Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2008ko azaroak 21, Ostirala

Harpidetu zaitez!

Zurea da Hitza | Irakurleen albisteak

2008-10-01 | 23:25:22

N-1 INAGURATZERAKOAN KONTURATUKO OTE DIRA?

GAINTXURIZKETAKO N-1 eko BIRIBILGUNEAN OINEZKOENTZAT PASABIDERIK EZ

Mikel

GAINTXURIZKETAKO N-1 eko BIRIBILGUNEAN OINEZKOENTZAT PASABIDERIK EZ

N-1 errepideko obrak hamabost egunetan bukatuko dituztela esaten zuten orain egun gutxi. Bazen garaia, nahiko estropozo sortu baitigute azken urteetan baina beno, azkenik bukatu ote dute? Gauza da, ba ... Jaizkibel magaleko baseritarren sartu-irtenaldiak egiteko Gaintxurizketako errotonda bertatik soilik egin behar bada, ikastetxe bat han egonik, bus geltokia errotonda bertan jarri behar badute berriro eta Gaintxurizketako auzoko tren geltokiak han behean izanik, Perreneko auzoa etabar..., horrelako obra puska garestia eta txikizio luzea egin ondoren zergatik ez dio inork hartu kontuan oinezkoen ibilbideen trafikoari. Honetaz Lezon badakigu asko. BADAKIGU GURE FORU ALDUNDIKO TEKNIKOEN SENSIBILITATE ESKASIA NORAINOKOA DEN OINEZKO ETA TXIRRINDULARIEN SEGURITATEAZ ARI GARENEAN. BIDEGORRIEN ETA BONO BUSEN ALDE AZALTZEN DIRA BEHIN ETA BERRIZ BAINA HORRELAKO OBRA ERRALDOIA EGITERAKOAN BERRIRO ERE IKUSI ZAIE IPURDIA. HAIN TRAKETSAK DIRA!
Gidarientzat seguritate gehiago obra bukatzerakoan ¿? eta oinezko eta txirrindularientzat noiz? Arduradunak zerbait gertatuko balitz Foru aldundian ditugu berriz.

 

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Zure inguruko berriak bidali

Eskualdearekin zerikusia duen edozein notizia sartu dezakezu hemen.

Edozeinek bidali dezake albistea, eta ondoren, Oarsoaldeko Hitzako kideren batek kudeatuko du. Hark erabakiko du argitaratu edo ez.

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa