxerpetar eta donostiar bat atxilotu zituen Ertzaintzak joan den ostiralean eta herenegun. Atxilotua izan den trintxerpetarretako baten etxean balantza bat, plastikozko hainbat poltsa eta 11 gramo heroina atzeman zituen Ertzaintzak. Herrizaino Sailetik jakitera eman dutenez, atxiloketak ahalbidetu dituzten ikerketak hil honen hasieran abian jarri zituen Ertzaintzak. Ondorioz, hilaren 20an, 49 urteko J.M.G atxilotu zuen Ertzaintzak, droga trafikatzailea zelakoan. Lehen atxiloketa honen ondorioz egindako ikerketengatik atxilotu zituen Ertzaintzak beste bi ustezko trafikatzaileak. Fri, 27 Jun 2008 01:00:00 +0200 PASAIA Gaurtik aurrera festa giroa nagusituko da San Pedroko kaleetan zehar http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-06-26/p00007004/Gaurtik_aurrera_festa_giroa_nagusituko_da_San_Pedroko_kaleetan_zehar.htm Gaur hasiko dira sanpedroak 20:00etan Ondartxo Abesbatzaren, txistularien, Arraun Elkartearen eta Txoko Elkartearen eskutik botako den txupinazoarekin. Datorren astelehenera arte jaiak ez du etenik izango, bost eguneko egitarau oparoa eta gustu guztietara egokitutakoa prestatu dute sanpedrotarrek. Arrantza Txapelketa Jaietako ekimenetan, Arraitxiki Arrantza Txapelketa da erakargarrienetakoa; etzi izango da. Partehartzea doan da eta izen- ematea Muguruza Ardoak tabernan egin behar da. Gaur, 20:00ak arte izango da izena emateko aukera. Txalupa bakoitzeko bi arrantzale egon daitezke txapelketa honetan eta arrantza eremua Platapetik Turruyara izango da. Ez dira arrain mota guztiak onartuko, batzuk besterik ez, hala nola, Dontzeilak; Krabak; Fanekak; Pantxoak; Durdoak; Aligoteak; Lamoteak; Txiribitoak eta Karraspioak. Txalupa bakoitzeko pisu bakarra neurtuko da eta hamaiketakoa partehartzaile guztientzako izango da. ... Thu, 26 Jun 2008 01:00:00 +0200 PASAIA Pasaia-Donostia bidegorria aldarrikatzeko martxa egingo du Kalapiek http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-06-26/p00007003/Pasaia-Donostia_bidegorria_aldarrikatzeko_martxa_egingo_du_Kalapiek.htm Kalapie Hiriko Txirrindularien Elkarteak aldarrikapen martxa antolatu du etzirako, Pasaia eta Donostia arteko bidegorria eskatzeko. Udalei, Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari «presioa» egiteko antolatu dute martxa hau. Helburua hiria eta ondoko herriak (Pasaia, Errenteria-Orereta, Hernani, Lasarte eta Usurbil) lotzen dituen bidegorria egitea lortzea da. Kalapiek Donostia-Pasaia ibilbidean arreta jarri nahi izan du, ibilbidea «arriskutsuena eta arazo gehien sortzen dituena» baita. Ibilbidea Ibilbidea bizikletaz egingo da eta hasiera Errenteria-Oreretan izango du, 17:30ean. Hortik N-1a hartu eta Pasaia eta Herreratik (18:15ak aldera) jarraituko du ibilbideak. Donostiara 18:30ak aldera iristea aurreikusten dute antolatzaileek. Jarraian, Donostiako kaleak zeharkatuko dira Aldunditik pasatuz (18:45ak aldera) eta 19:00ak inguruan Donostiako udaletxe aurrean bukatuko da ibilbidea. ... Thu, 26 Jun 2008 01:00:00 +0200 PASAIA Antxotarrek Biteri plazaren etorkizunaz eztabaidatzeko aukera izango dute gaurtik http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-06-26/p00006008/Antxotarrek_Biteri_plazaren_etorkizunaz_eztabaidatzeko_aukera_izango_dute_gaurtik.htm Udalak komunikazio eta informazio saioa deitu duena egingo dute gaur 19:30ean Antxoko Kultur Etxean. Haien helburua egun hutsik dagoen Biteri plazan zer egin behar den adostea izango da. Barrutian zalaparta sortu du Udalak plazarako dituen asmoak, eta horregatik «erabakigarria» izango den parte-hartze prozesua martxan jartzea erabaki dute bertan ezer eraiki aurretik. Elhuyar Aholkularitza Taldeari parte-hartze prozesua gidatzeko eskatu dio eta horretan hasiko dira gaurtik iraila bitartean. Gaurko bilera, lehenengoa izango da eta bi zati izango ditu. Batetik, Maider Ziganda alkateak, Ander Poza Antxoko alkateordeak eta Obdu Lorenzo parte-hartze zinegotziak orain arte Udalak eta Eusko Jaurlaritzak adostutako proiektuaren berri emango dute. Proiektu horrek lehen eskola zegoen orubean 30 bizitegi eta alkateordetza zegoen orubean 18 bizitegi aurreikusten ditu. Etxebizitza horiek alokairuan jarriko lituzkete. Bestetik Udalak 96 aparkaleku eskuratuko lituzke eta Alkateordetza zegoen orubeko etxean 230 metro koadroko lokala eskuratuko luke. Horrez gain, Biteri plazak zituen espazio libre guztiak bere horretan geratuko lirateke, pilotalekua barne. Bukatzeko Antxorako dauden hirigintza proiektu guztien laburpena ere egingo dutela azaldu diote Udaletik OARSOALDEKO HITZAri ... Thu, 26 Jun 2008 01:00:00 +0200 PASAIA Danbor hotsak hasi dira, karmenak prestatzeko http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-06-26/p00006003/Danbor_hotsak_hasi_dira_karmenak_prestatzeko.htm Aurten ere bost danborrada ibiliko dira Trintxerpeko jaietan kaleak alaitzen. Uztailaren 11tik 16ra ospatuko diren karmenetan kalez-kale ibiliko dira eta horretarako entseguak hasi dituzte. Danborrada familiarrak eta mariñelen danborradak herenegun hasi zituzten entseguak. Datorren astelehenean, uztailaren 2an eta 4an berriz ere elkartuko dira. Danborrada familiarrak 19:00etan egingo ditu entseguak eta mariñelenak 20:00etan. Bestetik, gaur, 20:00etan emakumeen danborradak entsegua egingo du eta gizonezkoenak ordu bete beranduago egingo du bere entsegua. Azkenik, ekainaren 10ean Trintxerpeko frontoian entsegu orokorra egingo dute. 19:00etan danborrada familiarra hasiko da. Ordu erdi beranduago mariñelen danborradak egingo du entsegua. 20:00etan Azkueneko danborrada bilduko da, eta 20:30ean emakumeena ariko da danborrak astintzen. Bukatzeko, 21:00etan gizonezkoen danborradak azken entsegua egingo du. ... Thu, 26 Jun 2008 01:00:00 +0200 PASAIA Axular kafetegiko Pala Txapelketako finalak jokatuko dituzte etzi http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-06-26/p00006002/Axular_kafetegiko_Pala_Txapelketako_finalak_jokatuko_dituzte_etzi.htm Etzi bukatuko da Axular kafetegiak antolatzen duen IV. Beteranoentzako Pala Txapelketa. 10:00etan Biteri plazako frontoian finalaurrekoak jokatuko dituzte eta ondoren finalak. Mahai inguruan bazkaltzen emango diote bukaera arrakasta handia izan duen txapelketari. Lau bikoteren artean egongo dira aurtengo txapeldunak. Finalaurrekoetako lehehengo partidan Alex eta Potxe, Agus eta Imanolen aurka ariko dira. Bigarren finalaurrekoan Ganborena eta Virgilio, Pika eta Mirlo bikotearen aurka ariko dira. Puzgarriak eta bazkaria Biteri plazan ez ezik Axular plazan ere izango da jai giroa etzi. 11:00etan puzgarriak jarriko dituzte barrutiko haurrentzako. 14:00ak arte egongo da aukera bertan jolasean aritzeko. Ordu horretan, palako finala bukatuta egongo da eta bikote irabazleak saria jasoko du Axular plazan egingo den sari banaketan. Ondoren, 14:30ean bazkari herrikoia egingo dute plazako arkupetan. ... Thu, 26 Jun 2008 01:00:00 +0200 PASAIA Haur eta gazteen danborradak giroa jarri zuen sanjoanetan http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-06-25/p00006010/Haur_eta_gazteen_danborradak_giroa_jarri_zuen_sanjoanetan.htm Egun handia izan zen atzo Donibanen, batez ere etxeko txikienentzat. Eguerdian Meipin ziren gaztetxo guztiak, arrantzalez jantzita eta bakoitza bere danborrarekin. Danborradaren zuzendariak Arantza Andrade eta Aritz Jimenez izan ziren. Trikitilariek Meipitik Santiago Plazaraino giroa alaitu zuten ere bai. Plazan azken piezak jo zituzten haurrek danborrekin. Arratsaldean ere jaiak jarraipena izan zuen etxeko txikienentzat. 17:30ak aldera hainbat joko egin zituzten Santiago Plazan, eta ondoren indarrak berriz ere hartzeko askari goxo bat egin zuten haur guztiek ogitarteko, goxoki eta edariekin. Ordu berean ere, Bonantzan mus txapelketa herrikoia egin zen. Eguna ez zen horretan gelditu, baina. 19:30ak inguruan Jira Bira-Beti Begira izeneko haur berbenaren emankizuna izan zen haurrentzat, Begira antzerki taldearen eskutik. ... Wed, 25 Jun 2008 01:00:00 +0200 PASAIA Nafarroako Birako 45. etapa egingo du igandean Jaizkibelek http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-06-25/p00007005/Nafarroako_Birako_45._etapa_egingo_du_igandean_Jaizkibelek.htm Jaizkibel Mendizale taldeko kideek Nafarroako Birako etapa berria egingo dute igandean. Mendi irteera ziklo honetako 45. ibilbidea izango da igandekoa, eta Lescunen hasiko da Ernazeko muinoan bukatzeko. Jaizkibel Mendizale Taldeko iturrietatik jakitera eman dutenez, ibilbideak, denera, 16 kilometroko luzera du. Gutxi gorabehera sei bat ordutan burutuko dituzte 16 kilometroko zeharkaldia. Bidean zehar, Arlas mendia igoko dute txangora joango direnek: 2.044 metroko altuera du mendi honek. Ernaz muinoa, toki oso ezaguna Ernaz muinoa toki ezaguna da oso. Ez beharbada izenagatik; bai ordea urtero bertan egiten duten festa bategatik: urtero, uztailaren 13an, 13 behien zerga deritzon festa egiten dute Ernazen, bertan baitago San Martineko Harria. Igandeko ibilbidera joan nahi dutenek 943 514 700 telefonora deitu behar dute izena emateko. Bestela Antxoko Juantxo janari dendan ere eman daiteke izena. Autobusa 06:45ean aterako da Iztietatik, eta 07:00etan Antxotik. ... Wed, 25 Jun 2008 01:00:00 +0200 PASAIA Karmengo Amako irakasleen etxeak, gaurko plenoan hizketagai http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-06-25/p00007006/Karmengo_Amako_irakasleen_etxeak_gaurko_plenoan_hizketagai.htm Gaur, 19:30etik aurrera eta Trintxerpeko Alkateordetzan ezohiko udalbatzarra egingo dute Pasaiako Udaleko Udalbatza osatzen duten 17 zinegotziek. Denera, 19 puntuko gai ordena ezarria dago gaurko bilkurarako. Lantzeko izango dituzten gaien artean, adminsitrazio atalean, Karmengo Amako irakasleen etxeak hustutzeko Alkatetzaren proposamena dago. Pasaiako trafikoa arautzeko ordenantza orokorraz ere hitz egingo dute zinegotziek. Wed, 25 Jun 2008 01:00:00 +0200 PASAIA Astarloza Euskaltel-Euskadiko buruetako bat Tourrean http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-06-24/p00006001/Astarloza_Euskaltel-Euskadiko_buruetako_bat_Tourrean.htm Euskaltel-Euskadik Frantziako Tourrera eramango duen taldea erabaki du, eta tartean, Mikel Astarloza txirrindulari sanpedrotarra dago. Astarloza, uztailaren 5ean Frantziako Tourra hasiko den Bresten herrian taldeburu izango da, Zubeldia eta Sanchezekin batera. Talde laranjaren helburua aurtengo Tourrari begira argia da: «Iazko Tourra hobetzea, nahiz eta iaz oso Tour ona egin», adierazi du Miguel Madariaga taldeko presidenteak. Tue, 24 Jun 2008 01:00:00 +0200 PASAIA Iker Sanz eta Idoia Besada bigarren Dantza Solte Txapelketan http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-06-24/p00006006/Iker_Sanz_eta_Idoia_Besada_bigarren_Dantza_Solte_Txapelketan.htm Pasa den larunbatean 53. Gipuzkoako Dantza Solte Txapelketa egin zen Trintxerpeko Serafin Esnaola plazan. Hamaika bikotek hartu zuten parte Txapelketan, horietatik hiru izan ziren sarituak: lehenengo postuan Aritz Arrillaga eta Amaia Bolinaga bergararrak geratu ziren; bigarren postuan Iker Sanz lezoarra eta Idoia Besada antxotarra; eta hirugarren postuan Iñigo Larrañaga eta Nagore Larrañaga bikote azpeitiarra geratu zen. 'Musikaz Blai', bukatuta Musikaz Blai egitasmoaren baitako ekitaldia izan zen Dantza Solte Txapelketa eta honekin batera beste hainbat musika ekitaldi izan dira bost egunetan zehar. Atzo bukatu zen egitasmoa San Joan suaren inguruan egindako dantzekin. Tue, 24 Jun 2008 01:00:00 +0200 PASAIA Asier Otaegi izan da irabazle San Pedroko V. Herri Triatloian http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-06-24/p00006009/Asier_Otaegi_izan_da_irabazle_San_Pedroko_V._Herri_Triatloian.htm Herenegun, V. Herri Triatloia izan zen San Pedron, Astarloza Taldeak antolatuta. Irabazlea Asier Otaegi Xapote izan zen, honen jarraian, bigarren postua lortuz Urtzi Zubiaurre, iazko irabazlea, eta hirugarren postuan Txipi geratu zen. Aurten, gainera, berrikuntza bat izan da, bakarka ateratzeaz gain taldeka ere atera zitekeen. Horrela, lau taldek hartu zuten parte, horietako bi neskez osatua. Iaz, 20 parte hartzaileren artean neska bakarra aritu zen lehian, eta aurten bakarkako 16ren artean bi neska besterik ez dira atera. Proba 12:30ean hasi zen eta kirolariak Kalparrara igerian joan ziren, 200 metro inguru eta ondoren Torreraino abiatu ziren korrika. Torrera iritsita, bizikletak hartu eta lau kilometroz pedalei eman eta eman aritu ziren. San Pedroko frontoian bukatu zuten proba triatloilariek, bertan Mikel Astarloza zuten zai sariak emateko. ... Tue, 24 Jun 2008 01:00:00 +0200 PASAIA San Joan eguna handiki ospatuko dute gaur sanjuandarrek http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-06-24/p00007008/San_Joan_eguna_handiki_ospatuko_dute_gaur_sanjuandarrek.htm Hasi dira Donibaneko sanjoanak, Pasaiako udako lehen jaiak. Atzo, 19:30ean, udaletxe zaharretik bota zuten jaien hasiera izan zen txupinazoa Arantza Andrade eta Ignacio Larzabal haurrek. Hortik aurrera, herriari izena ematen dion zaindariaren omenezko jaiekin gozatzeko tartea izan zuten sanjuandarrek. Baina txupinazioa ez zen izan jai egitaraua martxan jarri zuena. Larunbatean, Koita eta Muxi pilotari bikoteak berriz ere garaitezinak direla erakutsi zuelako Itsas Mendiren Binakako Pala Txapelketaren finalean. Halaber, atzo, 18:30ean, buruhandiekin batera joan ziren haurrak plaza aldera, txupinazoa ikustera. Dantza eta sua Iluntzean dantzaldia izan zen, bi zatikoa. Izan ere, dantzaldiaren atsedenaldian San Joan sua eta aurreskua izan baitziren Santiago plazan. 23:00etan, bertsolarien jaiarekin gozatzeko aukera izan zuten sanjuandarrek, Bertsoz-bertso ekimenarekin. ... Tue, 24 Jun 2008 01:00:00 +0200 PASAIA Koitak eta Muxik Udaberriko Pala Txapelketa irabazi dute, seigarrenez http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-06-22/p00006004/Koitak_eta_Muxik_Udaberriko_Pala_Txapelketa_irabazi_dute_seigarrenez.htm Koita-Muxi bikoteak 22 eta 9 irabazi zion atzo Endikari eta Joaquini, Itsas Mendi Elkarteak antolatutako Udaberriko Pala Txapelketako finalean. Garaipen erraza izan zen Koitarentzako eta Muxirentzat. 11 eta 1 jarri ziren aurretik, hasi bezain laster, eta finala erabakita utzi zuten. Ondoren 17 eta 3 jarri ziren, eta azkenik, 22-9. Hala, Koitak eta Muxik seigarren txapela irabazi dute. Aurretik, 3 eta 4. postua erabakitzeko partida jokatu zen. Joxe-Joseba, eta Gorka-Joseba bikoteak aritu ziren nor baino nor. Finala ez bezala, partida estua izan zen. Bukaeran, Joxe eta Joseba 20 eta 16 zeuden aurretik, baina ondoren sei tantu errenkan egin zituzten Gorkak eta Josebak, 22 eta 20 irabaziz. Sun, 22 Jun 2008 01:00:00 +0200 PASAIA Lana bai, festa ere bai http://www.http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2008-06-22/p00006007/Lana_bai_festa_ere_bai.htm Botilak, plastikoak, egur zatiak, kristalak... denetarik jaso zuten atzo IV. Alabortza Egunaren baitan bildu ziren sanjuandarrek. Alabortzako hondartza uda denboraldirako atondu dute, eta toki atsegin eta gustagarria da orain. Laugarrenez bildu dira sanjuandarrak Bonantza Auzo Elkartearen deialdiarekin bat eginez. «Harrera, beti bezala oso ona izan da», azaldu dute Auzo Elkarteko kideek. Haur, gazte, gizon zein emakume eskularruak jantzi, eta boltsak eskutan aritu ziren jo eta ke. Egur puskak, ur bazterrean egindako sutean erretzen utzi zituzten. Egun pasa joan zen familiaren bat ezustean hartu zuen elkarlanak. «Behin hemen egonda laugundu beharko dugu ba!», zioten. Pasiatzen ari zirenei ere laguntzeko deia egiten zieten, eta batek baino gehiagok jaramon egin eta laguntzeko prestutasuna agertu zuen. ... Sun, 22 Jun 2008 01:00:00 +0200 PASAIA